278 Zenbakia 2004-11-26 / 2004-12-03
Museora gerturatzeko arrazoiak.
Gatzari sor diogu herriak eta herritarrok izana eta izena. Gatz museoan, mendeetan zehar izan diren elaborazio prozesu ezberdinez gain, Gatzagako eta gatzagarren bizimodua eta lana ere azaltzen da.
Burdin arotik 1972. urtearte ustiatu zen gatza Leintz Gatzagan. Lau fase ezberdinetan dugu banatua bisita, fase bakoitzak garai eta elaborazio ezberdin bat adierazten du.
Leintz Gatzagako museoak gatza ekoizteko modu ezberdin bat adierazten digu, bertako egoerei egokitua eta berezia.
Bitxikeri bat.
PUTZUPADA GURPILA. Bisitariari museotik gehien interesatzen zaion elementuetariko bat da.
Gurpilaren funtzioa: zortzi bat metro beherago dagoen ur gazi putzutik ura gora ateratzea. Errekatik datorren ura, ubide batzuei esker gurpilera bideratzen da. Gurpil handiak errekako uraren indarraren ondorioz bira egiten du eta ardatz baten bitartez lotua dagoen beste gurpil txikia birarazten du.
Gurpil txiki hau da ur gazia putzutik ateratzen duena. Putzuan errosario edo kataia murgiltzen da, eta goruzko bidean ur gazia eramaten du goiko ubideko muturreraino.
Bisitariak.
Bisitaria bi multzotan banatu dezakegu:
Asteburuko bisitaria: Bakarka eta familian datorrena. Interes kultural eta turistikoa izaten dute. Bisita gehienean berdina izaten da baina familian etortzen direnean umeei zuzentzen diegu bisita.
Asteburuko bisitaria: Talde bisitak dira gehienak, aurrez kontzertatutako bisitak. Talde batzuk nagusienak izaten dira, emakume taldeak, jubilatuak, empresa bisitak, etb. Baina gehiengoa eskola taldeak eta kasu honetan beraien adina eta maila kontuan hartzen dugu bisita egin baino lehen. Museoak gai asko aztertzeko auketa ematen digu eta bisita oso ezberdina izaten da, beraien beharrei egokituz.
Proiektuak.
Museoa berria, gaztea da oraindik beraz material museistikoen pilaketa eta museoaren antolaketa dira gehien sakontzen ditugun gaiak. Momentu honetan maketak lantzen gabiltza. Maketan jartzearen arrazoia, bisitariari bisita erraztea da eta grafikoki ikusi dezake nolakoa zen garai bakoitzeko elaborazioa. Bost maketa berri ditugu eta azkena falta zaigu.
Etorkizunerako erronkak.
Erronka nagusia bisitariari (gehienbat eskolei) eskaintza zabalago bat ematea da, jendea gehiago nahasi dadin museoko bisitan. Esan bezala museo berria da eta gai asko lantzen ditugun arren, beti ere gatzarekin lotuak, hauetan gehiago sakondu eta berriak aztertzea dugu helburu.
Non, nola, noiz
Larunbata, igande eta jai egunak 12.00tan Euskaraz 13.00tan Gazteleraz 17.30tan Euskaraz 18.30tan Gazteleraz. Igande eta jai egun arratsaldetan itxita. Beste ordu eta egunetarako bisita aurrez hitzartu behar da.
PREZIOA 3¤/PERTSONEKO SARRERA. Talde bisitetan 2.50¤/PERTSONEKO
HELBIDEA E.Otsoa Gatz Museoa Dorleta bidea 20530 Leintz Gatzaga (Gipuzkoa)
WEBGUNEA: Oraindik atera gabe: www.leintzgatzaga.com POSTA ELEKTRONIKOA: labidea@terra.es
LABIDEA TURISMO BULEGO ETA DENDA San Migel enparantza 1,3 20530 Leintz Gatzaga Gipuzkoa.
Beste informazioak. Turismo bulegotik, Dorleta Santutegiko bisitak, Herri barruko bisitak, eta mendi ibilbideetako (Deba errekaren jaiotza eta Vasco Navarro trenaren ibilbideak) bisita gidatuak egiten ditugu. Mendi bisitak taldeei zuzenduak daude eta museoko gai batzuk lantzen dira beste hainbaten artean.