278 Zenbakia 2004-11-26 / 2004-12-03

Gaiak

San Martin Iraurgi ermita museoa. Azkoitia

AZKOITIKO UDALEKO KULTURA SAILA



Museora gerturatzeko arrazoiak.

Azkoitiko lehen gunea ermita honen inguruan sortu zen 1.324an.

San Martingo ermitak, interes handiko hainbat ondare-balio ditu. Erakusketa iraunkor baten bidez, Azkoitiko hiribilduaren sorrera-prozesuan izandako gertakari garrantzitsuak irudikatzen dira; eta bertako zorupean gordetako hondakin arkeologikoen bidez, eskualdearen Historiaurrearen inguruan gure garaiaren lehen milurtekoari dagozkion informazio zaharragoak ezagutzeko aukera dago.

Museoa bi zati ezberdinetan banatzen da:

1.-Historiaurrea: Azkoitia itsasotik irten zen. Gizakia Azkoitian, lehen aztarnak. Azkoitiko lehen artzainen hileta mundua. Munoaundi, Burdin Aroko herria.

2.-Azkoitia historian zehar: -San Martingo arkeologia proiektua. 1.729 sorginkeria gertaera bat. Kanpaiak urtzen. Ehorzketa erritoak. Azkoitia hiribilduaren sorrera.

Bitxikeri bat.

Ermitan zeuden aldarea eta San Martinen irudia museoan mantendu dira, eta bertan, ezkontza zibil eta erlijiosoak ospatzen dira.

Bisitariak.

Ikasleak eta Turistak orokorrean.

. Ekimenak bisitariari egokitzen al dizkiozue?

Ikasle edo antolaturiko taldeen kasuan bai, maila bakoitzerako tailer desberdin bat prestatua dago. L.H-koentzat ingurugiro erakusketa: “Ama Lur”-en ongietorria eta lau antzerki emanaldi desberdinez osaturiko ibilbidea (antzerkia), eta D.B.Hko ikasleentzat Azkoitiko ondarea ikertzen erakusketa: Azkoitiko ondareari buruzko erakusketa ikusi ondoren liburuxka didaktiko bat lantzen da, eta Historiaurreko tailerra: garai honetako bizimoduari buruz azalpen bat egin ondoren, orduan erabiltzen zituzten teknikak praktikan jarriko dira, harria landu, egurra eta harriarekin sua piztu, ehizarako tresnak jaurti...

Proiektuak.

L.H-koentzat ingurugiro erakusketa, eta D.B.Hko ikasleentzat Azkoitiko ondarea ikertzen erakusketa eta Historiaurreko tailerra. Talde antolatuentzat ere egiten dira.

Etorkizunerako erronkak.

Barneko ekintza eta edukiak ermitaren kanpoaldean egiteko, inguruko lurrak prestatu: arku tiroa, sua piztea, lantzak...

Hutsuneak eta proposamenak.

Inguruak egokitzea kanpoaldean ekintzak burutzeko eta ondare gunera iristeko bidea egokitu, aparkalekua handitu...

Non, nola, noiz

ORDUTEGIA Larunbatak 16:00 - 18:00 Igande eta jai egunak 11:00 - 13:00 Ikastetxe edo taldeekin eguna eta ordua adosten da.

Sarrera dohan INFORMAZIOA 943 85 71 70 Azkoitiko Udaleko Kultura Saila