278 Zenbakia 2004-11-26 / 2004-12-03
Museora gerturatzeko arrazoiak.
Zientzia Naturaleko atalak, Untzi Museoak eta Atlantikoko espezieetan zentraturiko akuarioek itsas munduan murgiltzen dituzte bisitariak. Ozeanarioa eta 360ºko tunela dira aipagarriak eta baita uki- akuarioa ere. Auditoriumean dokumentalak daude ikusgai ordutegi jarraian.
Bitxikeri bat.
Aquariumean, erakusketaz gain, ikerketa lanetan aritzen den lan taldea dugu. Biologia alorrean hainbat eta hainbat proiektu garatzen ditugu, egunero bertan bizi diren espezieak zaintzeaz gain. Bestalde, Museologia taldeak, ondarearen kontserbazio eta hedapenean lanean diardu.
Erakusketak:
· Izan direnetatik aipagarrienak: Krokodiloak, Gure Txalupatik argazki bilduma, Kantauri Itsasoaren Koloreak...
Bisitariak.
Aquariuma gizarte osoari dago zuzenduta. Ekitaldi eta zerbitzuak diseinatzeko garaian, publikoa segmentatzen dugu eta bakoitzaren beharretara moldatzen ditugu bisita programak, hedapen jardunaldiak...
Proiektuak.
Gaur egun birmoldaketa obra baten hasiera pausoak ematen ari gara. Urte amaiera aurretik obrei ekingo diegu eta honi esker, Itsas Jauregiaren alde zaharra berrituko dugu guztiz. Sarrera ere portu mailan egingo da eta akuario berriak egingo ditugu arrantza eta untzigintza historia alde batetara utzi gabe.
Etorkizunerako erronkak.
Erronka nagusia birmoldaketa proiektua garatzea da (2008rako amaituta egotea espero da), baina aldi berean, kudeaketa mailan, EFQM modeloa ezartzen ari gara. Guztia, ozeanoen errespetuaren hedapenean gogor lan egiten jarraitzeko eta gero eta pertsona gehiagori heltzeko.
Hutsuneak eta proposamenak.
Batez ere, hutsunea, edifizioaren prestakuntza eta museologia aldetik datoz. Birmoldaketa obrak hutsune hau gainditzea du helburu.
Non, nola, noiz
Donostiako Aquarium- Itsas Jauregia Carlos Blasco de Imaz Plaza, z.g. 200003 Donostia T.-a: 943 44 00 99 Fax-a: 943 43 35 54 E-posta: aquariumss@aquariumss.com www.aquariumss.com Sarrera prezioak: AISIALDIAKO BISITAK
VISITAS DE OCIO Helduak / Adultos 10 ¤ Hiru urte bitarte / Menores de 3 años Gratuito Umeak(3-12 urte) / Niños (3-12 años) 6 ¤ Pentsiodun / Pensionistas 8 ¤ Ikasleak (12-16 urte) / Estudiantes (12-16 años) 8 ¤ Familia Ugari / Familias numerosas 32 ¤ Taldeak / Grupos 7 ¤/ persona Bisita Gidatuak / Visitas guiadas 35 ¤/ guía
IKASTETXE ETA ELKARTEEN BISITAK
ESCOLARES Y ASOCIACIONES VISITAS DE CENTROS
Gidatu gabeko bisitaldiak / Visitas no guiadas 5 ¤ Bisita tematiko gidatua / Visitas guiadas temáticas 6 ¤ Bisita egokituak / Visitas a la carta 10 ¤ Arrain artean lotan / Durmiendo entre peces 30 ¤ * Acceso gratuito a 2 responsables del grupo * Reservar con 10 días de antelación