278 Zenbakia 2004-11-26 / 2004-12-03

Gaiak

Beizamako Natur Eskola, ingurugiro azterketarako zentroa

SERNA, Eva



Museora gerturatzeko arrazoiak.

Beizamako Natur-Eskolan naturarekin erlazionaturiko museo bat dago. Alde batetik, Beizamari buruzko informazioa agertzen duen panel bat dago. Bertan beste batzuen artean, tenperatura eta prezipitazioei buruzko datuak aurki daitezke. Beste alde batetik, ura, kate trofikoak, lurzorua, erakuntza karstikoak, ekosistemak eta ibaien aldaketak lantzen dituzten panelak daude. Panel hauek guztiak, marrazki eta argazkiekin lagunduta egonik, oso adierazgarriak dira.

Honetaz gain, harri mota desberdinei buruzko erakusketa txiki bat dago bakoitzaren adinaren inguruko informazioa eskainiz. Bestalde, garai geologikoen segida bat eta estratu zutabe bat ere beha daitezke. Natura eta etnografi erakusketa.

Azkenik, erakusleiho batzuk daude, hauetan hainbat motatako eta espezietako animali disekatuak beha daitezke. Hauekin batera, espezie desberdinetako landare lehortuak ere badaude. Animali eta landaren erakusketa hau oso interesgarria da, ikusleek izaki hauek bertatik bertara ikusteko eta bata bestearengandik bereizteko aukera baitute.

Bitxikeri bat.

Erakusketa honetaz aparte, ardatz moduan etnografia duen erakusketa bat ere badago. Bertako tresnak eta jantziak ikusiz, urte batzuk atzera egiteko aukera paregabea daukagu eta, aldi berean, gure aurrekoak nola bizi ziren jakin eta aztertzeko. Erakusketan hainbat txoko desberdin daude, bakoitzak gai bat jorratzen duelarik. Modu honetan, saskigintzaren, lurraren lanketaren edo elizaren inguruko tresna, altzari eta jantziak aurki daitezke. Honetaz gain, garai batean beheko suaren inguruan familiako kideak nola elkartzen ziren adierazten duen txoko bat ere ikus daiteke. Tailerretako gelak.

Bisitariak.

Natur-Eskolaz gain, Aterpetxea izanik, momentu honetan museoa bisitatzen dutenak ikastetxeetatik egun bat edo gehiago pasatzera etortzen diren ikasle taldeak dira. Ikasle hauek aipaturiko erakusketa desberdinak ikusteko aukera izaten dute, beti ere begiraleen azalpenak entzuteko aukera izanik.

Non, nola, noiz Beizamako Natur-Eskola Erretore Etxea 20739 Beizama Tel.: 943151252