278 Zenbakia 2004-11-26 / 2004-12-03

Gaiak

Cristóbal Balenciaga museoa. Getaria

OLASKOAGA, Aberri



Museora gerturatzeko arrazoiak.

Cristóbal Balenciagak eginiko obra. Jantziez aparte, kapelak, argazkiak, bere zirriborroak, lan tresnak…

Oraingo erakusketan Llanzol Markesa eta Balenciagaren arteko harremana islatzen da. Emakume honi egindako 20 traje eta beste 20 kapela aurkezten dira, eta argazki bilduma interesagarri bat ere.

Bitxikeri bat.

Berak eginiko lehen eta azken trajea.

Erakusketak:

· Izan direnetatik aipagarrienak.

“Paristik Donostiara” erakusketa. 2001.go urtean Kursaal-eko Kubo aretoan egindakoa. Orain dagoena. “Cristóbal Balenciaga & Llanzol Markesa” du izena eta asko gustatzen ari da ere.

· Laster ikusi ahal izango ditugunak.

Museoa egin arte ez dugu beste behin behineko erakusketarik egingo.

Bisitariak.

Gehiengoa emakumeak dira, 40-70 urte bitartekoak. Iparraldeko talde nahiko ere hurbiltzen dira.

Proiektuak.

Museoaren eraikina.

Etorkizunerako erronkak.

Museoa errealitate izatea.

Hutsuneak eta proposamenak.

Oraindik ez dakigu. Erakusketari buruz, jendeak salgai dauden artikulu gehiago eskatzen dituzte.

Non, nola, noiz

Egunero irekita, igande arratsalde eta astelehenak ezik. Goizak: 10:00-tik 14:00-ra Arratsaldeak: 16:00 – tik 19:00 –ra.

Sarrera arrunta: 2 ¤ Taldeak (10 pertsona gutxienez): 1,80 ¤ Haurrak: dohan.

www.fundacionbalenciaga.com Tel (erreserbak): 943 14 05 85 Bulegoak: 943 00 47 77 Fax: 943 00 47 79.

Helbidea:

Fundación Cristóbal Balenciaga Fundazioa Parque Aldamar 6 20808 Getaria - Gipuzkoa

Beste informazioak. Bere lana ezagutuz, gure gaurko jantzien garapenaz jabetzen gara. Balenciagari buruz munduan aurkitzen den bilduma garrantzitsuenetariko bat dugu.