278 Zenbakia 2004-11-26 / 2004-12-03
Museora gerturatzeko arrazoiak.
Donostiako San Telmo Museoan bi alderdi dira azpimarratzekoak. Batetik, museoaren bilduma aberatsa, Etnografia, Historia, Arte Ederrak eta Arkeologiarekin lotutako piezak biltzen dituena. Bestetik, museoa kokatzen den eraikina bera, XVI. mendean eraikitako domingotar komentu ohia.
Bitxikeri bat.
Museoan, Historiako ataleko piezen artean, Granadako azken Errege izandako Boabdil “El Chico”-ren ezpata ikus daiteke. Granadan XV. mendean egindako ezpata da, arabiar idazkeraz eta apaingarriz hornitua ageri dena, bai ezpata bera eta baita bere zorroa. Egurra, larrua, bolia, altzairua, zilarra eta esmalteak erabili ziren ezpata hau egiteko. San Telmora dohaintza baten bitartez etorri zen.
Erakusketak:
· Izan direnetatik aipagarrienak.
San Telmo Museoan aldi baterako hamaika erakusketa egin dira. Azken urteetako arrakastatsuenak aipatzekotan, 2000. urtean aurkeztutako “Atarian” izenekoa eta 2003-2004ko“Filipinak, Ekialdeko atea. Legazpi-Malaspina”.
· Laster ikusi ahal izango ditugunak.
Azaroak 19an, Donostia Gipuzkoako hiriburu izendatu zuteneko 150. urteurrenaren inguruko erakusketa inauguratuko da museoan, “Donostia 1854. Hiria hiriburu”.
Bisitariak.
Ez daukagu bisitariaren perfilari buruzko azterketarik.
Ekimenak bisitariari egokitzeari dagokionean, eskoletaz ari garenean bai, hala egiten dugu. Museoak programa didaktiko ezberdinak ditu, baina ahal den neurrian eskolen beharrak betetzen saiatzen gara.
Proiektuak.
Museoaren berritze proiektu zabala.
Etorkizunerako erronkak.
Gaur egungo museo bat egitea datozen urteetan, aldi berean nortasuna galdu gabe. Gipuzkoan erreferentzia puntu izango den museoa bilakatzea.
Hutsuneak eta proposamenak.
Une honetan hutsune asko daude, eta hain zuzen proiektu berriarekin hauei irtenbide bat eman nahi zaie.
Non, nola, noiz
Museoaren ordutegia:
Asteartetik larunbatera, 10:30-13:30 eta 16:00-19:30 Igandeetan, 10:30-14:00 Astelehenetan itxita
San Telmo Museoa Zuloaga Plaza, 1 20003 Donostia Tlf.: 943-481580 www.donostiakultura.com Museora sartzea dohain da. Aldez aurretik eskatuta bisita gidatuak egiten dira, eta eskolentzako jarduera didaktikoak.