145 Zenbakia 2001-11-23 / 2001-11-30

Gaiak

Udal Kultur Ekintzak. Iziar

Institucional

Iziar Iziar * Iziar, Sarobe opera estudioak, 1998an eskenaratutako lehenengo opera ekoizpena da. Iziar opera. Eresbil Euskal konpositore artxiboarekin lankidetzan, Sarobe opera estudioak ekoizpen honetarako Euskal Herrian egindako opera lan bat berreskuratu zuen, Iziar, Miguel de Oñate e Iriberena, 1906an idatzia, Elias Gorostidiren libretoarekin. Moldaketa eta eskenaratzea Enrique de Santiagoren esku egon zen. Lehenengo opera honek, Urnietako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Europar Batzordearen dirulaguntza jaso zuen. Iziar opera. Bigarren proiektua, gaur egun sendotua, bigarren operaren eskenaratzea izan zen: "zapatos de mujer" eta honen ekoizpena ere sarobe A.E.G.aren eskutik joan da, Enrique de Santiagoren libretoarekin eta Angel Illarramendik konposatutako musikaz. Bere euskarazko bertsioan "Emakumezkoen zapatak". AGENDA: azaroa/abendua Erakusketa: Azaroak 5etik 18ra/Lekaio Kultur Etxea: Rosa Stinus en akuarela erakusketa. Antzerki emanaldiak: Azaroak 11, 19.00 etan/Sarobe A.E.G.: Traspasos konpainiaren El Uno y el Otro antzezlana. Azaroak 23, 19.00 etan eta azaroak 24, 12.00etan/Sarobe A.E.G.: Dar dar produkzioak Eta zer? lana antzeztuko du Kontzertuak: Azaroak 16, 19.00 etan/Sarobe A.E.G.: Easo abesbatzaren Eskolania taldearen kontzertua. Euskararen alde Urnietan kanpaina: Azaroak 25, 12.00 etan/Sarobe A.E.G.:Bihar taldeak Ipuin Magikoak lana eskaintzen du. Abenduak 30, 12.00 etan/Sarobe A.E.G.: Kiki, Koko, Moko eta Flax pailazoen emanaldia. Txikitandik kanpaina: Azaroak 10, 17 eta 24: haurrentzako jarduerak. Abenduak 1, 15 eta 22: haurrentzako jarduerak. Euskara Eguberrietan kanpaina: Abenduak 13, goizez: herriko ikastetxeetako abesbatzen emanaldia. Abenduak 19, 19.00 etan/Sarobe A.E.G.: herriko Musika Eskolako ikasleen kontzertua. Abenduak 21, 19.00 etan/San Juan plazan: Santo Tomaseko feria, Egapeko DBHko ikasleek antolatuta. Urtarrilak 5: Gabonetako parke infantila. Urtarrilak 5: Errege zaldiketa. Extremadurariburuzko IX. Jardunaldiak. Azaroak 3, 19.30 etan/Lekaion: Extremadurari buruzko bideo emanaldia. Jarraian poesia errezitaldia. Azaroak 4: 10.00etan Extremadurako produktuak salgai San Juan Plazan. 12.30etan Virgen de Guadalupe dantza taldearen emanaldia San Juan plazan. 18.00etan Virgen de Guadalupe dantza taldearen emanaldian Sarobe A.E.G.an. San Martinho 2001 portugaldar jaialdia: Azaroak 10, 21.00etan/udal Pilotalekuan: Afari tipikoa eta dantzaldia Artur&Marcia ren eskutik. Euskonews & Media 145.zbk (2001/11/23 30) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria