145 Zenbakia 2001-11-23 / 2001-11-30

Gaiak

Udal Kultur Ekintzak. Bermeoko kultura egitaraua

Institucional

Bermeoko kultura egitaraua Bermeoko kultura egitaraua * 1. KULTUR EKINTZAK Umeentzako ondorengo ekintzak antolatzen dira: zinea euskeraz, gabonetako ekintzak, pailazoen jaialdia, umeen parkea, ikasturte amaierako jaia eta hilero ikuskizun bat Nestor Basterretxea Udal Kultura Aretoan. Bestalde, ludoteka zabaltzen da asteburuetan, eta Udal Liburutegian ipuin kontaketak hilero antolatzen dira. Udan, berriz, kirol udaleku irekiak dagoz. Gazteentzako Gaztelekua da zerbitzurik onena, neguan asteburu guztietan zabalik dago eta udan egunero, domekatan izan ezik. Honez gain, Gazteen Antzerki Jardunaldiak, Aritzatxu Rock jaialdia eta proposamen barriei esker, aurten, Gorefest laburmetraien emonaldia ere izan dogu. Pertsona nagusientzat, aratuzteetan eta Andra Mari jaietan jai bereziak antolatzen dira eta noizbehinka irteera bat prestatzen jake. Eta danontzat prestatzen diran ekintzak honeek dira: Nazioarteko Musika Astea, Euskal kantu txapelketaren finalerdiak, folk kontzertuak, kontzertu koralak, eta Udal Musika eskolak eta musika taldeek antolatutako saioak. Antzerki lanak, orain arte Bermeoko taldeetakoak, baina hemendik aurrera, beste batzuk ere ikusiko doguz, beti ere, formato txikian. Zine komertziala badago, umeentzako pelikulak eta zine kluba. Eta erakusketak, margolari eta beste artistenak, eta gai berezienak. Baita, herriko kultur taldeek antolatutako ekintzak, gure kultura egitarauaren parte dira, gure helburu bat, kultur taldeak eta euren ekintzak bultzatzea dalako. Euren artean, aipagarrienak honeek dira: emakumearen eguna, narrazio laburren lehiaketa, Nazioarteko Folklore Jaialdia, Akatz aldizkaria, Itsuki Irratia, Euskal astea, umeentzako ekintzak, etab. 2. JAIAK Herrian ospatzen diran jaiak honeek dira: Erregeen kabalgata, Aratuzteak, Doniene jaiak, Kepa Deuna eguna, Madalen eguna, Roke Deuna eguna, San Juan Degoilatua eguna, Andra Mari eta Eupeme Deuna jaiak, eta Olentzero. Baina auzo eta kale ezbardinetan ere, beste jai egun batzuk egiten dira. Euskonews& Media 145.zbk (2001/11/23 30) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria