Industria erakusketa Arrasaten Industria erakusketa Arrasaten Isabel Aramendia * Arrasate edo Mondragón herri izena entzutean, gaurko egunean gehienok "kooperatibismoa"rekin lotzen dugu. Hala ere, XX. mendearen lehen erdian gaitzizen hauxe jarri ziguten, "zerrajeroak", eta atzera eginez XV. mende arte, Mondragon ezaguna zen oso Europan, kalitate handiko "altzairua" zuen eta. Sarrailagintza, 1910. Halako adierazpenek, azken baten, printzipio bera islatzen dute: herriaren eboluzioan zer garrantzitsuak diren eskulangintzaren eta industriagintzaren jarduera eta horietan dabiltzan pertsonen izaera ekintzailea,. Arrasateko Udalak, horrekin jabetuta, Industria Museo bat sortzeko den proiektu bati ekin zion 1994. urtean; haren eginkizuna izango litzateke hori guztia zaintzea eta geroago zabaldu eta atsegin ematea, gure herriaren historia egite honetan baliagarriak diren industria aztarna guztiak erakusteko. Gaurko egunean erakusketa iraunkorra ari da lantzen udala, eta saiatuko da erakusten, horretarako orain arte batu dituen materialak erabiliz, industrializazioak gure gizartean sortu dituen aldaketak, ahaztu barik oraina eta indar handia eginez teknologia berrien garapenean. Industria Museoaren hasiera edo oinarria izango da hau guztia; museo hori balioesten ari gara, proiektuaren bideragarritasuneko azterketa baten bidez. Gogora ekartzeko elementu moduan, ikus entzuleak, erakusketaren bidez, aukera izango du ezagutzeko, besteak beste, desagertzeko zorian dauden lan egiteko erak, Arrasateko azken errementaria, lanean 90 urte egin arte ibili dena, Bixente Barandiaranen tailerra ikusiko dute eta. Bixente Barandiaranen tailerra. Azkenik, proiektu honen bidez lortu nahi dugu denborak eta utzikeriak ez lapurtzea gure gizartea eta etorri datozkigun aldaketak ulertzeko behar ditugun oroitzapenak eta lekukoak. mondragon.net Isabel Aramendia, Industria Erakusketako koordinatzailea Euskonews & Media 145.zbk (2001/11/23 30) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.