145 Zenbakia 2001-11-23 / 2001-11-30

Gaiak

Udal Kultur Ekintzak. Kultura azpiegituretarako udal proiektuak

AGIRREZABALA, Jesús María

Kultura azpiegituretarako udal proiektuak Deba: Kultura azpiegituretarako udal proiektuak Jesus Mª Agirrezabala * 1. Liburutegia: azpiegitura hobetzea, modernizatzea eta superfizie erabilgarria handitzea; eskaera eta kontsumorako dauden behar errealei erantzuteko espazioak berrantolatzea (Erkidegoko Araudi Orokorrarekin bat etorriko dena) Era berean, liburutegirako sarrera irteera hobetzea eta arkitektura trabak kentzea herritar guztiek bertara joateko benetako aukera izan dezaten. Gaur egungo informazio formatuekin bat etorriko den ekipamendua hobetzea. Eta zerbitzua hobetzea asteburuak hartuko dituen ordutegia zabalduz. 2. Herriaren erdi aldean, estalitako azpiegitura egonkorra eskaintzea (auditurium), urte osoan zehar Deban egiten diren programaketa edota kultur jarduerak burutzeko, bai Udalak berak antolatutakoak zein Deban dauzkagun hainbat eta hainbat kultur eta musika taldek antolatutakoak. Eskaera eta eskaintzari erantzuteko, arkitektura trabarik gabeko estalitako azpiegitura, egokitua, akustika ona eta gutxieneko eszenategia (15 x 15), 500 lagunentzako tokia, argiztapen eta soinu ekipoak, eta edozein lokal publikotan ezinbestekoak diren segurtasun neurriak izango dituena. 3. Erraz sartu eta irteteko moduko erakusketa gela, arkitektura trabarik gabea, Debako udalerrian dagoen eskaera eta eskaintzari erantzungo diona. 4. Informatika gelaren azpiegitura hobetzea, erabilera ezberdinak emanez eta gaur egungo teknologia berrietara eta kontsumitzaile eta Debako erabiltzaileen ohitura eta beharretara egokitutako eskaintza izango duena. 5. Musika eta dantza irakasteko, Debako Musika Eskolaren azpiegiturari irteera bat ematea. Jesus Mª Agirrezabala, Debako Alkatea Euskonews & Media 145.zbk (2001/11/23 30) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria