145 Zenbakia 2001-11-23 / 2001-11-30

Gaiak

Udal Kultur Ekintzak. BASTERO: aldi berri bat Andoaingo kultur bizitzan

Institucional

BASTERO: aldi berri bat Andoaingo kultur bizitzan BASTERO: aldi berri bat Andoaingo kultur bizitzan * * Andoaingo Udala epe motzera nahiz erdira garatzera doan kultur politikan, kultur jarduera hori 3 ardatzen inguruan egingo da: 1) hezibide kultural eta pertsonalerako hezkuntza politikak, 2) gertakari eta ekintza kulturalak zabaldu eta ezagutzera emateko politikak eta, 3) ondarearen azterketa, zaintza eta hedapen politika. Zabalkunde eta ezagutzera emateko politikan oinarrituta, Andoaingo Udalak, kultur ekintzen zabalkunde eta hedapen politika horri laguntzeko, azpiegitura eta gune erakargarriak eta eskuraerrazak izatea zein beharrezkoa den kontuan hartuta, eta udalerriko bizitza kulturala osatzen duten jardueren garapenean herritarren esku hartzea eta bertaratzea bultzatzeko xedez, kulturgune berri bat eraikitzeko proiektua onartu zuen: Bastero. Bastero, zeina eraikuntza egoera aurreratuan dagoen, musikaren, arte eszenikoen, arte plastikoen eta zinearen zabalkundean eraginik izateko antolaturiko kulturgunea da; horretaz gain, bertan kokatuko den Udal musika eskolaren bidez, herritar orori musika heziketarako aukera emango dio ere. Kulturgune honek, bertako gune desberdin horien arteko elkarlotura edo harremana ahalbideratuko du: . Gela nagusia: 500 ikuslerentzako tokia eta 11 metro zabaleroan, 11 m. luze eta orraziraino altueran 17,5 metro duen eszenatokia, horrek musikarako nahiz antzerkirako edozein ikuskizun ahalbideratuko duen ekipamendu eszenikoa onartzen duelarik. Gainera, beste zenbait ekintzek ere lekua izan dezakete: batzarrak, kongresuak, mitinak... . Gela txikia: 200 pertsonentzako areto hau neurri txikiko emanaldiak eskeintzeko dago aurrikusita, baita hitzaldiak, ikastaroak, bilerak, dantzaldiak, etab. . Erakusketa Gela: espazio egitura desberdina duten 2 gunetan dago banatuta. Lehenengoak, luzernario batez argi naturala jasotzen duen gunea, 3 dimentsioetako obrak erakusteko aukera emango du. Hormaren beste aldera, panelen bidez banatuaizan daitekeen bestea dago, obra grafikoa erakusteko egokiagoa. . Musika Eskola: 2 pisutan antolatua, gelak nahiz gune osagarriak, alegia, fonoteka, irakasle gela eta administrazio bulegoak daude hemen kokatuta. Bastero Kulturgunea, "Peña Ganchegui y asociados" Arkitektura taldeak 1998an egindako proiektua da. Euskonews & Media 145.zbk (2001/11/23 30) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria