Barakaldo: hezteko balio du hiriak Barakaldo: hezteko balio du hiriak Alfonso García Alonso * Barakaldo ia 100.000 bizilaguneko hiria da, Euskal Herriko Elkarte Autonomoan kokatua. Bizilagun kopuruari dagokionez, erkidegoko laugarren hiri da, eta urteetan izan da industrializazioaren aitzindari. Barakaldoko Udaleko Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Kirol Arloaren helburuetako bat heziketa egitarauak sustatu, jarraipena egin eta martxan jartzea da, instituzio arteko jarduketa koordinatuz. Hezkuntza Sekzioaren barruan bi alor ditugu, hiriaren hezteko balioa jorratzeko. Batetik, Hiriaren Heziketa Egitarauak ditugu, eta hor sartzen dira hiria bera, eta hiriak hezteko baliabide gisa sortzen dituen aukera guztiak aprobetxatzeko burutzen diren jarduketez osatutako egitarauak, horiek guztiak bideratu eta ikastetxeen eskura jartzen direla. Hiria hiri hezitzaile bihurtzea da helburua. Eta horretarako hiritar sentimenduarekiko jarrera baikorrak sortuz identitate propioa eskuratzeko bitartekaritza egin behar da. Bide batez, eskolaumeak sentsibilizatu nahi ditugu, hiritarraren, ingurugiroaren, inguruaren eta kultur ondarearen garrantziari buruzko egitarauotan parte har dezaten. Hara zera egitarau ditugun atal honetan: Ingurua ezagutzeko egitarauak: "Ezagutu Barakaldo". Egitarau horren helburua ikasleak bere hiriari buruz dituen ezagutzak osatzea da, Barakaldoren alderdi desberdinak azalduz. Lau inguru desberdin aukeratu dira, eta osotara ekiten zaio bakoitzari, astebete batez ikasleekin ikertuz. Toki Historiari buruzko egitarauak. Hiria berritzeko proiektuetan hezkuntza mundua parte hartzera bultzatzeko egitarauak. Gai interaktiboak prestatu ditugu hiriari eta haren bilakaera eta aldaketei buruz, Barakaldoren historiari buruz ... Santiago Bidea seinaleztatu, ibilbide didaktikoak prestatu, etab. Hezkuntza Sekzioko beste jarduketa alorra eskolaz kanpoko jarduerak dinamizatzeko egitarauan dago oinarritua, eta Kultur Ekipamenduekin dute lotura eta koordinazioa. Ikastetxeetako espaziofisikoak eta bertako euskarri instituzionalak baliatu nahi dira, eskolaz kanpoko alorreko jarduera soziokulturaleko egitarauak garatzeko. Egitaraua Gurutzetako Bigarren Hezkuntzako Institutu batean ari da garatzen. Hura dugu hiriko auzorik jendetsuenetakoa (20.000 inguru bizilagun ditu), tamaina eta kokapenagatik, autopista auzoaren eta hiriaren arteko banaketa naturala baita, eta askotan bizi propioa du, gainerako hiritik bereizia. Egitarauaren xedea Institutuaren eskolaz kanpoko jarduerak dinamizatzea da, eta udalerriko Gazteen Udal Egitarauarekin lotzea. Institutuko gazteen partaidetza areagotu nahi da gizarte, kultur, hezkuntza eta kirol izaerako aisialdiko jardueretan, eta bestalde, haien heziketa biziagotu, duten kultura sakonduz eta hezkuntza arautua eta arautu gabea bateratuaz. Egin ohi diren jarduerak antzerkia, argazkilaritza, dantza, graffitia, aldizkaria, irratia ... bai eta genero biolentziari buruzko sentsibilizazio taldeak, eta abar. Jarduera horiek guztiak Gurutzetako Kultura Etxeak koordinatzen ditu, eta Institutuko gazteei zuzenduak dira, Institutuko ikasleak izan nahiz ez izan. Alfonso García Alonso, Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Kirol Arloko Zinegotzi Delegatua Euskonews & Media 145.zbk (2001/11/23 30) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.