51 Zenbakia 1999-10-22 / 1999-10-29

Gaiak

Euskal Autonomi Erkidegoaren Ikerketa eta Garapen konpetentziaz hainbat burutapen

ETXENIKE LANDIRIBAR, Pedro Miguel

Euskal Autonomi Erkidegoaren Ikerketa eta Garapen konpetentziaz hainbat burutapen Euskal Autonomi Erkidegoaren Ikerketa eta Garapen konpetentziaz hainbat burutapen * Pedro Miguel Etxenike * Sakatu Autonomi Estatutua kontsultatzeko * Pulse para consultar el Estatuto de Autonomía Euskal Herriak azken belaunaldian, hainbat aldaketa sozial eta politiko ikusi ditu, eta gehienak positiboak izan direla esan daiteke. Lurralde guztietan euskararen sendotze prozesua nabarmena izan da, alde batetik erabilera ugaldu delako, eta bestetik, komunikabideetan eta irakaskuntzan aurrerapen ikusgarriak eta ia sinesgaitzak gertatu direlako. Hego Euskal Herria Espainaren barruan burujabetza maila batera iritsi da. Dena den, alor batzuetan bakarrik gertatu da aurrerapena, eta beste batzuetan, Estatutoa ez da bete, eta badirudi betetzeko asmorik ez dagoela. Konstituzio Espainarraren arabera, Estatuak konpetentzia osoa dauka bakarrik Ikerketaren koordinaketan eta sustapen orokorrean. Aldiz, EAEko Estatutoan, ikerketa bera Elkarte Autonomoari dagokio soilik. Bi atal hauek ez dira beraz, kontrajarriak, osagarriak baizik. Historikoki, Euskal Herriak indar industriala erakutsi arren, ez du erakunde akademiko eta teknologiko sendorik izan. Beraz, sistema zientifikoa eta teknologikoa sustatzeko, inguruko lurraldeak baino behar handiagoa duela ziurta daiteke. Orain arte, EAEri dagozkion I+Gko dirutzak, Estatuak bereganatzen eta kudeatzen ditu. Guztira, kalkula daiteke Estatuak jasotzen dituen 510.000 milioi pezetatatik, EAEk, kupoaren bidez, 31.800 milioi ematen dituela. Bildutako kopuru guztitik, 246.000 Milioi, I+D ikerketa zibilarentzat banatzen ditu Estatuak. Beste guztia ikerketa militarrera bideratzen da. Arlo zibila soilik kontuan hartuta, EAEri 15.350 milioi ematea dagokio, beraz. Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako Zuzendariaren kalkuluen arabera, Espainiako Ikerketarako programen bidez, 4.723 Milioi pzta jasotzen dira bueltan, Estatuak kudeatzen dituen programen arabera.Hots, emandakoaren herena. Balantze kaskar honek ondorio okerrak ekartzen dizkio Euskal Herriari: batetik, bere estrategia industriala eta berrikuntza teknologikoa sustatzeko baliabide eskasak dituelako, eta bestetik, beste leku batzutatik laguntza osagarriak bilatu behar dituelako gabezi hau zuzentzeko. Azken urte hauetan, egoera honen aurrean, gure agintariek, behin eta berriro adierazi dute EAEk bere Ikerketa eta Garapen Teknologikoa eramateko gaitasuna daukala, eta horretarako legez dituen konpetentziak betetzeko bitartekoak jaso beharko lituzkeela. Jakina da, Estatuak ez duela hau egiteko jarrera onik erakutsi, ez orain eta ez lehenago. Gatazka hau konpontzeko, Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzakin kupoaren aldaketa negoziatuz eta EAEko behar teknologikoak kontutan hartuz, dagokigun diru kopuruaren zati bat luzatu beharko lioke Eusko Jaurlaritzari. Bide honetatik, EAEk, bere ikerketa politika eta estrategia sendoa bideratzen hasteko aukera izango luke, Estatuaren beste erakundeetatik libre, eta elkarlanari uko egin gabe. Ondoren, berriz, EAEk bere konpetentzia osoak jasotzeko aukera izan beharko luke. Hauxe da legea betzeko bide bakarra. Batetik bere nortasuna sendotuz, eta bestetik, esan bezala, inguruko ikerketa erakundeekin lankidetza jorratuz. Pedro Miguel Etxenike, Fisika irakaslea Argazkia: Eusko Ikaskuntza Euskonews & Media 51.zbk (1999 / 10 / 22 29) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria