51 Zenbakia 1999-10-22 / 1999-10-29

Gaiak

Hizkuntza eta Kultura Estatutuaren 20. urteurrena dela eta

LIZUNDIA ASKONDO, Jose Luis

Hizkuntza eta Kultura Estatutuaren 20. urteurrena dela eta Hizkuntza eta Kultura Estatutuaren 20. urteurrena dela eta * Jose Luis Lizundia * Sakatu Autonomi Estatutua kontsultatzeko * Pulse para consultar el Estatuto de Autonomía Esan beharko litzateke alderdi guztiek izan zutela, bakoitzak bere Estatutu Aurreproiektua bidaltzeko aukera. Hala egin zuten 11 indarrek, 12.ak, EMK, ez zuen idatzi nahi izan orduan, esan zutenez, Iturrioz parlamentario estreinatu berria baztertu zutelako. Hamaikok, Gasteizko Eusko Kontseilu Nagusiaren Idazkaritzako sarrera erregistroko ordenan, hauek izan ziren: LKI, PCE/EPK, PSE/PSOE, PNV/EAJ, PT, ORT, EK/Partido Carlista, EE, UCD, AP eta ELA(a). Azaroaren 25ean bukatu zen lehen epea eta ondoren, 20 laguneko Ponentzia Batzorde bat izendatu zen. Esan behar da, HBk izan zuela aukera, baina ez zuela garai hartan erakundeetan parterik hartzen eta beste zenbaitek, PT, ORT eta EPK ez zutela sartzerik izan, ez zutelako ordezkaritza parlamentariorik. Estatutua osatzeko ponentzia batzordea, lehenengo bileran (1978 XI 20, Gasteiz). Argazkia: Auñamendi Entziklopedia Hizkuntzari buruz talde bakoitzak aurkeztutako testuak jakingarriak lirateke. Harrigarria bada ere proposamenetariko esaldi honek: "la normalización lingüística del euskara, que permita superar la actual situación diglósica de Euskadi", "Diglosia" hitza APko ordezkariarentzat gaixo izenen bat omen zen eta kentzea eskatu zuen. Beste batzordekide batentzat ordea, legegizona bera, arabar jelkidea garai hartan, jerga hori ez zuela ezagutzen eta kentzea egokiagoa zela adierazi zuen. Erantzun genion jerga juridikoan ere badirela hitz arraroak eta beste diziplina batzuetakoek onartzen ditugula. Hala eta guztiz ere, ez zen sartu. Azkenean nola gelditu zen testua da, alegia, "euskara, Euskal Herriaren hizkuntza propioa zela", ez guk, baizik eta katalanak Sauko batzordekidearen Kataluñarako testu berbera gauzatu zen, alegia, "la llengua propia de Catalunya es el catalá". Hori gero pasatuzen, bai gurera, bai Galiziakora eta Balearretakora ere. Zoritxarrez, Nafarroa eta Valentzia, nabarrista eta valentzianistei "esker" ez zen hori horrela finkatu. 2. lerrokadan eta hizkuntzaren ofizialtasuna erregulatzea erakunde amankomunen eskuetan uzten da. Eta zeintzuk dira hauek? Bistan da, Eusko Legebiltzarra eta Eusko Jaurlaritza alde batetik, legegile eta administrazio gisa, hirugarren bat, badelarik, eta Instituzio akademikoa da, Euskaltzaindia. 3. lerrokada ere interesgarria da, diskriminaziorik ez, arreta, eta 5.a ere, zeren eta Autonomia Estatutuak Iparraldeaz pentsatzea eta Iparraldearekin harremana izatea nazio estrategia ikuspuntutik oso garrantzitsua baita. Gauza bera gero izan liteke Estatutuaren beste artikulu batetan, hots, Nafarroako Foru Erkidegoarekikoak, gure zoritxarrerako solaskideak falta izan baditugu ere. Egia esan, egon zen une bat aukera hori izan zitekeena Nafarroarekiko, Alli gure ekialdeko Erkidegoko presidente izan zelarik. Baina, hori tamalez, hankaz gora joan zen. Iparraldearen, departamenturik eza da oztoporik nagusiena, Pauen baitago departamentu hiriburuan, Biarnoko hiriburu historikoan. Eta bestalde, herrialde "region" delakoaren hiriburua Bordelen, urrunago eta arrotzago oraindik. Dena dela, bilera bat izan zen Dantzarinean (Ainhoan), Ardantza, Alli eta Valade tartean, baina bertan bera gelditu zen. Ahantzia zuten nonbait Dantzarineako dermioan dela Urdazubi, zeinetan jaio baitzen Axular. Noizbait sortuko dute gure "Instituto Cervantes" edo frantsesen "Francophonie" delakoa, Axular erakundea, non eta Axularren etxean bertan. Baina horretarako, indarren korrelazio aldatu beharko da Nafarroako Foru Parlamentuan, eta departamentua lortu. Ez da beraz, Gasteizko solaskidearen arazoa, beste solaskiderik eza, besteak beste. 6. artikuluaren garapena da ondorioz, Euskararen Normalizaziorako Oinarrizko Legea 1982.eko azaroaren 24an Eusko Legebiltzarrak onartua. Zoritxarrez, hiru urteren buruan Madrilgo alderdi estatalistak indartu ziren,Felipe Gonzalez gobernuan ezarri zela, urte horren bukaeran eta bere alderdiak UCDrekin batera, LOAPA famatua bultzatu zuela. Horrek guztiak ekarri zuenetik nolabaiteko gaztelau hegemoniaren berrindartze bat eta tartean bazegoela beste arazo bat ere eta hau da: indar abertzaleen batasun estrategikorik eza. Ondorioz, hizkuntzarekiko zenbait garapen ez ziren gauzatu ahal izan, Estatutuaren 6. artikuluak ematen zituen eta dituen aukerekin. Errua, beraz, ez da Estatutuaren artikulu horrena, baizik eta beste arazo horiena baizik. Euskal Herriari dagokion konpetentziak deritzan 10. artikulutik, bestalde, lerrokada hauek hartuko nituzke: 17., 18., 19. eta 20.a, alegia, kultura, arteder, historia, arte monumentu, arkeologi, zientzi ondareak, artxibo biblioteka, museoenak eta abar. Horietan konpetentzia esklusiboa ezartzen baitio testuak, nola bete ahal izan diren eta administrazio arteko banaketak zer modutan egin diren, beste gauza bat delarik. Hortaz luza joango ginateke eta ez da egungo xedea. Azkenik, Estatutuaren 22. artikulua aipatuko nuke, zeinetan hiru lerrokadetan hiru gai interesgarri aipatzen baititu: bata, Autonomi Erkidegoen arteko banaketa hitzarmenak egin ahal izatea, beraien konpetentzia soil diren zerbitzuen gestioa egiteko eta elkarri laguntzeko. Orobat, Autonomia Erkidegoak hitzarmenak sor litzakeela beste herrialde historiko foralekin, beraien konpetentziagai diren zerbitzu gestioa egiteko eta elkarri laguntzeko. Bi horietan ikusten da argi eta garbi, Nafarroako Foru Erkidegoarekin eta Nafarroako Foru Diputazioarekin, biak baitira gauza bera, hitzarmenak egin ditzakeela Nafarroak, bai Eusko Jaurlaritzarekin eta bai beste diputazioekin ere. Nahi izanez gero eta zer behingoa hizkuntza eta kultura baino. Hizkuntzan adibidez, bi adibide jartzeagatik, Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza, lau diputazioak sortuak baitira. Ez direla behar adina gauzatu arazo puntualetatik kanpo, ez dela "Taalunie" erakunde gisako bat sortu, ez da Estatutuaren faltaz, indarren korrelazioaknondik nora joan diren, estrategi amankomunik indar euskaltzaleak ez dutela izan, eta, indar estatalistak eta bereziki, nabarristak, izan dute estrategia maltzurragoa, irabazle atera dela. Jose Luis Lizundia Askondo, Euskaltzaindiko Idazkariorde Kudeatzailea eta parlamentari ohia Euskonews & Media 51.zbk (1999 / 10 / 22 29) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria