
Artisautza
Gorostitxo. Eztia ateratzeko zentroa: Artisauak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Gorostitxo 30 bazkidedun kooperatiba txikia da. Bazkideek kuota bat ordaintzen dute eta garbitasunaz arduratzen dira, ordainetan zentroko instalazioak erabil ditzakete eztia ateratzeko, ontziratzeko eta kontserbatzeko.
Bazkideetako bat GOROLDEGI elkartea da (Tel. 943 00 85 71), Hiazintok eta Joxeanek eratua.
Hiazinto 30eko hamarkadako ekainaren 29an jaio zen. Urnietako Arantzibia baserriko familiako zazpi anaiatik bosgarrena da. Baserrian, aitak dozena erdi erlauntza zituen. Gainera, bere etxetik gertu Oblatu Aiten komentua zegoen eta komentuak beste dozena erdi erlauntza zituen. Bere aita arduratzen zen erlauntza horietaz. Hori dela eta, Hiazintok txikitatik ezagutzen du erleen mundua. Bere aita Miguel Fernandez Iraola (1890-1974) izan zen.
Lazkaon bizi zenenean, Ataunen herrira sartzeko errepidetik 200 metrora erlauntza batzuk zituen gizon bat zuen auzokide Hiazintok. Erlezaintzaren inguruan interesaturik zegoenez, lagunak erlauntza batzuk eskaini zizkion. Hiazintok horrela lortu zituen Arratetik ekarri zizkioten lehenengo bi erlauntzak. Ohiturari jarraituz, ez zion ezer kobratu horiengatik, eta eskertzeko Hiazintok oparia egin zion (trukean egin ohi den moduan). Hori 1968an gertatu zen. Horren inguruan bere aitak Erlearekin eta zaldiarekin negozio handirik ez zegoela zioen.
Osasun arazoengatik klimaz aldatu beharra zuen mutil bat (haien laguna) 1974an Nafarroara joan zen bizitzera. Bertan, gizon batek galdetu zion ea Gipuzkoan erlauntzak dituen lagunen bat ezagutzen zuen. Izan ere, lursail batean almendrondoak zituen eta horiek polinizatzeko bere lurretan erlauntzak izatea nahi zuen. Aukera aprobetxatu zuten eta horrela jarri zituzten beren lehen erlauntzak Nafarroan. Gerora lursail hori mahasti bihurtu zen.
Egun 100 erlauntza dituzte Astigarragan, Urnietan eta Montejurra eta Yurramendi inguruan (Nafarroan) banatuta.
1984an Joxean Agoterekin sozietatea eratu zuen, horrek zuen gaixotasunagatik itsasoko arrantza utzi zuenean (Joxean Pasaian jaio zen).
GEE - Gipuzkoako Erlezainen Elkarteko kideak dira, eta aldi berean Apidenako (Nafarroa) bazkideak.
GOROSTITXO Eztia Ateratzeko Zentroa Elkarte kalea, 13 behea. Usurbil
