
Artisautza
Adarraga Sendia. Artisau Gozogileak: Sarrera
GARMENDIA IARTZA, Koro
Orain arte, bitan bakarrik elkarrizketatu ditugu elikadurarekin lotutako artisauak: Segurako talogileak eta Arantza eta Juan José gaztagileak. Gaurkoan, artisau bat ez, baizik eta sendi osoa dakargu sail honetara: hernaniarren bizia eztitzen duen Adarraga sendi gozogilea hain zuzen ere.