Ihauteriak nekazal munduan Ihauteriak nekazal munduan * Emeterio Sorazu A. IHAUTERIAK, FENOMENO ZABAL ETA EZBERDINAK Laterri zabaleko ospakizun hauek dituzten manifestapenak, lehendabizi, esan behar dugu oso zabalak eta aspaldidanik datozkigun hainbat sentipenen adierazgarri zaizkigula. Batetik, oso zabala da. Esaldi horren barnean hainbat fenomeno biltzen direlako: 1) Aspaldiko fenomeno erlijiosoak 2) Bertan jasotzen dira baita ere esperientzi sozialak. 3) Bertan jasotzen dira nunahiko esperientzia kulturalak 4) Jasotzen dira askapenezko eta lan neketsuak uzteko esperientziak. 5) Eguneroko bizitzari kritika parregarriak. 6) Eta noski, herritarrei osasuna dakarten pertsonaren jaitasun ugari. Bestetik, aspaldikoa dela susmo betea dugu. Aspaldikoa denboraz. Izan ere euskal arbasoen artzantza eta nekazal garaietatik gogoratzen delako. Baina, zer sentipen adierazteko? Nahiz gero, kultur aro bakoitza aztertzeko, hauxe aurreratu dezakegu: 1) Gure jatorriko elkarteek Urte berriaren ospakizunaren ondoren, negu gogorraren aurrean, "Goi indarrak" beren onerako kontrolatu nahi izan zituztela. 2) Gure aurrekoen mitoetako pertsonaiak aurkezteko. 3) Garbikuntza errituak ospatzeko. 4) Inahuts era izanik, pertsonaren bizitz aldaketaren eraginak ospatzeko. 5) Ehiztariek haien gaizkile zitzaizkien artzak uxatzeko edo hiltzeko egiten zuten "artzaren jaia" . 6) Urte berriaren "eraberritzea" udaberri aldiarekin "denbora berrian" sartzeko (udaberritu). 7) Mendi lanetara ikazkinak, minahatako lankideak, kanteroak, bidegileak, basozaindariak zihoazenekin janari egokituenak elkarbanatzeko (Txitxi burruntzi). 8) Ama lurraren altzo aberatsari hazi bedeinkatuak eskeintzeko. 9) Sozial aldaketak herritarren aurrean aurkezteko egiten dire: * desfileak: inudeak; ezkongaiei lora opariak; ezkontz aldia galdu zutenei burla. * exibizioak eta apustuak... Beraz Inhauteriek duten esanahi asko eta asko nekazal mundukoak direla agirian dago, nahiz gaurregun eraberritutako bizibideak kasu askotan edo ahaztuedo baztertu edo oroigarri urrutiko bezela gogoratu. Ohar eran, esan beharra dago gaur egungo, kultur arduradunek alderdi guzti hauek oso kontuan hartu behar dituztela. Horrela bakarrik herri espresio hauek oso aberasgarri izan daitezke. Bestela, nolaz, komunikabideek sarritan "kanpoetan" ospatzen dutena (Río Janeiro...) "bertakoa" baino apaingarriagoa aurkezten duten, arrisku haundia dago, ihauteriak kanpotarren fenomen bezala ospatzekoa, eta batikbat, kontsumoare eskuko azalezko formetan eskainiak. Irixteko, denok irrikitan. Irixtean, erabat mundu liluragarrian sartuta. Eta, amaitzean, eguneroko lanetan "behartutako madarikazioa bezela" sartuta. Hau da sarritan "bakazioek" dakarten irudi "temporala", ihesizkoa, pertsonaren barnea lehorrean uzten dutena, diferentzi sozialak justifikatzen dituena etab. Kontuak kontu, kultur informazio hurbilekoak oso egoera ezberdina sor dezaketa, baikorra, guziekikoa, urte osorako atsegina, barne barnetik sentitzen dena... B NEKAZAL MUNDUKO ESPRESIOAK Azken urteotan, euskal ikerlariek lanik asko egina dute gure aurrekoen ohiturak biltzen eta bere esanahia egokitzen. Ihauteriko ohitura asko denboraren arabera aurkez daitezke. Baina beste zenbait inolaz ezin diren hain garai konkretuetara finkatu, horregatik hemen aipatzen diren hauek aspaldidanik datozkigulako, bai artzantza eta baita geroago lehen nekazaritza ere, gaiaritik gogora ditzakegunak ere. Eredu hau, zaharrenetarik hasita aukeratzen dugu hemen aurkeztean. B.1. GOI INDARRAK GURE ONERAKO JARRAI Euskaldunok lur hauetan aspaldidanik bizi gara. Antropologo gehiengoek, dudarik gabe, orain dela 150.000 urtetik honuzkoak garela diote. Era berean, etnografoi lanei esker eginiko azterlanetan garbi ageri da gure arbasoek bere izatea "oso mugatua" sentitzen zutela; mugatua jatorriz, osasunez, janariz, giroz, gazgileen erasoz. Horregatik, "Goi Indarretan" ustea zutelako, berauen babesa behar izaten zuten. Hortatik, beren bizibidean ikusten zuten arabera, goi zentzu batzuek (eguzkia, ilargia,eguratsa, ortzadarra, tximista, trumoia, lainoa, kazkabarra, iluntasuna, sua..)beren babeserako izan zitezen, pertsona hauek Goi indar nagusitzat jotzen zituztenei opariak eskeintzen zizkieten; alegia, hoien trukera, Jankoti balira bezela, gizakiaren babesle gerta zitezen. Eta, Urte berri unetik hasita, neguko erasoen aurretik, egiten zituzten zenbait opari: ardikiak, ehiztatutako abere basatien zati batzuek (burua, bihotza...). Horrelakoa da artzaiek mendira igo aurretik egiten zuten "Artzaren jaia", ehiztatutako artzaren jantziekin hainbat erritu eta izugarri eginaz. Antzeko asmoa zuten eskeinitako zenbat zati beren artean, bedeinkatutzat ikusten zituztelako, eskeinitako abereen xolomua eta odola elkarbanatuaz, festa eran. Ohitura hauek, beste askok bezala, denborarekin aldakuntza ugari jasan dituzte. Beraz, gaur egun "Santa Ageda" eskean, "San Blas Gotzaiaren" eskean eta antzekoetan biltzen direnak auzoarteko hondakinak elkarbanatzeak asmo hori daramate. Zati onenak behartsuei eta Jainkoei eskeini eta gainuntzekoa "mozerian" edo auzo artea janaritu. Asmo berdintsua gaurkotzen dute intxixuak, edo serorak, edo apaizek aldi honetan egiten zituzten konjuroak, letani eskariek... B.2. ARBASOEN MITOETAKO PERTSONAIAK GOGORATU Idatzizko kulturaren aurreko ohituretan, gizakiek zituzten hainbat galderei zentzua eta erantzun baikorra emateko, goi zantzuen partaidetzat jotzen zituzten "Pertsonai Mitologikoak" sortu zituzten. Eta jakina, urteoro, hauekiko harremana berrirotzea beharrezkoa zuten, gizakien maitagarri izan zitezen. Irudi erlijioso hauekiko harremana festa eta dantza eran ospatzen zuten. Horrelakoak ditugu Ortzadarra, "Erromako Zubia" orain deitua. Goitasunarekin gizarte elkartu argizko zubi horren bidez. Antzekoak dira Erromatarren kulturatik inkulturizatuta etorri zaizkigun mito festak: "Saturnales", Saturno jainkotiari (sarritan mozkorkerietan ospatuaz); "Lupercales", Luperco jainkotiari, otsoetatik abereen babesleaM "Lupernales", Fauno jainkotiari (Otsailaren15 an). Bizkaian, Mundakan ospatzen dira "Aratusteak", Marroak eta Atorrak kalez kale kantatzen ateratzen dira. Eta emakumezkoek "Lamia" pertsonai nagusi bezela aurkezten dute beren kantuekin. Badirudi horren adierazgarri dela Ituren eta Zubietan ospatzen duten Zanpantzar "ttuntturroen joaldia". Antzeko esanahia daramate Lanzeko Karnabaletan irudikatzen diren pertsonaiak: Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko. Era berean, oso aspaldiniko jainkotiekiko burruka agertzen dute "gorriak" eta "beltzak" Zuberoako Maskaradetan irudikatzen dituztenean: batetik, Txerrero, Gathusain, Zamalzain, Atxuriak, Artzana eta Hartza; eta, bestetik, Errumesa, Kerestuak, Kukulleroak, Manitxalak, Zanpurrak, Xorotzak, Kuterak... Gaur egungo zezenketak (entzierroak) ez ote dute horrelako esanahirik? Gaur egungo oilar joku eta ahari jokuak ez al dute horrelako esanahirik? B.3. GARBIKUNTZA ERRITUAK Aspaldiniko sentipena izan da, pertsonai guztiek gure sorreratik hasita gure heldutasuneraino daramagun heldutasunerako igaro behar izaten ditugun giza aldaketak. Esate baterako, amaren altzotik, bizitzara; amaren bularratik, oinezdun izatera; haurtzarotik, gaztetxo aldira; gaztetxotasunetik, ezkongaitasunera, etab. Eta ezaguna zaigun lehen aldia alde batera utzi beharrak era berri ezezagunean sartzeko, zenbait erritu gogor jasatzera behartuta zeuden. Jakina, hauek igarotzeak auzotarren artean "nortasun" berria eman behar izaten zietelako. Greziatarren artean "Pan" deritzo, gaztetxotasuna atzean uzteko errituari. Han, apaizak zazpi kainaberazko txistua joaz, antxume larruz mozorrotuta, gaztetxoak zigortzen zituzten, bere sufrimendua probatzeko bizkarra eta ipu masailak odolduaz. Horrela, era berrirako "garbituak", "ernalgarrituak" geldituko ziren. Antzeko ohitura dago Durangon "Surrandis" izenekoarekin. B.4. INAHUTS ERA ERRITUAK Gure arbasoek beste era bateko denboraldia bizi izan zuten; gehienbat urtealdia bi zatitan banatua: "Neguko Ekialdia" eta "Udarako Ekialdia" deitzen dizkiegunak. Urteko egutegia lurrarekikoegintzekin lotuak ezagutzen zituzten. Honela: Lotazila (abenduan, hazia lo lur azpian), Ilbeltza( eguna motza eta gaua luzea; iluna hotza eta gogorra); Otsaila (otsoa gaizkilea herribetara jeixten zenekoa); Epaila (zuhaitzen poaketa aldia)...Eta Ihauteriei zenbait lekuetan "Inhauts aldia" deitzen diote, inhautu edo podatu lana egin behar iztaen zutelako, igalien hobekuntzarako. Horrelako asmoa daramate beste erritu hauek: Sexu parteetan ebakuntza egiteak. Horrela, ebakitako etenik ixuritako odolez aurpegia, bular aurrea eta bizkarra igurtzitzen zituzten. Lehenari agur egin eta ardura berri aldian sartuaz. Egokitasunez jasaten zituztenei opari eran "roskoak" edo "torradak" ematen zizkieten. Kristautasuna aldian, Eliz zerbitzurako eskeintzen zirenek "tonsura" edo ile moztea jasatzen zuten buruan, lehen aldiari agur eginaz eta era berrirako sagaratuz. Beste zenbait artzantza lekuetan, abereak txikiatzen edo kapatzen zituzten. Honi, "abere era" edo "Ope era" deitzen diote. B.5 NEGU GARAIKO ERRITUAK Bai negualdiko eta bai udaberri sarrerako ekaitzak uxatzeko, opariak eskeintzez gainera, sakratasun bereziz ornitutako pertsonaiek zenbait erritu egiten zituzten. Alde batetik, Errogatibak, goi mendietara igo eta, aldiko, inguruetako herrietara begiratuz, erregu bereziak egin zituen ekaitzak uxatzeko eta goi indarrak aldeko jar zitezen. Bestetik, Konjuroak, eskari batzuk egin ondoren, abere adarrak ur bedeinkatuz beteta barrankak zirtatuaz, gaizkilea uxatu eta ganaduen suertea eskatuz. Ohitura hauek, leku batzuetan kristautuak izan dira: San Gregorio Ostiense, ezkongaien laguntzaile eta soroen zaindari ezagutzen da; San Fausto, udaberriko euri ekarle; San Kristobal, nekazaritzako laino urtsuak ekartzeko... B.6 LAN NEKETSUEN ETETZEA Pertsonaren bizitzan, garai guztietan, badira lanik aski gogorrak eta neketsuak. Eta arazo horretaz gainera, gizartetik aldendutako mendi parajeetan aldi luzea igaro beharra; senditik urrun, bakardadean, garbiketa eskasean, otordu urriekin... Garai"gogorra" deritzo denboraldi honi, Otsailaren erditik Maiatzaren haseraraino. Gogora ditzagun zenbait lan nekagarri; ikazkintza, artzantza, abelzaintza, baso garbiketa, mehategiak, argintza, etab. Eta lan hoietara igo aurretik, bi astez edo hiru ostegunez "menpekotasuna" eta "lan neketsuekiko etena" ospatu izan dira Ihauterietan, pertsona eta ondasunak festa giroan erabat murgilduaz. Zer esanik ez, urte guztian beren buruak "morroi" zirenak. B.7 UDABERRITASUNA ETA UDABERRI JAIAK Lehen aipaturiko bi ekialdien tartea, gau luzekoa zenez,ezin zitekeen jairik gabe bizi. Eta bestalde, bien tartean, bizitzaren esnatze berriaren mirestasuna gertatzen zen. Hau da, "naturaren udaberritasuna". Horregatik, naturarekin bateratuaz, hainbat ohitura ospatu ohi zituzten: Zuhaitz aldaketa; zuhaitza herriko plazan jartzea. Lora txortak oparitzea Erramu adarrezko koroia buruan eta etxe ataritan jartzea Loreak landatu eta lorez ezkongaiak apaintzea toberak aberastuaz... Zenbait lekuetan, haur jaioberriaren izeneko zuhaitzak aldatu izan dira. Mutikoagatik, zuhaitz egurduna;neskatoagatik zuhaitz fruituduna. Horrelako zerbait gogoratzen da "Maiatzaren zuhaitza" herri erdian jarriaz. B.8 TXORIZUGARRIAK ETA MOZORROAK Gure baserrietako lurretan garai batean artoa, garia eta babarruna ugari ereiten zen, nahiz gaur asko gutxitu edo desagertu, abelzaintzak saroi bihurtzeko eskatu duelakoz. Dena dela, ama lurrean etxeko jaunak lurra prestatu ondoren, etxeko andreak hazirik onenak ereiten zituenean, lurrak hartzen zuen hura loratu, hazi eta fruitu egin ahal izateko lan ardura. eta sei hilabeteren barruan, ale bakoitzak %50 edo %100 eman ere. Baina gizakiaren laguntasuna ere eskatu ohi zuen. Alegia, Goi indarrei opariak egitea eguzkia eta ura behar hainbat izan zezan. Eta bestetik, hazi lapurtzaileak zaindu zitzan. Horregatik gizakiek hegazti harrapalarien uxatzaile bezela asmatu zituzten "txorimalau" edo "txorizugarri" deritzon irudiak soro erdietan tantai batean kokatuak. Eta txorizugarrihauek beren soinean hainbat tresna eta trapu zahar edo arraroak eramaten zituzten. Burua eta kapela ortziaren erakoa; begiak, eguzkiaren borobilekoak; hortzak, zurezkoak; besoak, zuhaitz adarrezkoak; eskuak eta behatzak, goi piztien lumazkoak; masailak, laino irudizkoak; lepa ondoan, kolorezko pañueloa, ortzadarraren antzekoa...Beraz, irudi parregarri hortan irudimen bezala bilduak gertatzen ziren goi indarren ezaugarriak. Beraz, ama lurra babestua zegoelarik, bere barne ederrez hazia leher arazi eta bizitz berri bat egiten zuen, gizakiaren zorionerako. Eta gizakia goiaren eta lurraren ardatz sentitzen ziren, bera bien arteko zoriontasuna sentitzen zelarik. Geroago, mozorratzeak badu aipatutakoarekin zerikusirik, eta baita ere Grezitarren antzezpen kritiko eta parregileekin. Morroi zirenak nagusiaren akatsak kontuan harturik egun hauetan "mozorratzen" ziren bere jabego lanean abusatzen zutenagatik salaketa eginaz. Eliztar zirenak, antzeko mozorratzea hartzen zuten beren Eliz burutza zeramatenen jarrerak salatzeko. Gogoan hartu San Nikolas eta San Blas mutikozko obispoarekin egiten dena. Ezkontzeko aukera igaro zitzaienean, gizonezkoak emakumeen soinekoz mozorratzen ziren, eta emakumezkoek gizonezkoarekin. Zigortuak izan zirenak ere justiziaren agintea zutenen aurka mozorrotzen ziren, "legekeriaren" abusoak salatuz. Antzekoa egin ohi duten irakasleen salaketarako mozorrotze erarekin. Herri xumeak, herriko tontoenak jakintsu eta juez jarririk herriko arazo izkutuenak satira moduan antzezten zituzten, herriaren erdian (Txaribariak, Pastoralak..) B.9. BESTE HAINBAT OHITURA Ez da bat ere erreza nekazal ohiturak osorik deskribatzea. Hor gelditzen dira bazterrik bazter beste hainbat forma eta espresio, jaso eta berreskuratu beharrekoak. Kontatzen dute Azeriaren pasadizoa, nolaz burua eta buztana gordetzen dituen zapelaitzaren ihese zihoalarik. Kontatzen dute "Juan qartzeren" pasadizoa, berau zelarik erdi gizon eta erdi andre. kontatzen dute izartegiko "artza haundia"(Osa Mayor), bi idi, bi mutil, alaba, zakurra eta jauna, gure aurrekoen goi presentzi bezela. Kontatzen dute "Artza txikia" (Osa menor), urteko izarren bira dagarrena eta idi zaindaria... Biltzen dutenek, jasotzen dute. Ea gaur egungoek aurrekoen ohitura eta esankizunak bilduaz etorkizuna aberasgarri eta benetan kulturaren pozgarri biltzen ditugun! D. BIBLIOGRAFIA CARO BAROJA,J. El Carnaval, Ed.Taurus. Madril, 1970 CARO BAROJA,J.Baile, familia, trabajo, Ed Txertoa, Donostia, 1961 GARMENDIA,J Carnaval en Navarra, Ed.Haranburu, Donostia, 1984 GARMENDIA,J Inauteria, El Carnaval Vasco, 1973 LEKUONA, M. Inauteriak, Ed Kardaberaz, Tolosa, 1962 URBELTZ, J.A El baile del caos, Ed. Pamiela, Donostia, 1994 VARIOS, El Carnaval vasco a través de la marioneta, Bilbo, 1986 Emeterio Sorazu, antropologoa.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.