89 Zenbakia 2000-07-28 / 2000-09-08

Gaiak

Jorge Oteizaren pasioa

MANTEROLA, Pedro

Jorge Oteizaren pasioa Jorge Oteizaren pasioa (Artikulu hau Eusko Ikaskuntzako Manuel Lekuona Saria liburuan argitaratuta dago) * Traducción al español del original en euskera Pedro Manterola Oteiza Orion jaio zen 1908an. Nik Donostian sortu behar nuen, Okendo 11, dio Pelay Orozcoren Iiburuan, baina amaren aldeko aiton amonak Orion bizi ziren, horregatik jaio nintzen Orion. Haur denborako lehen esperientzia ahaztezin haiek, familiarekin eta beste haurrekin zituen harremanetatik sorturiko haiek, eragin erabakigarria izan zuten Oteizak arteari buruz izango zuen pentsamenduan. Hutsaren eraikuntza, babesgune gisa, larriminaren eta heriotzaren sendabide gisa, sakratua beraz; pentsamendua eta obra huts horren inguruan moldatuz joango dira, eta bai pentsamenduak eta bai obrak erreferentzia baliotsuak bilduko dituzte urte horiei dagozkien oroipenetako zirrara bizienetan. Zenbait haurrez gogoratzen naiz, dio, Orioko hiltegiko atean, zaku batetik katu jaio berri batzuk atera eta, buztanetik heldurik, nola botatzen zituzten paretaren kontra barre algaraka. Esan liteke, agian sorreratik datozelako, "naturalak" direlako, gauza gutxi dagoela haurren ankerkeria errugabea edo herri ohitura askoren besta giroko aberekeria bezain izugarri direnik. Batzuek eta besteek sorrarazten dute beldurraren zaporea, heriotzaren jakitate goiztarrean baino gehiago, besteri hutsean eman eta besterengandik ezinean jasaten duen oinazean aurkitzen duela haurrak beldur hori. Sei urte bete arte, haur barrenkoia naiz, beldurrez eta inkomunikatua bizi dena. "Quosque tandem..." obran honako hau idazten du: haurrak garela, beste guztiek bezala, gure existentzia ezerez txiki bat bezala sentitzen dugu, gauzen zirkulu negatibo gisa definitzen gaituena, emozioak, mugak, haren erdigunean, bihotzean, heriotzaren beldurra goren negazio gisa antzematen dugu. Arteak, agian, segurtasun ezaren eta beldurraren sentimenduetan aurkitzen ditu bere sustraririk berezkoenak. Hori da hain zuzen ere, eskultorearen arabera,edertasun forma batzuen sorburua: Beldurrak daudelako hartzen dute zenbait animaliak itxura izugarri eta eder hori. Beldurretik sortzen zaizkio paumari bere ehun begi. Esperientzia horiek Oteiza txikiari ekarri zioten lehen ondorioa, mundu iragankor eta amorratu baten agerpena izan zen, bai eta haren aurrean defendatzeko premia eta maitagarria dena uzkurtasunean eta bakartasunean aurkitzen dela. Zure egia da ezkutatzen dena, jalgi zuen bat batean gure.arteko solasaldi luze haietako batean. Zure baitan lurperatu zara jarraitu zuen niri buruz, nahiz eta benetan bere buruaz mintzo zen . Bizia lurperaturik dago, hildakoa kanpoan da. Horrenbestez, besteren presentziari itzuri eginez, haur hura, Alizia Herrialde miragarrian bezala. baitaraturiko gune hutsean sartuz joan zen, babes leku sekretu batean, eta urteak joan urteak etorri haren inguruan moldatuko zuen bere eskultura lanaren higiarazle izan den ideia. Haurra zelarik, askotan oroitu ohi duenez, hondartzatik hondarra eramaten zuten gurdiek egin zulo txikiez baliatzen zen beraietan lurperatzeko, Iur azpiko arren gisa (adituek esandakoa gorabehera, berak dioenez euskaraz arro, ar errotik datorren hitzak hutsunea, zuloa eta arra esan nahi du batera). Handik, zulo hondo hartan makurturik, zeru urdin argitsua ikusten zuen hondarrak buruaren gainean marrazten zuen zirkuluaren barne. Ostrukaren antza, jarraitzen du, miragarria eta kalumniatua izan den animalia metafisikoa, burua eta izua hondarrean lurperatuz bere harrespil txikia sortzen duena , harrespilaren eskultoreak zulo bat egiten du zeruan eta befe buru lxikiak Jainkoa aurkitzen du. Eskema horrek iluntasuna eta argia komunikarazten ditu zuzenki, hondoen dagoena gorenarekin, amildegia gailurrarekin, eta espazio jarraituaren, transzendentalaren kontzepziora eramaten gaitu, eta bertan, pintura barrokoetan bezala, zeru lurrek elkartzen direnean beren leku amankomuna aurkitzen dute. Alabaina, ezkutaturik gauden hondo horretatik ikusten ahal dugun zeruko zirkulu zerutar horrek ez gaitu salbatzen ikusten dugulako, baizik eta ikusten gaituelako; ez da brontzezko suge biblikoa, baizik eta beti bat beilari dagoen begi ekilatero handia. Eskultoreak, bere burua halakotzat hartuz, eskultura txikiak egiten zituen, sakeleko harrespilak, Zarauzko gainean zegoen harrobi batean harturiko hareharri puskak zulatuz. Zulotik ikusten nuen guztia sakratu bihurtzen zen berehala. Urte batzuk geroago, neolitos aroko harrespila aurkitu izanak beste esanahi bat ematen dio Oteiza txikiak Orioko hondartzan amesten zuen unibertso sekretu hari. Haren barne barneko intuizio haiek jatorrizko izu eta ikararen islada balira bezala, historiaurreko harrizko zirkulu txikiak estatuaren muin hutsa eta esperientzia estetiko guztien erlijiozko izaera agertzen dizkio. Sakontasun irrikek, alabaina, goitasunera eraman ohi dute. Amildegiaren erakarpena eta gailur gorenek pizten dutena ez dira oso desberdinak. "Goranzko bidea eta beheranzkoa bat eta bera da" (Heraklito B 60). Norberaren barne barnean zain dugun guztizko bakardadeak, barne leizearen ilunbean, norberaren ahotsen presentzia besterik ez dagoela, patu jakinera eramaten gaitu maiz, besteren presentziak bakarrik saihesten lagun diezagukeena. Irrikatzen dugun "ni hutsa", inolako dudarik gabe izaten.errekeritzen duguna (abereen gisa izuaren seinale ezabaezinak markaturik, estigmatizaturik gaudela), kontzientziatik hara, gure barneko urruntasunean begiztatzen duguna eta erabateko benazkotasunean beti bat irauten duen hora, zer ote da jainkoaren begirada ez bada? Agian horregatik deitzen diogu transzendentzia ("trans" eta "scando" hitzetatik) igotzerakoan agertzen den urruntasun moldeari. Oteiza, Voltairek proposatzen duen bide padoxikoari "igotzeko, gure barnera jaisten gara" jarraituz, ezkutatu egiten da, nire arbasoen harrizko frisoan,... nire baitan, nire aingeruan, nire etsaien eta deabruen eskumenetik kanpo, inork ez nau zauritzen ahal nire aingeruan gordetzen naizelako, igo ahal izateko. Eskultoreakkontatzen duenez, soldaduzkan zegoela, gauez koarteleko ohatzetik, zeru izartua ikusten nuen lehio batetik, eta nire irudipenean laukizuzen hura piszina bat zen, zeruko piszina!, eta hartan murgiltzen nintzen. Are ipuin bat ere idatzi zuen, gaur zoritxarrez galdua, gai hura erabiliz. Haur eta gaztaroko esperientzia horiek eta beste askok, esanahi handiagoa biltzen dute eskultore gisa iristen duen konklusio esperimentalaren argitan: berrogeigarren urteetako amaieran artistak erdiesten duen eta bere kutxa irekietan eskaintzen digun estatua hutsa. Zehaztu beharra dago baita kutxa metafisikoak deiturikoetan ere, begien bistako xaflak ez duela berez eskultura moldatzen, baizik eta haren lekunea (agian, ustezko Interes didaktikoaren izenean, gehiegi esan beharko nuke, alde metalikoan ikusten uste dugun eskultura, benetako eskultura biltzen duena besterik ez dela adieraziz. Batzuetan Oteizak berak erabil ditu horrelako baliabideak) Izan ere, barneko hutsunea da eskultura, "apeiron" delakoa, indefinitua eta ikusezina, xafla euskarri duela bere alderik ahulena babestearren ezkutatzen dena, hala nola eskultorea bere zuloan. *** 1935ean Arantxamendi ontzian Ameriketara gindoazela, Balenciagak zubitik, itsasoari begira pintatzen zuen. Baina ez zituen uhinak pintatzen, Arronako bere baserriko idi parea baizik. Balenciagaren itsaso hori bere herri minaren lurralde metafisikoa zen, leku sakratua inon ez , non idiek, atzean utzitako lurraldearekiko sentimendua laburbilduz, betierekoan goldatu behar zuten. Eskultoreak murgildu nahi izango zuen zeruko piszina. Balenciagak, jarraitzen du Oteizak, lantzen zuen itsasoa zeruaren ganga zen. Halakoa da historiaurreko pintura. Pintura guztiak zeruan, ortzean eginak dira. Hori da haitzuloak, haitzuloetako pinturetako harrizko hormak, irudikatzen dutena. Orain hobeto uler ditzakegu artistaren lanak Oteizarentzat dituen zenbait alderdi. Esan liteke sorkuntza lana babesa dela, ezkutatzea dela, paradoxa bada ere. Gorde egiten da Oteiza bere eskulturahutsetan bere burua agertzen duen neurri berean? Hori ondoriozta liteke haren hitz batzuetatik: Gorroto dut arte obra. Artea ez dago eskulturetan, beste nonbait dago. Nire kutxa metafisikoak, elikatu naizen lata hutsak dira. Eta orri paper hutsa, orbangabea, bertsoak bertan idatziko dituelarik eta hain sentimendu baketsuak iradokitzen dizkiona , babesa aurkitzen dueneko harrizko horma ote da? Poesiak sendatu egiten nau, larrimina kendu eta oreka itzultzen dit. Nire markapausua da poesia. Biak eta horiek guztiak: hutsunea, isiltasuna... eta irudikatzen dituzten elementuek: harrespila, harrizko horma, paper orria... behin betiko forma aurkitzen dute, mundua eta heriotza sendatzeko gaitasuna zeruko gangaren hutsune handian. Denbora eta arrastaka daramatzan gertakariak, bera moldatzen duten fenomenoen mundua, gure hornidura den eskasia, hedatu egiten dira espazio mugagabe, metafisiko, hutsaren perspektiban, delako espazio hori artea bakarrik ireki?, ezarri? dezakeelarik. "Betierekoa ez dena, ez da erreala" dio Unamunok, Novalis gogoan duela. Ez dut egon nahi, gaineratzen du Oteizak. Izatean nahi dut nere burua. Izatea ez den eta egotea den gizakia, bere egoeratik ateratzen da arte obra egiten duenean. Gizakiak sortzen duen izatea, izate estetikoa da, jainkoa. Jainkoak gizakia sortu du gizakiak arte obran jainkoa birsor dezan bere antz eta irudira. Jainkoaren irrikia, iraupen gogoa, betierekotasunaren nahia, hori da Oteizaren eskulturaren huts metafisikoa irudikatzen duena. Herodotok dioenez (Hist. I, 131), "pertsiarren ohitura da mendietako gailur garaietaraino igo eta Zeusi sakrifizioak egitea eta zeruko ganga guztiari Zeus esaten diote". Era berean "urtzi", ortzea, euskararen lehen hitza da Jainkoa izendatzeko. "Naturan Jainkoa eta Jainkoarengan Natura ikustea" "ezin hautsizko moduan", Goetheren obra guztiaren oinarrizko ideia den horrek, zeru gangan mugaren balioa eta hartaz haraindikoa erdiesten du, infinituaren kualitatea. Gora joatearren, Bat Ongiaren osotasungorenean hedatu arte erazten den arimaren nahikundeak, Heraklitoren esaera famatuaren (B26) zentzu transzendentala agertzen du euskarazko hitz zahar horretan: "gizonak bere buruari pizten dio argi bat gauean, hiltzean bere begia itzaltzen duenean...". Oteizak euskara bere erroetan berrikusterakoan, izarraren etimologia bat ematen digu, "itz" (izaki) eta "ar" (hutsune) hitzetatik datorrela esanez, eta haren bidez, Heraklitoren antzera, bere ideia justifikatzen du ezen euskal kulturan, el hombre se diviniza a sí mismo / NO MORIRA / se cambia de sitio, subirá / se cambia al cielo. Eskultoreak ideia hori darabil Kiron zentauruaren heriotzari dedikatzen dizkion neurtitz ederrotan: oh Aquiles hijo la muerte es para todos (Y en su noche acostado el caballo ya se ha) en su tumba láctea encendido Eta berriro ITZIAR elegía y otros poemas obran: y todas las ventanas encendidas cementerio de estrellas en el hotel del cielo Dios de fiesta Dios el hotelero Joan liteke eskultura haratago, gorago? Nor harrituko da artistak bere azkena aldarrikatu izanaz? *** Ez naiz Naturaren tribukoa. Erbesteratua naiz Naturan, Naturara egotzia. Beti eta hutsegin gabe Gorapenera, Garaiera doazen nahikunde bertikal guztiak, behar espiritual baten metaforak dira, hartara heriotzaren beldurrak bultzatzen gaituztela. Bizitzarekin hain maiz izan ohi ditugun harreman suminduetatik sortzen diren bi norabideek gure neurri material eta organikoaren sakrifizioa eskatzen dute. Artista natura ezestera daraman bultzada horretatik jaiotzen dira haren iheslari izaera eta Jainkoaren guraria. "Heroismoa jarrera iheslaria da", beldurra bezalakoa (eskultoreak ironia erabili ohi du arriskua saihestu ezin duen jendeak erabili behar duen adoreaz: Heroirik gehienak elbarriak dira. Gure gizon handien artean hobesten ditudanak, S. Inazio, Lope de Aguirre, herrenak dira. Nolako handitasuna espero daiteke herren ez den gizon batengandik? Nik belauna hausten dut behar dudan kemena lortzearren...). Guztiarekin ere, "ihesarenideia benetan ez da eroa ez koldarra, idazten du Bataillek. Bilatzen duguna aurkitu nahi dugu, hau da, gure buruarengandik askatzea. Hori da Oteizak bere buruarekiko agertzen duen ezin baretuzko etsaigoaren zioa, bere alde hilkorraren aurkakoa, bere naturaren iragankortasuna eta denborak egunez egun menderatzen duen horrengatikako aiherkunde bereziki zorrotza: abandono hombre os dejo aquí mi corrupción y esta vez para siempre de (para una o desde una Metafísica de la Corrupción) no así el hombre acostado y sucio no así el hijo puta el hombre acostado y sucio de Dios amanece con tos esta mañana ¿desde cuando sabes que el mamífero hombre es un mamífero mierda? de murciélago Existe Dios al Noroeste liburutik ateratako neurtitz horiek kexu eta erresuminaren testigantza dira eta sentimendu horiek Arantzazuko triparik gabeko apostoluetan, errairik gabe, barne hutsekoetan hartzen dute forma. Lehen aipaturiko bultzada autosuntsitzaile haren lehen erreferentzia handia da. Eskultoreak bereziki bortitz nabaritzen duen materiaren eta espirituraren arteko gatazka zaharra, goitik behera irekitako gorputzen sakrifizioarekin burutzen da, gorputz ahurrak beraz, holokaustorako eskaintzen direnak, beren hutsunean irekiak, beren hutsean aiduru. (Haren obran aurkitzen dira hilkintza horren aurrekoak. Agian ez da Coreano deiturikoa eta, batez ere, Regreso de la muerte ikaragarri hura baino ederragorik. 1950koak biak. "Friso de los Apóstoles", Arantzazuko basilika. Arantzazuko Friso de los Apóstoles izenekoa, historiografia egin nahi izatera, Oteizaren lehen aldia dei genezakeenaren obra gailena da. Alabaina, benetako Apostolutegia ote da? Zeren eta, ez ote dira hamalau bertan irudikaturiko figurak? Oteiza jostatu egiten da, baietz, Apostoluak direfa esatean, aditzen diotenen harrimena sortzen duelarik, bai eta hamalau badira haiei zegokien lekuan gehiago sartzen ez zirelako dela adierazten duenean. Halako ausardia horren modu arinez justifikatzen duenean, eskultoreak esan nahi digu frisoanberez oroitarazten dena, hau da "apostolutasuna", berez erlijiosoa den eta berdin zeruari eta Iurrari irekia den komunitatearen izaera espiritual hori, ezin dela inolaz ere osatzen dutenen kopuruarekin identifikatu. Gehiago kabitu izan balitz, erasten du, gehiago jarriko nuen. Hala eta guztiz, estetikaren ikuspegitik Apostolutegiak adierazten duena, hutsa eskultura gai gisa sortzearen lehen konklusio bat da, hau da, haztatu, pisatu, neurtu edo moldatzen den materiaren ordezkapen prozesu horren lehen konklusioa, funsgabearen aurrean substantzial deitzen dugun hori espazio hutsaren izaera metafisikoak ordezkatua gertatuz. Apostoluetan, konklusio hori hutsaz eta husteaz mintzo zaigu, hots, eskulturaren parte materiala kentzeaz, suntsitzeaz geratzen den hutsuneaz. Esan liteke, Migel Angel gogoan dugula, bloke batetik, marmolezko bloke batetik esaterako, sobratzen den materia kentzearen emaitza dela huts hori, eta soberakoa Oteizarentzat materia guztia dela. Ongi gogoratzen naiz bestetan kontatu dudan eszena batez: Oteiza, hirurogeigarren urteetako hasieran, bere espazio hutsaren ideia azaltzen saiatzen zen zenbait artista gaztek osatu taIdearen aurrean: Begiratu pizgailu hori, zioen mahai gainean zegoen lehen objekturari seinalatuz. Ongi begiratu gero! Eta orain, gaineratzen zuen esku kolpe batez zegoen tokitik egozten zuelarik, ikusi uzten duen espazioa. Une hartan nabaritu genuen nahasmena eta erantzunetan erabili behar izan genuen fantasia edozein izan zela, Oteizak ahalik eta modu xinple eta zuzenean erakutsi nahi ziguna, zera zen, espazioaren desokupazioa, espazioaren "hustea". Espazio huts bat lortzeko, beraz, hura betetzen zuen materia desagertaratzeari ekin behar zitzaiori Estatua moldatzen duen huts hori materiaren barrenean dago, Migel Angelek zioenez, ala haren atzean: horra eskultoreak hain gogoko zuen beste zehaztasun bat. Obra zein den kontuan harturik, interpretazio biak onestearen aldeko arrazoiak daude. Arantzazuko apostoluetan barrenean litzateke, argieta garbi goitik behera irekiak baitira, bere hilkutxatik libraturiko espirituaren irudi platonikoaren adierazgarri gisa. Zenbatetan ez ditu Oteizak antzeko irudiak erabili. Androcanto y sigo ko Jonas, arraina kanpotik eta barnetik ikusi duena; edo Minotauroren irudi fantastikoa, bere Labirintuan itxia: baina Labirintua Minotauro bera da. Haren barrenean dago. Labirintutik ihes egitea hartua gauzkan piztiatik irtetea da; baita eskultoreak goraipatzen duen Savonarolarena: Savonarola erretzen duen garra ez da kondenatzen duten su horrena, baizik eta bere su propioa. Barrenean daraman sua. Baina baita atzean den espazioa, materiaren atzean ezkutuan dagoena. Prozesuaren interpretazio hau artistaren aldi esperimentaletan kokatu beharra dago, abstraktuenetan eta agian ondokoetan ere. Orduan, arazoa grinarik.gabe hartzen da. 1956an Oteizak Maquetas en vidrio para el estudio de la pared luz direlakoak ikerketarako erabili ondoren, hormaren alde iluna, itxia, aurrean dagoena dela ondorioztatzen du, eta alde irekia, argia, atzean dagoena, aurrekoak estalia dena. Halako moldez non, artistak lortu nahi duen eskultura aske edo askatua iristeko. zulatu, zeharkatu eta aurreneko iluntasun dudarik gabe, materia irudikatzen duena horretatik hara joan beharra dagoen. "Hadesen ez Maquetas en vidrio dago argirik. Arimak aberetu egiten dira, usnatu para el esludio de la egiten dute", iragartzen du olerkariak. Ilunbea pared luz zeharkatu beharko dugu urrutikoa irekitzeko. Hainbat pintura erromantikotan bezala, hurbilen dagoenak itzalpean jarraitzen du. "Izu giroa lehen planoa da bakarrik, idazten du Jaspersek. Bilaketa zorrotza egin behar da sakonena lortzeko. Aurkitu ahal izateko, izu hori zeharkatu beharra dago". Oteizaren eskultura, urrutikoaren bilaketa horren partea da, iritsi ezinezko substantziaren bila burutzen den bidaia argonautikoaren partea. Bizitzeko urrutira esaten dut hitza, idazten du eskultoreak Itziarrenganako maitasun neurtitzetan. Urrutikoaren, urrutienekoaren metaforaespazial horretan jatorrien mitoa berpizten da berriro. Zergatik jarri, galde lezake norbaitek, horren arreta berezia hutsaren genesiaren gai honetan. Ez bakarrik aurrez aurreko bi exegesi azaltzen dituen auzi eztabaidatua delako, baizik eta, nire ustetan, arazo hau egokiro ebatzi ez izatera, denboraren buruan Oteizaren obra eta teoria moldatu duen sistema osoa, eskultorea inarrosten duten pasioen sare korapilatsuaren agergarri dena, ulergaitza izango litzatekeelako. Hutsaren genealogiari buruzko eztabaida modu honetara plantea liteke: estatua hutsa materiaren desokupazio prozesuaren, gorputza husteko prozesuaren emaitza da, hots, sakrifizio molde bat, gorago artistaren aldi adierazkorra aipatu.dudanean seinalatu bezala, ala azken urteotan hainbestek esan duren bezala, eskultorea bera barne, eskulturak hutsarekin berarekin eginak dira, Oteizak bakarrik agertu ahal digun material metafisiko horrekin? Bestela esanda, bada jarraitasunik cuboides Malevich deituriko, kuboen sail esperimental luzearen, eta kutxa metafisikoen artean?; harrizko, alabastrozko edo zurezko eskultura "bete" haien eta metalezko kutxa irekietan gorde diren eskultura hutsen artean? Nik zalantzarik gabe baieztatu egiten dut, jarraitasuna bada. Lehenik, artistaren beraren hitzetatik, 1964an Aldaketen Legearen funtzionamendua azaltzerakoan, técnica deocupacional del espacio, eliminativa batez hitz eginez amaitzen baita; bigarrenik, gorago aipatu den aurreko obratik ondorioztatzen delako; eta geroago, 1958 urteko Caja de Piedra biek iristen duten garrantzi esanguratsuagatik, biak zuri beltzean pintaturik, prozesu osoaren inflexio puntu baitira, haietan eskultoreak berariaz ohartarazten bide digula metalezko kutxen berehalako etorreraz eta haien barneko espazio hutsaz. Baina ongi dakit gisa honetako arazoetan zeinen susmagarri gertatzen diren "froga materialak" direlakoak. Guztiarekin ere, berrogeita hamar eta hirurogeigarren urteetako "egin eta esan" multzo oineztatuaren "esanahitik" ezin liteke bestelakoondoriorik atera. Zer ote da Ley de los Cambios delakoa ez bada historian zeharreko artearen bilakaera definitzeko balio duen eredu geometrikoa, bai eta aldi berean Oteizaren beraren obraren bilakaera jarraitasun izaerarik gabeko prozesu dialektiko gisa deskribatzen duena? Eta zer esan nahi du delako legea amaitzen den cero negativo horrek, ez bada hasitako lekuan amaitzen den artearen historia esperimental horren osotasun itxia: aita Donostiren omenezko eskulturaren harrian irekitako hutsunea, Agiñan harrespil neolitiko txikiarekin elkartzen den unean? "Jatorrizko amaiera" horretara iristean, zirkulua itxi egiten da, Cajas de Piedra.hau da, eskultura amaitzen da eta gizonak, harez gero eta betirako eskultore bilakaturik, bere eskuak eman behar ditu. Zer zentzua izango luke, zer xedea, nolako interesen izenean, behin lanaren azken ondorioa erdietsirik, izango luke artistak eskulturak egiten jarraitzeak, bere buruari traizio eginez ez bada, eta adierazpen pertsonalen barrutira iraganez, askoren antzera, merkatuaren mesedeengatik lehiatzeraino iritsiz? Oteizak dioskuna, zenbaitetan kontraesanetan jausten bada ere, zera da, eskulturaren eragitez askaturiko espazioaren puntu kritiko hartan, artista ez dela eskultura horren jabea, ezin duela bere ihardunean jarraitu, ez eta are gutxiago ere estatua eskuraezina den alor batera daraman huts berberarekin (aurkikuntza lanabes izaeraren mugetan jartzerik balego bezala). "Fusión con tres sólidos abiertos" 1957, marmola, 22 x 31,7 x 28 zm. *** Oh Dios siquiera esta tarde que Tú existieras ya para siempre es suficiente un día Pasioa da Oteizaren pasioa. Gartsu, bero agertzea, asaldatzea, irudimenaren akuilatzaileak dira. Artistak esku zabaltasunez, eta aldi berean maltzurki, banatzen duen emozioa. Metodo bat, beraz, estrategia bat halakotzat hartzen ez bada ere, simulazioa bat ere bai hitz horrek faltsutasun nozioa itsatsirik ez balerama , lotura pentsaezinenetarako bide ematen duena. Ideiek orduan zentzu harrigarriak, ez ohizkoakhartzen dituzte. Guzti horrek artista eremu misteriotsu eta guztiz aberatsean bizi delako sentipena eragiten du, erromantikoen "jatorrizko kaos" hura, altxor eta arrisku izugarriak ezkutatzen dituena (antzinako abentura istorioetan bezala), haien aletheia ri adi egon beharra merezi duela. Une horretan, edozein egoera dramatikotasun handiz horniturik agertzen da. Oihua, otoitza, etsipen handieneko negarra, horren zorabiozko egoeraren seinaleak eta bideak dira, kontzientziaren beteak soilik ematen duen pathos aren ageriko zeinuak: "artista bera, dio Schopenhauer ek, etengabeko sofrikarioan objektibatzen eta irauten duen borondatea da". Gar eta oinaze horiek beren baitan itxirik gera daitezke. Norberaren eta hala ere arrotz den kontzientziak eta ez beste ezein lekuk balio du itxaroteko eta oinazea izateko. Modu horretara handituriko Ni baten itzal Iarriaren azpian, kanpoko guztia, bestea, koloregabetzen da. "Ni soil" hori, alabaina, kontzientzia baino gehiago da, pentsatzen eta konspiratzen duen izakia ez.bezalakoa eta nire baitan modu aldakorrez naizena. Haren atzean eta haren aurrean irauten du (pausarik gabe argitzen da, eta amaierarik gabe agian), beti bat (ez du ezer eskatzen, ez du juzkatzen, ez eta ezer errekeritzen), sakontasun handienean, arduragabe, erabateko larritasunaren leizean pausaturik. Hori da Oteizak barne zolan sumatzen duen ezin deskribatuzko sakontasuna, ezin saihes dezakeen norberaldi baten amildegian. Zer ote da nire baitan ez egote hori, galdetzen dio bere buruari, ezin sortu ez eta zirradarik eragin; ez harena ez haren jabe naizela, baina bizi nauena eta naukana. Nork erantzun lezake hutsune definitu gabe, mugarik gabe hutsik dagoen estigma ezabaezin horregatik? "Atauts", 1994, burnia. Tolosa. Oteizak huts hori konkistatu nahi du, hartaz jabetu, bere aliatu bihurtu. Bere ahultasunaz kontziente da eta xarmatu nahi du, Uliseren antzera, maltzurkeriaren bidez, hots, estetikaren bidez (Prometeo balitz bezala agertzen da baina Odiseo da, nekaezinaaberriaren bilaketa hartan). Hartarako, erreklamatu egiten du, errekeritzen du bere babeserako, harekin identifikatzen da, bere aingeru bihurtzen du: Nik aingeru bat dut, ni naizena eta beti nire ondoan ezkutaturik dagoena, nirekin. Baina aingeruak ez dio erantzuten, ez da hunkiturik agertzen. Eskultura, olerkia (bere bizitzaren behin betiko lana) erantzun baten eskaera etsia da, ezinezkoa dela badaki ere. Bere protesta, madarikazio, mehatxu, keinu barbaro eta jarrera guztiek, apokaliptikoak izanik ere, oihu estetikoaren anbiguetatea daukate, kontzientzia baten lekukotzat hartzen gaituzte eta kontzientzia horren eraginez "zulaezinezko hutsunea", izan nahiaren eta gauzen erremediorik gabeko gabeziaren artean dagoen tartearen ezagupena aldatzen du, hots, tragedia bera betetasunerako eta bizitzak eman diezagukeen atseginik sakonenerako ezinbesteko baldintza bihurtzen du. Plutarkok dioenez, "egiptiarren artean oturuntzako mahaikideen artean hildako bat jartzeko ohitura zegoen. Hildakoa bertan zegoela, janariaz gozatzera animatzen zen jendea eta anaikiro alaitzen ziren bizirik zeudelako". Hala beraz, zentzu isekari eta paradoxazale batez (hemen agertzen da berriro tragikoaren islada) interpretatu behar dira bere agerraldi publikoetako fikzioa, kontraesanak, sumindurak eta etengabeko gehiegikeria, sarritan nahasi egiten gaituztenak. Kierkegaarden arabera, "Tragikoa neurria da eta ez du amaiduna gainditzen, erruaren eta errugabetasunaren arteko orekan datza, eta horri esker kolperik sendaezinena bere buruaren sari gisa azaltzen da eta, ondorioz, bake, gozotasun hand.i eta bihozberatasun zentzua zabaltzen amaitzen da". Azkenik, erantzun estetikoak ezin gorde du bere izaera iheskor eta beldurtia. Eskema barrokoak, zerutarraren eta lurtarraren arartegabetasunean eta elkarrekiko erreferentzian, kontzientzia oso eta baretua islatzen du. Bere.antolamenduan, maila bakoitzak bildutasunez itxaroten bide du berehalako osotasuna, agerikoaren eta ikusezinaren, Iarriaren eta arinaren,ilunaren eta argiaren, materialaren eta espiritualaren artean igarritako batasun hori. Erlijiotasuna deitzen diogu giza balioak eskema horretan kokatzetik jalgitzen den kontzientziari. Era horretara moldaturiko kontzientziak fedearekin egiten du topo eta erlijioa egia osoaren zifra gisa agertzen da, misterio salbatzaile argitsu gisa. Eta alderantziz, hura gabe, amildegi transzendentalaren ertzean baina gora jotzeko beharrezkoa den bultzadarik gabe dagoen arima, etsipenean erortzen da. Kierkegaardek ohartarazi zuenez: "Edo tragikoa edo erlijioa". "Arri ernai zaitzalea", 1974, Markinako harri grisa. Arrasate. Jatorriraino bilatu zaitut, kexatzen da Oteiza. Eta Existe Dios al Noroeste adierazten du, baina hor bakarrik, nahikundearen tokian eta ausentzian. Eta berehala gaineratzen du: ahora que no tengo fe y que fuera de Ti no tengo nada más ni quiero oh Dios mío soy mil veces más fuerte lujoso y soberbio que el Titanic Y sin Ti me hundiré lo mismo y más profundo Etikaren alorrera pasarazteko aukera geratuko litzateke, hots, hain ibilbide bertikal gartsuan asetasuna aurkitzen ez duen bultzada razionalizatzeko. Oteizak badakiela erakusten du, behin eta berriro eskulturaren izaera instrumentala agertzerakoan. Haren funtzioa, dioenez, bizi den gizarterako prest dagoen gizakiaren heziketara mugatu beharra dago, berak moldatzen baitu arte obra (halako izena beretzat hartzeko merezimendua badu). Maite izateko eta zerbitzatzeko herririk ez duen artista, herriaz zuriz den artista, artista ez osoa izango da nahitaez, artista murriztua, artista zapuztua. Arte lanean betiko gelditzea ezintasun baten aitorpena da (erruduna nolanahi ere), ekintzaren ordez begirada (pentsamendua eta irudimena), hurbiltasunaren ordez urruntasuna, gizakien presentzia oinazezko eta konprometigarriaren ordez jainkoen ez egote bikaina eia kaltegabekoa ezartzen duen ezintasuna, alegia. Ekintza gizona naiz ni. Porrot egitean idazten da... Porrot egin dudalako idazten dut nik. (Nahigabezko garai hauetan, Oteizarenhitzek gizakiaren eredua, hiritar hutsa, politikaria dela oroitarazten digute, hain zuzen ere). Bere baitan babesturiko eskultoreak, bere porrotean, mundua ezinbesteko hondamendi absurdo gisa sentitzen du eta haren aurkako saiorik nobleenak eta lehiatuenak jo eta apurtu egiten dira. Nor egin halako hondamendi baten erantzule? oh Dios siquiera esta tarde que Tú existieras. Kontzientziak, aringarri taumaturgikorik gabe, baketzeko esperantzarik batere uzten ez digunez, inguratzen gaituen tragediaren sentimendua handiagotzen du. Arteak alferrik handiesten duen tragedia. Pedro Manterola, Bilboko Arte Ederretako Fakultateko irakaslea Argazkiak: "Manuel Lekuona Saria" liburutik eta Lur en "Nosostros Los Vascos" entziklopediatik Euskonews & Media 89.zbk (2000 / 7 28 / 9 8) gratuita | Abonnement gratuit | Free subscription Eusko Ikaskuntzaren Web Orria webmaster@euskonews.com http://ikaskuntza.org/cgiBanner/banner.cgi?datos=araba&link=www.alava.net http://ikaskuntza.org/