Txileko euskaldunak eta bertako erakundeak Txileko euskaldunak eta bertako erakundeak * Traducción al español del original en euskera Pedro Oyanguren XVI. mendean penintsulatik Txilera joandako 157 sendietatik 39k abizen euskalduna zeukatela kontuan izanik, nola jakin gaur egun zenbat diren jatorri euskalduna daukatenak? XVII. mendearen lehen erdialdean, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaikoak baino gehiago ziren Andaluzia eta bi Gazteletakoak Txilen, baina bigarren erdian, ordea, aurrea hartuko diote Gaztela Berriari, Andaluziari XVIII. mendeko lehenengo erdian, eta bigarrenean Gaztela Zaharrari. Aldi berean, gehiago izango dira nafarrak gaztelar berri eta andaluzak baino. Alegia, XVI. eta XVIII. mendeen artean Txileko biztanleen %27 izango dira euskaldunak, horien artean %18,1 euskal probintzietakoa izanik eta Nafarroakoa %8,9. Ez da, beraz, harritzekoa Santiagoko telefono gida euskal abizenez josia egotea. Txile aurkitu zenez geroztik, euskaldunak beti egon dira present: konkistatzerakoan, Kolonia garaian eta Errepublika bihurtu zenean, une esanguratsu batzuk aipatzearren. Orduz geroz, barra barra dira abizen euskaldunak dauzkaten Kongresuko, armadako, magistraturako eta, jakina, Elizako kideak. XVIII. mendetik aurrera herrialde hartako gizartean, maila intelektual eta politikoan aurkituko ditugu, industria eta zerbitzuak sortzen. Arantzazuko Kofradia da Txilen izan zen lehen talde euskalduna, XVIII. mendean. Aurrez Mexikon eta Liman zeudenak bezalakoa zen, eta behar gorrian zeuden euskaldunei laguntzea zeukan helburu. XIX. mendearen amaieran Irurak Bat izeneko erakundea izan zen Valparaíson, eta antzeko bat ere sortu zen Concepción hirian. Batean nahiz bestean pilotan jokatzeko kantxak zeuden, eta horrexegatik agertu ohi ziren maiz garai hartako egunkarietako argazkietan. Espainian Errepublika garaian jazotako gertaera politikoen ondorioz, 1912an Centro Vasco sortu zen Santiagon, eta 1931n Eusko Gaztedija. Erakunde bakoitzak egoitza desberdina eduki arren, oro har onakizan ziren bien arteko harremanak; nolanahi ere, nolabaiteko haserrea sortu zen Espainiako Gerra Zibilaren garaian, bakoitzak bere modura jokatu izanagatik. Gerra amaitutakoan Jose Antonio Agirre lehendakaria ikustaldia egitera joan zitzaienean, eragozpen eta desadostasunak ahaztu eta batera jardutea erabaki zuten, erakunde bakar batean. Horrela sortu zuten 1949ko uztailaren 19an egun ezagutzen dugun Euskal Etxea. 1937 eta 1960 artean Eusko Alderdi Jeltzalearen ordezkaritza bat izan zen Santiagon eta Txileko beste hiri batean, eta Eusko Jaurlaritzaren Erbesteko Ordezkaritza ere hantxe aritu zen lanean. Uneotan Txilen dauden euskal jatorrizko erakundeen artean lehena eta aldi berean gainerako guztiak antolatzen dituena, Santiagoko Eusko Etxea da, 1912an eratutakoa. 1961ean Instituto Chileno Vasco de Cultura Alonso de Ercilla y Zuñiga eratu zen, Txilen zeuden jatorri euskalduneko sendiak barnebiltzeko xedearekin. Geroago, Eusko Etxearen ekimenez eta Eusko Jaurlaritzak lagunduta, Garapenerako Euskal Txiletar Fundazioa eta Trebakuntza eta Garapenerako Korporazioa (Forydes) sortuko ziren. 1993 eta 1994an eskuratu zituzten, hurrenez hurren, beren nortasun juridikoak. 1994ko azaroaren 9an Euskal Jatorridun Profesionalen Elkartea sortu zen, eta gaur egun 30 lanbide desberdinetako 150 afiliatu baino gehiago dauzka. Egoitza finkorik ez daukaten arren, ari dira jada zentru berriak sortzen Viña del Mar, Linaren eta Valdivia n (V/VII/ eta X Eskualdeak). Ezer gutxi dakigu lehenengo erakunde haiei buruz, eta ziur aski izango da ezagutu ere egiten ez dugunik. Egia izango da bada euskaldunek beren historia idatzi ez, baizik eta soilik bizi egiten dutenekoa. Bibliografía J. Retamal F., C. Celis A. eta Juan Guillermo Muñoz. Familias Fundadoras de Chile, Santiago: Universitaria S.A., 1992ko azaroa, 7 eta 719 orr. L. Thayer Ojeda. Elementos étnicos que han intervenido en la Población de Chile. Santiago: La Ilustración, 1919. Pedro Oyanguren, "Eusko Etxea" ko zuzendaria Euskonews & Media72.zbk (2000 / 3 / 24 31) gratuita | Abonnement gratuit | Free subscription Eusko Ikaskuntzaren Web Orria webmaster@euskonews.com http://ikaskuntza.org/cgiBanner/banner.cgi?datos=ejgvordena&link=www.euskadi.net http://ikaskuntza.org/
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.