72 Zenbakia 2000-03-24 / 2000-03-31

Gaiak

Amerika eta euskal etxeak

IGARTUA, Francisco

Amerika eta euskal etxeak Amerika eta euskal etxeak * Traducción al español del original en euskera Paco Igartua Asko dira euskal nortasunik badagoenik ere ez dakitenak, eta euskaldun batzuek folklorikotzat jotzen dituzte herrialde honek gainerakoen aldean dauzkan desberdintasunak. Baina aitzinatik datorkigu euskal nortasuna, Euskal Herriko tribuek beren gatazkak zuhaitza baten pean konpontzen zituzten garaietatik, Nafarroako Erreinua pixkanaka osatzen joan zenetik; mendez mende iritsi da gugana. Foruetan bertan jasoko zen nortasun hori, eta hain zuzen ere horregatik izendatu zituzten Carlos V.ak eta Felipe II.ak portu espainiarretatik Ameriketarantz abiatzen ziren euskaldunak "jarrera eta ohitura desberdineko" jende. Eta, Ameriketan, "bizkaitarrak" izango dira Almagrori Txile konkistatzen lagunduko diotenak... Euskal nortasunaren funtsa den desberdintasun horri esker sortu zen 1612an lehen Euskal Etxe amerikarra, Limako (Peru) San Francisco komentuan, eta handik gutxira baita Mexikon ere. Mendearen bukaera alderako, kontinente guztira zabaldu ziren Ameriketan bizi ziren euskaldunen desberdintasuna aldarrikatzen zuten etxeak, Arantzazuko Ama ren kofradia gisa betiere. Mexikoko Loyola Euskal Etxea. Hasierako Euskal Etxe haiek zeukaten asmo nazionalistaz jabetzeko, aski da garai hartako agiri bat irakurtzea, guztiak antzekoak ziren eta. Hauxe zioen: "Peruko Erregeen hiri honetan (Lima) bizi diren zaldunek sortutako Kongregazio eta Ermandadeak daudela eta, zaldu horiek Bizkaiko jaurerrikoak eta Gipuzkoakoak nahiz beren oinordeak izanik, eta Arabakoak, Nafarroako Erreinukoak eta mendialdeko kostaldeko lau herrietakoak hara zenbateko xehetasunez zehazten duen lurraldea ... Ilustre Hermandad Vasconzada de Nuestra Señora de Aranzazu sortu zuten 1612ko ordenantzak eguneratu nahi ditugu goian adierazitako lekuetako pertsona guztiak bildu eta konfederatzeko... eurentzat nahiz beren naziokoentzat errukizko eta karitatezko lanak egin ditzaten... jarraian datozelarik guztienizen abizen eta jatorria (65 gipuzkoar, jaurerrikoko 49, 9 nafar, 7 arabar eta lau herrietako 5)". Kasu batzuetan gaur egun arrazistak irudituko litzaizkigukeen adierazpen asaldagarri batzuk egiten dituzte ordenantza horiek, baina euskaldun izatearen desberdintasuna goraipatu baino ez dute egiten, eta idatzi ziren garaiko pentsamoldetik begiratuz gero, barkagarriak dira. "Lehenik eta behin" odolaren noblezia eta garbitasunak bertuteari asko laguntzen diola azaldu ostean, eta gauza onak jende jatorraren seme alaba eta ondorengo izatearen ondorio dela, "Kongregazio honen ohorea mantentzeko, bertan sartu nahi duten guztiak aipatutako lekuetakoak edo horien ondorengoak izan daitezela agintzen da...", "eta ohartarazten da ez dela onartu behar judurik, mairurik, Elizak penitentziatu duenik, nahiz mulata, indiar edo beltzen batekin edota lanbide lotsagarriren bat daukanarekin ezkonduta dagoenik, ez eta berako kaperan hilobiratu behar ere" ...Bigarren ordenantza honen bukaerak dio "azterketa eta miaketak" erabateko sekretupean egin behar direla, ahoz, eta behin diligentzia amaitu ostean bakarrik idatzi eta gordailatu ahal izango direla Ermandadeko liburuan. Donostiako danborrada ospatzen Mexikon. Baina ordenantza hauetan aurki daitekeena ez da arrazismoa bakarrik; betidanik euskaldunen ezaugarria izan den berdintasuna ere badago. Beraz, anai arreba eta alarguntsak bertako kapera eta gangetan hilobiratzeko agindu ostean "baldin eta ez badira ermandadeaz kanpokoekin ezkondu" , Kofradiakoak diren edo izan diren zaldunen seme alaba guztiei ematen zaie eskubide hori, legitimo nahiz naturalei, "seme alaba naturalak arraza mesprezagarriren batekoak ez baldin badira"... Are gehiago, bosgarren ordenantzak anai arreben artean berdintasuna egon dadila nahi du, "bake iturri delako", eta zera dio: "anai arreba bati ere ezin zaio, edozein egoera, lanbide edo kalitate izanda ere, asentu edo hilobiratze partikularrik eman kapera horretan, eta horrek horrela izan behar du, eta ez etxezaineknahiz diputatuek, ez Kabildoek nahiz batzar nagusiek, ezingo dute hori dispentsatu". Hau da, berdintasunik ortodoxoenean ere, Euskal Etxe horiek ez zuten inolaz ere inolako pribilegiorik onartzen. Sekula ahaztu beharko ez genukeen lema bat zerabilkiten: euskaldun guztiok berdinak gara. Agiri amerikar zaharkitu hauetan barna, euskaldunen berezitasun eta nortasunari buruzko askoz ere adibide gehiago aurki genitzake, baina kazetaritzako tiranoa den espazioa dela eta, bukatu beharrean nago, eta etorkizunari begira eskakizun bat eginez egingo dut. Identitateak norberak berea onartzea esan nahi du, ez desberdina erasotzea, herri eta nazioen osasuna eta gizakion pluraltasuna aberasten duten ohiturei onarpen eguneratua ematea errepikatu egingo dut: eguneratua . Aberria ez da besteak gorrotatzen eta geuregan barneratuz sortzen, baizik eta euskal elkartearen baitan euskaldun izatearen sentipena sartuz. Esaterako, ospetsu euskaldunen pentsamendua geureganatuz geurea ere bada eta , bizkaitarrismoaren arerio izan direnenak barne, Unamuno, Baroja, Maeztu bezala, pertsona unibertsal eta erabat euskaldunak; hainbesterakoak, ezen zera baitzioen Miguelek: "euskaldun purua naiz, hamasei alderdietatik". 1612an Ameriketako Euskal Etxeetan biltzen hasi ziren euskaldunen espiritu berberarekin zioen. Paco Igartua, kazetaria Euskonews & Media 72.zbk (2000 / 3 / 24 31) gratuita | Abonnement gratuit | Free subscription Eusko Ikaskuntzaren Web Orria webmaster@euskonews.com http://ikaskuntza.org/cgiBanner/banner.cgi?datos=ejgvordena&link=www.euskadi.net http://ikaskuntza.org/