72 Zenbakia 2000-03-24 / 2000-03-31

Gaiak

Euskaldunak Uruguaien

LUZURIAGA, Juan Carlos MARENALES, Marta

Euskaldunak Uruguaien Euskaldunak Uruguaien * Traducción al español del original en euskera Martha Marenales Rossi eta Juan C. Luzuriaga Contrera Euskaldunak eta Uruguai Euskaldunek Uruguaien zer nolako partaidetza izan duten aztertzerakoan, Montevideon eta inguruetan urte kolonialetan zehar funtsezkoak izan diren pertsonaiei egin behar zaie aipu. Euskal Herriko semeek lurralde honetan izan duten presentziaren adibide ditugu, besteak beste, Mauricio Zabala bizkaitarra, hiriaren sortzailea; José Joaquín de Viana arabarra, lehenengo gobernadorea; eta Francisco de Alzaíbar armadore aberatsa, bizkaitarra hau ere, hasieratako factotum ekonomikoa. Kolonien garaia amaitutakoan, euskaldun hauek bertan egoteak ez zeukan jada zentzu bera, eta orduan eremu desberdin gehiagotara hedatu ziren. Ez dauzkagu izendatu berri ditugun pertsona ezagun horien erreferentziak bezain ziurrak, baina bai ordea iraunkorragoak, jende ezezagun askok hartu baitzuen lurralde hartan gelditzeko erabakia. Inmigrazio horren arabera, bi epealdi nagusi bereiz ditzakegu Uruguaiko gizartean: bata, koloniaren hogeita hamar urte hartzen dituena (1780 1810), eta, bestea, Errepublikako hirurogei urtekoa (1830 1890). Euskaldunak XIX. mendean Emigratzeko zioak Inmigrazio prozesuaren iturburuen artean, nekazaritzako krisiak, populazioaren hazkundea, maiorazkoa, Frantziako soldaduska eta penintsulako gerra karlistak dira nagusienak, eta beste bi gehitu behar zaizkie: Pirinioetako eskualde iberikoetan zegoen egoera eta, inmigrazioko agenteek ziotenaren arabera, Platako lurrek eskaintzen zituzten abantailak. Euskal lurraldeek, Gipuzkoa eta Bizkaiak batik bat, penintsulako gainerakoek baino garapen ekonomiko hobea zeukaten, eta alor ugari lantzen ziren bertan: nekazaritza eta abaltzaintza, metalurgia, arrantza eta itsasuntzigintza. Halaber, gainerako lurraldeek ordaindu beharreko zergetatik salbuetsita zeudenez, merkataritzako elkartrukaketak ere egiten zituzten. Ezagupen horiei guztiei esker, euskaldunek Ameriketanarrakasta lortzeko aukera handiak zeuzkaten. Nekazaritza munduan bizi zen pobreziak bi aukera besterik ez zizkien ematen nekazariei: hirietara joan eta fabriketan lan egitea edota emigratzea. Montevideoko mitoa eta Río de la Plata Euskaldun askok Amerika guztia Montevideo bezalakoa balitz bezala ikusten zuten. Oso hiri erakargarria zen gazteentzat Platako hiri txikia. Baliokideak ziren Montevideora etortzea eta "dirua egitea"; horregatik, mendearen erdialdean, Burdeos, Baiona eta Pasaiatik Montevideorantz zihoazen itsasuntzietan lekua hartu nahiean ibiltzen ziren euskaldunak. Baina Montevideoko egoera bestelakoa zen. Hara zer dioen Urruñako (Lapurdi) lehiaketa batera aurkeztu ziren olerkietako batek, Montevideo berriac izenekoa, lapurteraz idatzia: Gaztea nintzen oraindik; dena argitzen du horrek, Adin horretan ez baita gehiegi pentsatzen. Montevideoren sonaz aditu orduko Herritik alde egiteko grina sortu zitzaidan Itxaropena bizitzaren erdia denez, Ahaztu ditut jada itsasuntziko oinazeak Hirian urrea eta zilarra esku betez hartzeko Adina zegoela esaten baitzuten Amets eder batetik esnatzerakoan bezain Txiro nintzen aberastasunen erdian Askorentzat oso gogorra izan zen errealitate hori; beste batzuek, aldiz, hango ekonomia eta politikako maila gorenetara iristeko pizgarri modura hartu zuten. Integraziorantz Euskal inmigranteak arlo desberdinetan hasi ziren hirian lan egiten, ebanista, igeltsero, errementari gisa; beste batzuek Euskal Herrian zeukaten lanbide berarekin jarraitu zuten. Ia guztiak, hala ere, beste desberdin batean hasi ziren. Hara joandako gehienek ongi baino hobeto bete zuten inmigrante orok daukan xedea, hots, egoera ekonomikoa hobetzea; horrela, ausardiaz, zortearekin, lana eginez eta zenbaitetan baita eskrupulo gutxirekin ere, dirutza handiak egin zituzten batzuek. Lanbide publikoa edukiz oparotasun ekonomikoa lortu zuten 50 pertsonen kasuak aztertu, eta honako ondorio hauek atera ditugu: estantzieroek %24a osatzen dute, merkatari eta bankariek bestehainbeste, enpresariek %25, lanbide liberalek %16, artista eta intelektualek %6, eta apaiz eta militarrek ere beste %6. Ameriketan oparotasuna lortzeko itxaropena amets hutsean gelditu zen gehienentzat. Batzuk aberrira itzuli ziren, baserria erosi eta frontoi bat eraikitzeko adina dirurekin; zorte gutxiago eduki zutenak, ostera, Euskal Herrira itzuli ahal izateko herrikideei laguntza eskatu beharrean aurkitu ziren. Uruguaiera jo zuten gehienek bizimodu berri hobea topatu zuten, hain ikusgarria, xelebrea edo dramatikoa izan gabe. Guraso inmigranteek egindako sakrifizioaren ostean, seme alabek baldintza ekonomiko hobeak izan zituzten. Euskaldunak XX. mendeko Uruguaien XX. mendeko Uruguai Mende honen lehen hiru hamarkadetan zehar, uruguaitarrak aldaketa sakonen eragile eta lekuko izan ziren. Asko garatu ziren teknikak, ekonomia, politika eta gizartea, eta urte batzuetan goitik behera aldatu zen errealitatea. Nekazaritza eta abeltzaintzako abantailei esker, merkatu europarrean sartzea lortu zuten, beren eskaintza ongi egokitzen zitzaielako Europako eskariei; horrela, harreman dialektikoa izan zuten urte batzuetan zehar. Hala ere, menpekotasuna ere sortu zen, krisi garaietan oso kaltegarria izan zena. Bereziki nekazaritzan nabarmendu zen euskaldunen eta beren ondorengoen presentzia. Euskaldun gehienek artilearen arloan egiten zuten lana, horixe baitzen lanbiderik errentagarriena. Mende honetako Uruguaiko "aberats berrien" bosten batek jatorri euskalduna du. Euskara 1997 domina. Jose Antonio Ardanza Montevideoko Euskaro Euskal Etxeko zuzendaritza kontseilua eta bertako lagunen artean. Beste iturri ekonomikoen bila XIX. mende bukaeran iristen zirenentzat gero eta zailagoa zen nekazaritzaren munduan sartzea, berrogei edo berrogeita hamar urte lehenago iritsi zirenek ordurako lurralde guztiak eskuratu eta mugatu baitzituzten. Ondorioz, esnea saltzen hastea erabaki zuten askok, eta arrakasta dezente lortu ere. Esnekiak hiriburuan saltzen ziren gehienbat, gero eta jende gehiagobiltzen baitzen bertara. Merkatariak, negozioa ongi joango bazitzaien, hasiak ziren ordurako ausardiaz jokatzen eta kalkuluak egiten. Uruguai zoriontsua eta euskaldunak Aztertzen ari garen garaiean itxaropentsua zen Uruguaiko errealitate ekonomikoa, bai bertakoentzat eta baita atzerritarrentzat ere. Enpresagizon eta politikariek konfidantza itsua zeukaten printzipio positibista eta liberaletan; horien alde borrokatuko zuen ia edonork lor zitzakeen aurrerapen eta ongizatea. Munduko ekonomiaren mailan, non Britaina Handia eta praktika liberala baitziren nagusi, Uruguaik, nekazaritzak ematen zizkion abantailei esker, harreman pribilegiatuak zeuzkan eskuz egindako produktuak helarazten zizkion herrialdeekin. Inportatu beharrean, bertako industria eta produkzioa faboratzearen aldeko politika bultzatu zuen Estatuak; horrela, larrua, ardoa, artilea, azukrea, arroza, etab.en industrian sartu ziren euskaldunak, beti ere agerian gelditzen zirelarik beren bereizgarriak, hala nola diziplina eta irmotasuna, adimen positibo eta pragmatikoaren ezaugarri. Industria berrien azpiegiturek europarrak hartu zituzten eredutzat, asaben oinordeek "estantziaren negozioa" sortu zutelarik. Han "taylorismoa", eta mestizaje eta estantziaren enpresa hemen; lehengaia prestatzen hasten da ekoizpenaren zikuituoa, eta kaian eta esportazioan amaitzen da. Gazitegien eta idi gurdien lekua hozkailu, fabrika eta itsasuntziek hartu zuten behin betiko. Zientzialariak, musikoak, artistak, hezitzaileak, idazleak eta... presidenteak Esparru guztietan aritu ziren euskaldunak eta beren ondorengoak. Azpimarragarriak dira, beste askoren artean, José Arechavaleta (1838 1912), Uruguai finisekularreko zientzialaria; Lauro Ayestarán (1913 1965), inmigrante gipuzkoarren semea, nazioartean sona handia eduki zuen musikologoa; arte plastikoetan Carmelo de Arzadum paisajista eta kolorista da aipagarri, bilbotarren semea, 1908an jaio eta Bilbon eta Parisen ikasia; hezkuntzaren arloan María Orticochea, "irakasleen irakaslea",Insituto Normal eko zuzendari izan zena 1939an; Abdón Arostegui idazle, kazetari eta politikoa; Horacio Arredondo historiadore, arkeologo eta museista; Joaquín de Salteraín sendagile eta filantropoa; Julio Raúl de Mendilaharsu poeta... XX. mendearen lehenengo erdialdeko intelektual azpimarragarri batzuk baino ez ditugu. Manuel Oribe Errepublikako bigarren presidente izendatutakoan hasi ziren abizen euskaldunak Uruguaiko lehenengo magistraturan lekua egiten. Gainera, XIX. mendearen bukaeratik XX. mendeko hirugarren hamarkadara bitarteko tartea inmigrante euskaldunen bi ondorengorekin hasi eta bukatzen da, kargu horri dagokionez: Juan Idiarte Borda (1895 1897) eta Juan Campisteguy (1929 1930). Euskal Txokoak Iragan mendeko azken hamarkadetatik aurrera hasi ziren biltzen Uruguaiko gizatalde euskaldunak. Ameriketako aitzindaria 1876an sortutako Laurak Bat izan zen, gerora desagertu egingo zena, eta 1911 eta 1912an Centro Euskaro eta Euskal Herria, eta laurogeigarren hamarkadan Haize Hegoa izenekoa, guztiak ere Montevideon. Laurogeita hamargarrenean zehar Uruguaiko beste departamentu batzuetan hasi ziren sortzen: Colonia, Carmelo, Rosario, Minas, Salto, Durazno, etab.en. Inmigrante euskaldun haien ondorengoek daukaten nortasunaren seinale dira guztiak, lurralde euskaldunari eta besoak zabalik harrera egin zien lurraldeari dieten maitasunaren lekuko. Euskaro Euskal Etxearen 83. urteurreneko ospakizuna. Ondorio gisa Bukatzeko, euskaldunak Uruguaiko esparru guztietan aritu zirela esan beharra daukagu, eta erabat integratu zirela gizarte horretan. Bibliografia Álvarez Gila, Oscar Siegrist de Gentile, Nora "De la Ría del Nervión al Río de la Plata". Departamento de Cultura, Ayuntamiento de Portugalete, Portugalete 1.998. Azcona José Muru Fernando García Inés "Historia de la emigración vasca al Uruguay en el siglo XX", Ministerio de Educación y Cultura , Archivo General de la Nación, Montevideo, 1996. Irigoyen, Alberto "Laurak bat Montevideo 1876 1898" Servicio Central de Publicacionesdel Gobierno Vasco, Vitoria Gasteiz, 1999. Luzuriaga, Juan Carlos Marenales, Martha "La contribución de la colonia vasca al desarrollo del Uruguay contemporáneo". Ponencia en I Seminario de Historia y Cultura Vasca en Uruguay. (1.996) Marenales, Martha "Importancia de la inmigración francesa en el proceso de formación de la nación uruguaya 1825 1950" Memoria de maestría, París, 1974. Ibidem "La inmigración francesa y el poblamiento del Uruguay" coautora. Cahiers des Amériques Latines, Paris, 1977. Ibidem "Contribución al estudio de la inmigración europea al Uuruguay. Los Vascos", Tesis de Ber. Ciclo , Unviersidad de París, Escuela de Altos Estudios en Ciencias Sociales, 1981. Ibidem "Los vascos en el Uruguay" Revista del Instituto de Ciencias Genealógicas, Montevideo.1982. Ibidem "Los campesinos vascos al estanciero uruguayo" Coloquio Internacional de Toulouse, 1985. Ibidem "La emigración vasca y el mito del Río de la Plata" Actas del coloquio internacional del CRECIF, Universidad de París, III, 1985. Marenales, Martha Luzuriaga, Juan Carlos "Vascos en el Uruguay", Editorial Nuestra Tierra, Montevideo , 1990. Oddone, Juan "La emigración europea del Río de la Plata" Editorial Banda Oriental, Montevideo, 1966. Martha Marenales Rossi, Gizartearen Historian eta Ekonomian doktorea. Gizarte Zientzietako Goi Ikasketen Eskola Juan C. Luzuriaga Contrera, Historian lizentziaduna. Humanistika eta magisteritzako fakultatea, Montevideo Euskonews & Media 72.zbk (2000 / 3 / 24 31) gratuita | Abonnement gratuit | Free subscription Eusko Ikaskuntzaren Web Orria webmaster@euskonews.com http://ikaskuntza.org/cgiBanner/banner.cgi?datos=masters&link=www.eusko ikaskuntza.org/masters/index.htm http://ikaskuntza.org/