Xenpelar Dokumentazio Zentrua Xenpelar Dokumentazio Zentroa * Oihana Aranburu, Arantxa Mariskal Xenpelar Dokumentazio Zentroa (XDZ)1992. urtean jarri zuen abian Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, bertsozaleek aspaldian zuten asmoei jarraiki bertsolaritzaren inguruan sortzen zen materiala biltzeko asmoz.Errenterian, Xenpelar bertsolaria bizi izandako etxea izan zen lehen kokagunea eta egun Donostiako Parte Zaharrean du egoitza, Kutxak lagatako bulegoetan. Zentroaren asmo nagusia bertsolaritzaren ingurumarian sortu den nahiz sortzen den guztiaren bilketa, antolaketa eta kontserbazioa lana egitea da. Orohar, ahozkotasuna eta bertsolaritzari buruzko informazio eta dokumentazioa datozen belaunaldientzat jasotzea. Euskararen historian ahozkotasunak berebiziko garrantzia izan du. Ahoz ahozko transmisioak sustrai sakonak ditu eta euskararen kultur jarraipena egiteko nahitaezkoa da erro horiek ongi ezagutu eta finkatzea. Areago, "Euskara ahora, ahora euskara" da euskalduntze erakunde baten aurtengo leloa, ahozkotasuna zaharkitua baino, gaurkotasunez eta bizi bizirik dagoenaren seinale. Euskararen transmisioan ezezik, bertsolaritzarenean ere dokumentazio zentroak oinarri izan nahi du, bertso eskoleei nahiz unibertsitate ikerlariei eskura jartzen diegu aztergaia bertsolaritza biziberritu dezaten. Geroari begirako apustua da XDZ. XDZ, Bertsozale Elkarteak eta inguruan lanean jarduten duten bertsozale orok aurrera eramaten dugu. Bilketarako lan talde zabala osatzen dugu bertsozale guztiok. Informazio biltzaileak Euskal Herri osoan barrena topa daitezke eta bertso saioetako kartelak gaur, argazkiak edo bertso paperak bihar, egunero jasotzen dugu baliogarri den hainbat dokumentu. Horrezaz gain, grabatzaile talde bat aritzen da plazaz plaza herri eta txoko desberdinetan antolatzen diren bertso saioak erregistratzen. Eskuratze bide hau da bestenaz galduko den informazio hori jasotzeko era bakarra. Erosketa bidezkoa da beste material iturburua. Nolanahi, azken urte hauetan bilketasare nahiko sendoa lortu da. Biltzearekin batera, informazioa erabilgarria izan dadin lan dokumental zabala egiten da, halanola: Euskarriaren araberako dokumentazio publikoaren antolaketa,digitalizazioa edo katalogazioa: papera (prentsa, aldizkariak, eskuizkribuak, argazkiak, bertso paperak, kartelak, esku programak,&.), audioa, bideoa, pintura,... Kopurutan honakoa litzateke: * Formato ezberdinetako 1.200 bideoz osaturiko datu basea, non Hitzetik Hortzera programaz aparte, bertsoarekin zerikusirik duten bestelako grabazio eta bideo argitalpenak dauden. * 3.600 saio audio soportean, plazaz plaza, txapelketa eta sariketetan grabatuak. Urtero 200 bertso saiotik gora dira, audio datu baseetan gehitzen dira. Aipatu beharra dago, beti ere audio soportean , bertsolari beraiek, gehi musika talde eta bakarlarien audio soporteko kasete, diska edo disko konpaktoetan argitaratzen dituzten lanak; bertsoa edo bertsolaritzarekin harremana duten unetik (bertso doinua erabiltza, bertsolari batek letrak egitea&) XDZko datu baseetan deskribatzen bai ditugu. * 7.000 argazki, bertsolaritzaren inguruan egindakoak. Hauetatik , egun 2300 datu basean deskribatuak eta irudia digitalizatuak daude. * 1.700 kartel, bertso saio desberdinak iragartzen dutenak, eta soporteari dagokion datu base batean deskribaturik. * 600 bat publizitate dokumentu, hau da, esku orriak, programak,... * Erregistraturiko 200 bertso paperei, bertso paper lehiaketetako lanak gehitu behar zaizkio. * Ahozkotasuna, herri literatura zein bertsolaritza oinarri duen liburutegia, 3.500 liburuz osatua. Atal honetan, azken bi urteetan lan berezia abiatu da, atzerriko materialea eskuratzen, ahozkotasuna eta inprobisazioaren teorizazioan nagusiki. * Eguneroko nahiz aldizkako prentsa idatzian bertsolaritzari buruz kaleratutako informazioaren hustuketa sistematikoa, azken urte terdian digitalean gordetzen dena. Lehendik 1500 prentsa dossier inguru dauzkagu antolatuta, bertsolari, aditu eta gai jakinen gainean (Bertso eskolei buruz,txapelketak, sariketak, lehiaketak, bertso saio konkretuak&) Dokumentazio hau abiapuntu nagusienetariko bat da erabiltzaileak beraien lanak aurrera eraman ditzaten. Azken urte terdian, 4500 artikulotik gora deskribatu, indizatu eta digitalizatu dira. Oraindaino aipaturikoak informazioa eta dokumentua lotzen dutela jakinik, badago XDZn handik eta hemendik jasotzen den informazioa hutsa antolatzeko modu bat. Datu base ezberdinak daude bestela galduko zen informazio mota ezberdin hauek antolatu eta erabiltzailearen esku jartzeko. Herriz herri antolatzen diren bertso saio, bertso sariketa, bertso paper lehiaketa, herrialde eta eskolarteko txapelketen datuetaZ ari gara. Adibidez, bertso paper lehiaketa bat martxan jartzen unetik oinarrien informazioa sartzen da datu basean, ondoren irabazleen izenak, beranduxeago bertso sorta hoiek datu baseari gehitzen zaizkiolarik. * Atal honetan aipatu beharra dago Haitzondo izeneko datu base edo proiektua. XDZko apostu nagusietako bat, bertsolaritza ekoizleen datu biografikoekin Bertsolaritzaren Hiztegia osatzea da helburua. Aurrerantzean, hau izango da XDZko informazioa erabili ahal izateko ardatz edo abiapuntu nagusi bat. Datu base honetan bertsolariak ezik bertsojartzaile, suspertzaile, bertsozale .. etab.en informazioa aurkituko da. Une honetan proiektu honekin lanean ari gara eta datozen bizpahiru urteetan datu bilketa eta antolaketa handia izango da, erabiltzaileek bertsolari baten oinarrizko datu biografikoez gain, bere lan edo beraien gaineko lanen berri izateko ikerketa baten abiapuntu gisa. * Bapatean liburua. Urtean zehar egindako grabazioetan oinarrituz, epealdi horretako bertsogintzaren ispilu den bertso transkribatuen aukeraketa da argitalpen hau. 1988. urteak eman zuen lehena eta geroztik, urtez urteko bertso saioen nondik norakoa papereratzen saiatu gara. Azken urteotan bertsolari gazteen sariketei arreta berezia eskaini diegu, osterantzean haizeak eramaten baitzituen horietako hainbat bertso. Era berean interesgarriakdiren beste informazioak gehitzen zaizkio: urteko txapelketa, bapateko sariketa eta bertso paperetako informazioa, plazaz plaza eta lurraldeka antolatutako saioen mugimenduaren datuak etab. Egungo plaza plazako bertsolaritzaren nondik norakoa ikertzeko ezinbesteko dokumentua. Sorreratik izaera publikoa izan du XDZk. Horrela, nahiz eta lehen urteetan zama ekonomiko guztia Bertsozale Elkartearen gainean egon, erabiltzaile posible guztientzat irekiak izan ditu ateak. Kopuruz, eta dibertsitatez, urtez urte handitzen ari den erabiltzaile honi erantzunak aurki ditzan lanean gabiltza. Horrela azken urteetan erakundeetatik jasotzen den laguntza ekonomikoa gehituz (Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) erronka berriei erantzuten saiatzen gara, jasotzen eta antolatzen dugun euskal ondare hau ondorengo belaunaldiak erabil dezaten moduan jaso behar dugula ahantzi gabe. Egun erabiltzaile aniztasunak, eskakizun ezberdinei erantzunarazten gaitu: hedabideetako langileak (irrati, telebista, prentsa idatzia), unibertsitateko kideak (irakasleak, ikasleak), bertsozaleak, saio antolatzaileak, bertso eskolako irakasle eta kideak..., denak eskakizun diferenteekin (argazkiak, saioen grabazioak, bertso edo/eta gai konkretuak, biografien kontsultak, donuen inguruko lanak& etab.) etortzen bai dira. Urtez urtez erabiltzaile kopurua handitzen ari da, XDZk bere helburutako bat (jendeak bertako dokumentazio eta informazioa erabil dezan) betetzen dugularik. Teknologia berrien erabilerak zerbitzu azkarragoak eskaintzeko aukera eman digu. Erabiltzailearekiko harremanak gero eta gehiago dira telefono, fax edo e mail bidezkoak ohiko posta edo bertaratzeak baino. Badira, hala ere, denbora eta bertaratzea nahitaezkoa duten kontsultak. Hauei bereziki zuzendua dago bideo, CD, Cd Rom, kasete eta diskoak ikus entzuteko nahiz bikoizteko ekipamendua. Edonor etorri daiteke bertara, kontsultak egin, bideoak ikusi edo bertso grabazioak entzutera. Hortaz gain eta mailegutza zerbitzurik ez badugu ere, kopiakeskuratzeko bitarteko guztiak luzatzen ditugu. Aurrera begira Bertsozale Elkarteak eta XDZk proiektu interesgarriak ditu gure altxor hau erabilgarriagoa izan dadin, eta ikerketak egin daitezen. Argi dugu teknologi berriak posibilitate ezberdinak eskeintzen dizkigula eta hoiekin gure lanari etekin handiena ateratzeko asmoarekin ari gara lanean. Bertsolaritza maite duen guztiari irekia dago XDZ. Gune bizia izan nahi du, hargatik bertsolaritza biziarazi nahi duen edonori zabaltzen dizkiogu ateak. Iradokizunak jasotzeko gogoz gaude, edonolako ekarpenak ilusioz jasoko ditugu. Bertsozaleen txokoak asko du emateko, asko jasotzeko ere. Gurekin harremanetan jartzeko: XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTROA 31 de Agosto, 30 1. 20003 DONOSTIA Tel./ Fax: 943 42 90 25 E mail: Ordutegia: astegunez 8:00etatik 15:00ak bitarte Ohiana Aranburu, Arantza Mariskal, Xenpelar Dokumentazio Zentroko teknikariak Euskonews & Media 56.zbk (1999 / 11 / 26 12 / 3) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.