
Artisautza
César Alcoz. Forjaketa artistikoa eta berriztapena: Artisaua
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
César Alcoz San Martín Lizarran (Nafarroan) jaio zen, 1969an. José María (1935ean jaioa) zuen aita, eta Sagrario San Martín ama.
Aita errementaria zen. Tailerra zuen Urbiolan, Lizarratik gertu, anaiekin batera. Anaiek, ordea, bertan lan egiteari utzi zioten gutxika, eta, azkenean, Jose María bakarrik geratu zen. 5 seme-alaba zituen, 4 mutil eta neska 1, eta seme guztiak aitari laguntzen hasi ziren forjaketa-lanetan.
Gure gaurko artisauak, Césarrek, oinarrizko ikasketak burutu ondoren, Lanbide Hezkuntza egin zuen, industria-mantentzearen alorrean, bere jaioterrian. Gero, aitarekin hasi zen lanean.
Forjaketa garaikideko adituentzako bi uda-ikastaro egin ditu Leongo Ofizioen Etxean, eta brontze-galdaketari buruzko ikastaro bat Debako Eskolan (Gipuzkoa). Aipatutako bi uda-ikastaroak Gabriele Curtolok, Veneziako (Italia) Eskolako irakasleak, eman zituen.
Bestalde, forjaketari buruzko nazioarteko biltzar batean parte hartu zuen. Bi urtetik behin egin ohi da Stian (Italia), Veneziatik hurbil.
Halaber, Espainiako hainbat udaletan (Bartzelonan, Galizian...) txandaka antolatzen diren artisau forjarien bileretara ere joaten da.
2004an Markina-Xemeinen, bere emazte Elenaren jaioterrian, finkatu zen. Forjaketa-tailerra ireki zuen Gizaburuagan (Bizkaia), eta, 2008an, egungo kokalekura eraman zuen.
Arbasoko artisau-elkarteko kidea da.
César Alcoz Kareaga industrialdea II, 42. zk. 48270 MARKINA-XEMEIN (BIZKAIA) Tel. / Faxa: 94 616 00 77 Posta elektronikoa: cesaralcozforja@arbaso.com