492 Zenbakia 2009-06-26 / 2009-07-03

Euskonews Gaztea

Gaiak: Teknikariak heziz Zine eta Bideo Eskolan

EUSKONEWS GAZTEAren ERREDAKZIOA



Kamera, soinua, ekoizpena, produkzio–ostea, muntaketa, argiztapena... Argazkia: lorelei

Beste alor gehienetan bezala, ikus–entzunezkoen eremuan lan egiteko ikasketak burutzea funtsezkoa da eta aukera anitzak aurki ditzakegu eskaintzen artan. Unibertsitate ikasketak egitea erabakitzen badugu, beste batzuen artean, Euskal Herriko Unibertsitatean, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Miarritzeko BTS ikus-entzunezkoen eskolane dota Huhezin eman dezakegu izena; bertan, eskolak teorikoagoak izaten dira. Lanbide Heziketaren hautua ere askoren buruan egoten da eta kasu honetan, praktikei garrantzia handiagoa ematen diete.

Andoaingo Zine eta Bideo Eskola dugu lanbide heziketaren ereduetariko bat. Hogei urte baino gehiago daramatza lan mundurako profesionalak prestatzen; zentro hau 1986.urtean inauguratu zuten. Ikasleak hartzeaz gain, langileek eta langabeek ere euren txokoa daukate eskola honetan eta Erdi zein Goi Mailako Heziketa zikloetan eman dezakete izena. Hala, etorkizunean teknikari lanak egiteko prestakuntza eskuratuko dute eta telebista, irrati edota zineman aritzeko aukerak biderkatuko zaizkie. Interesatuentzako eskaintzak Argazkia: manel

Eskaintza ezberdinak aurkituko dituzte Andoainera gerturatzen direnek eta beraien eskolak praktiketan oinarritzeaz gain, bi urtetako iraupena dutela da komunean duten beste ezaugarri bat. Horien artean, Irudi Zikloa aurkitzen dugu, eta ikasketak amaituta, kameralari moduan edota antzoki, bideo, zine zein telebistan argi–emaile moduan aritzeko prestakuntza eskaintzen dute.

Soinu Zikloa dugu beste aukera bat. Irrati, zine, estudio, telebista, antzerki zein beste alor batetan soinu teknikari gisa aritzeko eskolak jasotzen dira; gainera, produkzio–osteko lanak nola egiten diren ere ikasten da ziklo honen bitartez.

Irudi Laborategiko Zikloan berriz, irudien prestaketa, kontrol, prozesu eta tratamenduaren gainean lan egiten irakasten dute. Telebistako programa, zine eta bideo lanetan, zein irratsaio eta antzerki lanetako ekoizpenean aritzeko ikasketak berriz, Ikus–entzunezko, irrati eta ikuskizunen produkzio zikloan egin daitezke.

Helburu zehatz batzuk ditu finkatuta Andoaingo Bideo eta Zine Eskolak, baina agian matrikulatzen direnek aurreneko unetik ikasten dituzten gauzek lanerako balio dutela ikus dezatela da garrantzitsuena, hortik praktiken garrantzia.

Horregatik, interesa dutenek 2009–2010eko ikasturterako matrikula 2009ko ekainaren 29tik uztailaren 3ra egiteko aukera dutela jakin. Nork daki, agian zinemagile famaturen bat irtengo da datorren kurtsotik!