
Artisautza
Garrarte. Garrapinatuak: Artisauak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Guregana heldutako berrien arabera, familian lehena Pablo López izan zen, 1880an Tafallan jaioa. Jakin badakigu 4 seme-alaba izan zituela. Lanbidea etxean ikasi eta Tafallan gozogile ere izandako haren semeetako batek, Santiago Lópezek, era askotako gozokiak egiten zituen: izozkiak, karameluak, koko-oreak, mota guztietako garrapinatuak, barkiluak, etab. Orga gainean joaten zen gozokiak kalez kale eta azoketan salduz.
Santiagoren beste anaia bat ere, Jose, gozogile izan zen Tuteran.
Santiago Cirila Escudero-rekin ezkondu zen, eta, 14 seme-alaba izan zituzten arren, 9 bizi izan ziren. Den-denek ikasi zuten lanbidea, baina gozogileak honako hauek izan ziren: Luz, Antonia, Maribel, Paco eta Santiago.
Santiago López aita 1936an exekutatu zuten.
Santiago López Escudero Julia Roncal-ekin ezkondu zen eta 4 seme-alaba izan zituzten: Yolanda, Oscar, Santi eta Peio; horietatik Yolandak eta Oscarrek usadioari eutsi diote.
Oscar Miren Fernández-ekin ezkondu zen eta ez dute seme-alabarik.
Yolanda López Roncal Logroñoko Francisco Ugarte-rekin ezkondu zen, “almendra-, barkilu- eta izozki-egile eta saltzaileen” familiakoa berau ere, eta hiru alaba izan zituzten: Andrea, Iratxe eta Nagore; bi zaharrenek lanbidean jarraitzen dute, garrapinatugileen laugarren belaunaldia osatuz.
Gaur egun bi lehengusinak dira familiako negozioaren buru: Yolanda López Roncal eta Angelines López.
Gozogintzan artisau erara lan egiteko bi lantegi txiki dituzte: bata Tafallan eta bestea San Adrianen, biak Nafarroan.
Garrarte garrapinatuak www.garrapinadosgarrarte.com garrarte@alimentosartesanales.com
Artaxona bidea, 8 31300 TAFALLA / NAFARROA Tel. 948 75 51 44
Adriana Sanz, 21 SAN ADRIAN / NAFARROA Tel. 948 67 23 18
