39 Zenbakia 1999-06-25 / 1999-07-02

Gaiak

Ruta de los Tres Templos - Hiru Tenpluen Ibilbidea (Loiola, La Antigua, Arantzazu), turismo kultural-erlijioso eskaintza bat

ODRIOZOLA, Lourdes

Ruta de los Tres Templos Hiru Tenpluen Ibilbidea (Loiola, La Antigua, Arantzazu), turismo kultural erlijioso eskaintza bat Ruta de los Tres Templos Hiru Tenpluen Ibilbidea (Loiola, La Antigua, Arantzazu), turismo kultural erlijioso eskaintza bat * Lourdes Odriozola Ruta de los Tres Templos Hiru Tenpluen Ibilbideak, Euskal Herriaren bihotza ibilbide monumental baten bidez ezagutzea eskaintzen du, bertako hiru tenplu adierazgarrienak elkartuz. Ibilbide hau, Gipuzkoako hiru eskualdeetatik doa, bakoitza bisitaria egun batzuetan bertan harrapatzeko nahikoa erakargarritasun turistikorekin. Eskualde hauetara datozen bisitariek, beren txoko bereziez, historiaz beteriko herri batzuez, ondare historiko artistiko baliotsuaz, edertasun paregabezko natur ingurune batetaz, kultur ondare zaindu batetaz; eta aparteko gastronomiaz gozatu dezakete. Guzti honek, bisitariaren egonaldia ahaztezina egingo duen une eta sensazioak bizitzen lagunduko du. 1. HIRU TENPLUAK Loiola, La Antigua eta Arantzazu hiru eraikuntza era oso desberdinen erakusgarri dira, eta une historiko desberdinetan euskal erlijiositatea sentitu eta adierazteko moduaren agiri. Loiolako Santutegia Jesusen Lagundiaren eratzaile izan zen Loiolako Ignazioren ohoretan XVII. mendean eraikitako arkitektura multzo izugarria da. Carlo Fontana italiar arkitekto ezagunaren lana, garaiko euskal maisu ezagun batzuk egin zuten: Zaldua, Lecuna eta Ignacio Ibero. Bertan oinplano zirkularreko basilika barrokoa nabarmentzen da, kupula ikusgarriarekin amaitua; eta Etxe Santua edo Loiolatarren Dorretxea, erdiarokoa. Santutegiko eskuin hegalean, Museoa eta Diaporama ikusi daitezke, beren edukia, arte saindu eta Loiolako Ignazioren bizitza eta lanari eskainia dagoelarik. Basilikatik metro gutxitara Errekarte Baserria dago, Anai Garate dohatsuaren jaiotetxea, gaur egun museo txiki batean bihurtua. Hiru Tenpluen Ibilbideko bigarren erreferentzi puntua, La Antigua baseliza da. Euskal arkitektura erlijiosoaren erakusle, baselizen katedralaizendatua izan da. Babes izakerako kanpokalde xumetik, aipagarri dira XVI. mendeko sarrera erromanikoa, VX. mendeko konponketetan eginiko kalbarioa eta iparralde eta hegoaldeko kanpokaldeko gezilehioak. Baina bere barnekalde harrigarria da tenpluaren nabarmenena. Landa erako eraikuntza honetan, harri eta egurraren arteko elkartze bikaina dago. Era berean, tenpluan Ama Birjinaren irudi gotiko interesgarri bat dago. Ibilbidearen azken erreferentzi puntua, Arantzazuko Santutegia da. Lehena bere motan, mende honetako euskal artearen erakusgarri onena da. Sainz de Oiza eta Laorga arkitektuen lana, bere itxura lirainean, harri bitxi puntan landutako kareharrian eginiko hiru dorre nabarmentzen dira. Aurrekaldean, Jorge Oteizaren Pietatearen irudia eta hamalau apostoluetako erlaizpea; eta Eduardo Chillidaren sarrerako ateak. Eliz barnean, Arantzazuko jatorrizko paisaia azaltzen duen Lucio Muñozek eginiko egur polikromatuzko erretaula orma nagusitzen da, XIII. mendeko Andre Mariaren irudia erdian duelarik. Santutegi honetan, Xabier Alvarez de Eulateren beirateak, Amabirjina dagoen gelatxora doan barnebidean dauden Xabier Egañaren margoak, eta kriptako Nestor Basterretxearen margoak ere ikus daitezke. 2. INTERES ARTISTIKO MONUMENTALEKO BESTE PUNTU BATZUK. Ibilbide monumental honek Urola eta Deba eskualdetako ondare artistiko garrantzitsua ezagutzeko aukera ematen digu. Loiolako Santutegia erreferentzi gune bezala hartuz, bertatik oso urbil, Azpeitian, beste leku ignaziotar interesgarri batzuk ezagutzeko aukera izango dugu: Ignaziok onespen handia zion Olatzeko Amabirginaren baseliza; Egibar Baserria, Maria de Garin iñudeak Santua hazi zuen tokia; Ignazio bataiatu zuten bataiontzia dagoen Soreasuko Sebastian Deunaren eliza; katekesia zabaldu eta erakutsi zuen Magdalenako Baseliza; eta Magdalenako Hospitala, denbora batean ostatu hartu eta lan egin zuen tokia. Era berean, Antxieta, Enparan eta Basozabal Jauretxeak ikus daitezke Azpeitian, eta Floreaga eta Insausti Jauretxeak,Balda Etxea, Idiaquez Jauregia, eta Barriken iturria beste batzuren artean, Azkoitian. La Antigua baselizaren inguruetan, Zumarragan hain zuzen, Monumentu historiko artistiko izendatua izan zen Legazpiren Dorretxea eta Euskadi enparantza ezagutu ditzazkegu. Urretxun berriz, San Martin de Tours eliza, bere zurezko sapai harrigarriarekin; Areizaga enparantza eta Ipeñarrieta Dorretxea. Legazpin, euskal gotiko erakoa den eta "Churrigeresko" erretaula ikusgarri bat duen Jasokundeko Andre Mariaren eliz nagusia; eta Elorregi eta Bikuña jauregiak, estilo arkitektoniko desberdinekoak, baina bakoitza oso garrantzitsua bere motan. Azkenik, Ezkio Itsason XVI. mendeko Igartubeiti baserria, euskal arkitektura herrikoiaren erakusle ezohizkoa; edo Santa Lutziko Pikota, beste batzuen artean. Arantzazuko Santutegiak, Euskal Herriko hiri ederrenetariko bat ezagutzeko aukera eskaintzen digu: Oñati. Herri bikain honetan, Sancti Spiritus Unibertsitatea aurki dezakegu, renazimendukoa eta euskal hiri arkitekturaren erakusle nagusiena; baita Mikel Deunaren eliza; Bidaurretako komentua; Foruen Enparantza edo Santa Marina Enparantza. Oñatitik oso gertu, izaera monumental nabarmeneko beste herri bat dago: Bergara. Bertan Santa Marina eta Ariznoako Pedro Deunaren elizak aurkitu ditzakegu; San Martin de Agirre Plaza; Antzinako Real Seminarioa; Jauregi, Izagirre, Ondartza eta Egino Mallea jauregiak eta Arrese zein Agirrebeña etxeak. Era berean, oso urbil, Arrasate eta Leintz Gatzagako erdi aroko herriguneak, Apotzagako euskal Ilerria Eskoriatzan, Pietateko Andre Mariaren eliza Antzuolan, Dorletako Santutegia Leintz Gatzagan, Jasokundeko Amaren eliza Elgetan, edo Aretxabaletako Galartza eta Otalora dorretxeak, beste interes gune batzuren artean. 3. BESTE BALIABIDE TURISTIKO KULTURAL BATZUK Urola eta Deba Garaiko eskualdetara datozen bisitariek, bertako herriek zaintzen duten hondare artistiko monumental baliotsuaz gain, beste interes gune kultural batzuez ere goza dezakete: Trenaren Euskal Museoa,Mirandaolako burdinola, Eskoriatzako Museo Eskola, Azpeitiako Ingurugiro Etxea, Azkoitian dagoen San Martin de Iraurgiren Museoa, edo Urretxuko Mineral eta Fosilen Museoa. Azpeitian dagoen Trenaren euskal Museoa, jakitunen esanetan, estatuko onena da. "Aurrera" bezalako garai bateko lurrin makinazko trenak ezagutu edota bertan ibiltzeko aukera eskaintzen du, 5 km inguruko ibilaldi txikiak eginez. Era berean, XX. mende hasierako lanabesak, tresneria, makinaria, eta munduko trenbide erloju bilduma aberetsenetariko bat erakusgai ditu (Tfno. 943 15 06 77) Bigarren interes puntua, Azpeitiako Ingurugiro Etxea da. Museo didaktiko honek, XXI. mendearen atean gure planetak jasaten dituen ingurugiro arazo nagusienekin harremanetan jarri nahi gaitu. Dituen lau gela elkarlotuetan, ikuspegi desberdinetatik, garapenari buruz tratatzen da, panel eta maketa tematikoen bidez. (Tfno. 943 81 24 48). Azkoitian, San Martin de Iraurgiren Museoa. Baseliza hau, bere ordulari bereziarekin, herria gain hartzen duten mendi baten gailurrean dago; barnekaldean Iraurgiren bailaran aurkitutako arkeolojiko eta historiaurreko aztarnak ikus daitezkeelarik. Agiri hauen bidez, bisitariak haranaren historia arakatu dezake, eta bertan ezagutuko ditu toki honetan elkarbizi izan ziren erromatarren azken garaiko aztarnak. (Tfno. 943 85 70 47). Ikusi beharreko beste leku bat Legazpin dagoen Mirandaolako burdinola da. XV. mendeko ola hau, bakarra bere motan, dagoeneko desagertua dagoen mundu baten adierazpena da. Bere eraikuntzak oso egoera onean daude eta udazken negu garaian, hilabetero lehenengo igandean martxan jartzen da, eta apiriletik urrirarte igandero. Gainera, Mirandaolan Natur Artisau parke batetaz gozatu daiteke, Euskal Herriko burdinaren historia eta kulturaren beste alderdi garrantzitsu batzuk ezagutu daitezkeelarik. (Tfno. 943 73 04 28). Urretxuko Mineral eta Fosilen Museoak, Euskal Herriko mineralen kristalizazioak eta era geologiko desberdinak azaltzen dituzten fosilak erakusten ditu. Modu berean,jarriak dauden mineral, fosil eta harkaitzen ulerpena eta denboran zehar jasan duten aldakuntzaren ulermena errazten duten panel interaktiboak daude. (Tfno..943 72 41 70). Eskoriatzako Museo Eskolak, euskal sustrai eta ohituretan barrena joatea eskaintzen digu, euskal baserrietako bizitzan garrantzia izan duten tresnen bitartez. Museo honen gaiak Euskal Herriaren historiaurrea eta historia, etnografia, eta ingurugiroa dira. (Tfno. 943 71 46 88). 4. INFORMAZIO GUNEAK * LOIOLA * Loiolako Santutegia, Tfno.: 943 81 65 08 * Iraurgi Lantzen, (Azkoitia), Tfno. 943 85 08 43 * LA ANTIGUA * Uggasa (Urretxu), Tfno. 943 72 62 56 * Zumarragako eliza, Tfno. 943 72 07 * ARANTZAZU * Oñatiko turismo bulegoa, Tfno. 943 78 34 53 * C.I.T. Deba Garaia, Tfno. 943 78 31 67 Lourdes Odriozola Oyarbide, Hiru Tenpluen Ibilbidearen koordinatzailea Itzultzailea: Jaione Arizti Zabaleta, UGGASAko Turismo Teknikaria