307 Zenbakia 2005-07-01 / 2005-07-08

Artisautza

Francisco Rebé Ramírez. Tapizatzailea: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

SARRERA

Gaurkoan gure forora dakarkigun artisaua tapizatzailea da; hau da, altzari eta bestelako elementuak oihal zein larruz forratzen espezialista. Ezin dezakegu altzariak egiten dituzten artisauekin uztartu; ezta zurezko artikuluak egiten dituztenekin, ez eta oihalekin aritzen direnekin ere, hain da berezia bere lanbidea. Beraz, oraingo honetan ez dugu lanbide bertsua duten eta aurrez ezagutu ditugun artisauen erreferentziarik emango.