307 Zenbakia 2005-07-01 / 2005-07-08

Artisautza

Francisco Rebé Ramírez. Tapizatzailea: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

ARTISAUA

Gure artisaua Donostian jaio zen, 1949ko martxoaren lehenengoan. Ikasketak Donostiako Gros auzoko Viteri ikastetxe publikoetan eta Mariaren Bihotzan egin ostean, bere aitarekin hasi zen lanean, Francisco Rebé Landa, tapizatzailea bera ere.

Francisco Rebé Landa 1925ean jaio zen Donostian, eta haurra zela Mirakruz kalean zegoen "Amuebladora de Gros" enpresan hasi zen lanean. Handik, gero, Gipuzkoako enparantzan zegoen "Murgia" tapiztegira joan zen.

1950ean, ezkondutakoan, enpresa utzi eta tailer txiki bat zabaldu zuen bere amaren etxean, Gros auzoko José Arana kalean.

1952an, soto bat alokatu zuen Gran Vía kalean, eta handik hiru urtera handiago batera lekualdatu zen, Usandizaga kaleko 16.era.

1962an, erakusketa bat egin zuen San Frantzisko kaleko denda batean, hain zuzen ere gaur egun artisauak tailerra duen egoitza berean. Handik hamar urtera, 1972an, sotoan lan egiteaz nekatuta, San Frantzisko kaleko aipaturiko lokalean zabaldu zuen tailerra.

Gure artisaua 15 urte zeuzkanean hasi zen bere aitarekin Usandizaga kaleko sotoan lanean. 21 urterekin, soldaduska egitera joan zen, eta handik itzulitakoan, 1972an, aitarekin jarraitu zuen San Frantzisko kalean lanean. Francisco Rebé Landa Caracasen, 1956. urtea.

Aitak, 64 urterekin, erretiroa hartu zuen, eta semeari utzi zion tailerra.

Francisco Rebé Ramírez ezkonduta dago, eta seme eta alaba bat ditu. Francisco Rebé Ramírez

San Frantzisko 38

DONOSTIA

Tef.: 943 27 96 92