
Artisautza
Francisco Rebé Ramírez. Tapizatzailea: Historia
GARMENDIA IARTZA, Koro
Hiztegiaren arabera, “tapizatzaile edo tapizaria” tapizak egin, apaindu edo osatzen dituen pertsona da. Eta baita alfonbrak, tapizak, gortinak, kuxin handiak, sofak eta abar prestatzen dituena.
“Tapizatzea”, berriz, tapizak erabiliz estaltzea da; hau da, horma, aulki, besaulkiak eta abar oihalez estaltzea, edota azal bat tapiz moduko batez janztea. Myslewicki jauregia. Varsovia.
Gaurkoan ezagutuko dugun artisaua “tapizatzaile edo tapizari” bat da, “hormak, aulkiak, besaulkiak eta abar oihalez estaltzen dituena”. Ez dugu ogibide hau tapizak egiten dituzten tapizgileenarekin nahastu behar. Altzariak oso aspaldidanik tapizatzen dira; izan ere, K.a. 2000. urtean, Egiptoko Inperioaren garaian, tapizaturiko altzariak aurkitu izan baitira.
