266 Zenbakia 2004-07-03 / 2004-09-10
(Eusko Ikaskuntza-Caja Laboral Saria, 2004) Jose Luis Lizundia Askondo
I Juan San Martin. (Argazkia: Urtzi Urkizu) nor izan bada gerra osteko kulturgintzan orohar eta, euskalgintzan batez ere, sortzaile, ikerle, antolatzaile, bultzatzaile, partaide, Juan San Martin Ortiz de Zarate jauna izan da. Euskal kulturgintzaren “land roverra” deitu nion, gure arteko euskara garbian, “todoterrenua”.
Ez noa orain bere biobibliografia zehaztera, zeren eta ezin delako artikulutxo honetan sartu. Joan den azaroan Felix Maraña eta Jose Luis Padronek Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean koordinatutako Jardunaldietan, hamahiru hizlari saiatu ginen Juanitoren – barka, niretzat San Martin, beti Juanito izan da- alderdi desberdinak azaltzen :etnografia ikerketa, historia nahiz bestelako saio, aldizkari eta egunkarietako artikulu ugari, Eibarri buruzko dozenaka lan, alpinismo, eskalada eta espeleologiazko ekintza, poemagintza eder, bibliografiagintza aunitz, alor askotako azterketa, euskal idazleen fitxa bildumak eta abar. Saiatu ginenok, saiatu ginen, baina alperrik, Juanitoren gauza ugari utzi genituen aipatzeke. Dena dela argitaratzen direnean irakurri ahal izango dira. Orduan esan nuen bezala : ”Norbaitek, noizbaiten, Juanitoren kultur kosmogonia guztia aztertu beharko luke eta litzateke lan makala aterako!”
Juan San Martin. (Argazkia: Urtzi Urkizu) Akademian egindako guztia garatzeko EUSKERA agerkaria arakatu beharko genuke goitik behera, batzar-agiriak, biltzar eta jardunaldien aktak, argitalpenen ia bilduma guztiak, batzuk berak sortuak: Iker eta Jagon; beste batzuetan liburugile edo txostengile: Onomasticon Vasconiae, hurrengoetan birrargitaratzaile, Azkueren hiztegi, gerra aurreko Euskera, katalogogile, “indexgile” eta abar. Erakunde akademikoaren barnean idazkari urterik latzenetan, diruzain, Jagon sailburu, Gipuzkoako ordezkari eta buruorde (kargu honetan denbora gutxian, Ararteko izendatu zuelako Eusko Legebiltzarrak), Zuzendaritzako kide bezala Euskaltzaindiaren egitasmo nagusi nahiz xumeetan aurrelari beti, hala nola “Orotariko Euskal Hiztegi” eta “Euskal Herriko Hizkeren Atlas” proiektu erraldoien sukaldaritzan nor ibili zen?: batipat, Juan San Martin. Aipatu hiztegiaren lehen egile eta zuzendariaren, Koldo Mitxelenaren, alegia, akulari bera eta berak proposatu zuen, haren heriotzaren orduan, ordezkoa, Ibon Sarasola. Arantzazuko Biltzar famatuaren arima eta animatzaile ere Juanito izan zela esana dut eta baita ere hurrengokoena ere, alegia, Bergarako 1978koarena, alegia. Jagon sailburu legez, alfabetatze-euskalduntze kanpainen eta batzordeen koodinatzea Euskaltzaindiaren babespean bai zegoen, berari zegokion erakundea, kanpoan eta barruan, ordezkatzea. Sail horren batzorde bat arduratu zen zenbait urtez Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak antolatzen. Beste bat, Oinarrizko Euskararen Batzordea izan zen, zeinetan Imanol Berriatuak, hebraierazko “ulpan” delakoaren esperientziaz baliatu zen “euskaltegi” hitz baliokidea sortu eta euskalduntze bide bat urratuz. Horretarako, Israelera antolatu zen espedizio buru Juanito izan zen, egitasmorako Iberdueroren babesa ere lortuz. Orobat, Euskal Idazleen Elkartea sortzeko ahaleginetan eta iraun ezin izan zuen Martuteneko Itzultzaile Eskolaz eta, ez bere erruz, noski. Juan San Martin. (Argazkia: Urtzi Urkizu)
1979an, Eusko Kontseilu Nagusian, Kultura zuzendari bezala egin zuen lana, bereziki, jarri zituen zenbait oinarri, ia ezezagunak dira. Sailburua Jose Antonio Maturana zen eta, noski, ezagunagoa, politikoa. Baina nola bera ez zen politiko profesionala, ez eta alderdi gizona, gerora ere, Euskal Herriko lehen Ararteko legez herrigintza ikuspegitik egin zuena ez da “saldu”. “Juanito eta Giza Eskubideak” titulupean, azaroko aipaturiko jardunaldietan, Faustino López de Foronda Ararteko erakundeko legelariak emandako txostena jakingarria litzateke horretarako, Ararteko izan zen garaiko argitalpenak ere badira lekuko. Beste erakunde edo elkarte ugaritan ere izan da kargudun, arduradun edo partaide Juanito, hala nola Sociedad Deportiva Eibar, Euskal Mendi Federazio, Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Paisen “Egan” aldizkarian, Gerediaga Elkarteko bazkide eta bere Liburu Azokaren aholkulari, Aranzadi Elkarteko, Eusko Ikaskuntza... eta abar. Eta abar... ugari. Bere bibliografia oparoa ezin izan dut ona ekarri, segurutik, Eusko Ikaskuntzak argitaratuko du. Beste dozenaka ekintza aipatuko nituzke lekurik banu. XX. mendeko bigarren mende erdian, euskal kulturgintzaren eragilerik oparoena izan da Juan San Martin.
Lotutako artikuluak Juan San Martin, escritor y acad?mico de Euskaltzaindia. (Urtzi Urkizu). MenuaGAIAK Aurreko Aleetan Inicio > EM 266 > Gaiak -->
2004/09/03-10