769 Zenbakia 2022-02-16 / 2022-03-16

KOSMOpolita

Heztea eraldatzea da

UGARTETXEA ARRIETA, Arantxa

(…) A través de su permanente quehacer transformador de la realidad objetiva, los hombres simultáneamente crean la historia y se hacen seres históricos-sociales. (…) (Pedagogía del oprimido. Siglo XXI de España Editores, S.A. Madrid 1970, pg. 123)

(Errealitate objektiboaren eten gabeko eraldaketa beharra  dela medio, gizakiok aldi berean historia sortzen dugu eta izaki historiko-sozialak egiten gara.)

Ezagutu nuenean Joxerramon Zubizarreta Oteiza, jatorriz Algortakoa, gudari izandakoa Espainiako 1936ko gerra zibilean, eraikuntzan profesionala eta kantuan ere bai tenorea zenez, ulertu  nuen beregan bi jabetasun bizikidetzen zirela: Euskal Herria eta Brasil, bakoitzak dituen erreferente kulturalekin bi hizkuntzetan adierazten zituela: portugesa eta euskara, gaztelera bazuenez. Bere nortasun erakargarria sumatu nuen eta bat batean berarekin bizikidetzea erabaki nuen. Orduz gero eten gabeko eraldaketa katean bizi izan naiz. Bere ezinbesteko agurra 1999an jasan nuen. Dena dela 1982tik 1990arte elkarrekin bizi izan ginen Taboão da Serran, Rua dos Jasmins 36an, São Paulo-Brasil hirian. Epe honetan nire ahizpa 46 urteekin hil zen eta gero nire ama 84kin, hemendik aurrera ezusteko zenbait egoera aldatzaile erradikalak biziz. Brasildik itzuli ginenean aitaren presentzia eta berak gurea disfrutatzeko aukera izan genuen sei hilabetean, geroago bere azken agurra gertatu zen.

Gure etxea euskal baserri bat zen Joxerrak eraikitakoa, aurrean lauburua eta Gerizpe izena zituena. Ea igandero Euskal Etxera joaten ginen bera beste batzuekin batera fundatzailea baitzen.

Egun batean maistra zen bizilaguna aurkeztu zidan eta une berean Paulo Freireri buruz galdetu nion. Erbestetik 1980an etorria zela eta Pontifizea Unibertsitate Katolikoan klaseak ematen zituela esan zidan. Bere bila joan nintzen eta elkar aurkeztu eta gero baimena lortu nuen bera eta ikasleen aldetik klase haietan parte hartzeko hau esanaz: Ohore bat da niretzat. Gero hiru ikastaldi graduazio ondorengokoak egin nituen, konturatuz aukera berezi bat zela nire bizitza profesionalean.


Orduz gero nire eraldaketa pertsonala gertatu da bizitzaren berrantolaketa baten erara, oinarrizko abiapuntu bezala ohartuz ezer eta inor ez dela neutrala onerako edo txarrerako. Nire izaera pertsonala eta profesionala hobeto ezagutzen joan nintzen eta bien arteko banaezina onartzen, egoera hau inoiz ordu-arte bizi ez izana. Hau da Freireren pedagogiak duena ukitzen usten baldin bagara. Niri irakasle honen jakinduriaren sentsibilitateak gaur arte ukitzen nau, berezia zen benetan eta bera ezagutzeko aukera izan nuen ez bakarrik ikasgela batean baizik ikasgelatik kanpo, mahai inguruan, eta egun bere hitz idatzietan, berriro memoria pedagogikoa dela medio askotan hunkiturik sentituz.

Garai hartan Vanessa ikastetxekideko nerabea zen, ile luzea eta itxura dotorea zuena, arduraduna eta ikasle bikaina. Atentzioa deritzen zidan bere portaera jatorrak eta Diego bere anaiarekin zituen konplizitateak,  Joxerrak eta nik bizikidetzen genituen Izilda eta Orivalen (beraien gurasoak) etxeko familia giro hartan.

Arantxa: 
Pentsatu dudanean zurekin elkarrizketatu nahi nuela bi hitz etorri zaizkit burura hitz bakarra izango balitz bezala hezi/eraldatu. Eskertuko nizuke zure burua aurkeztea.

Vanessa:
Ni era askotako Vanessa naiz. Vanessa, Eduardoren kidea. Vanessa, Enzo eta Manuelaren ama. Vanessa, estranjeriko hizkuntza irakaslea nerabeen artean.  Vanessa, argazki eta testuen memoria bilduma zalea. Vanessa, artisautza eta kirola maite duena. Egon naiteke elkarrizketa osoa hauetaz hitz egiten, konbentzionala ez den erara, baina zuk nahi duzunari buruz hitz egiten astea besterik ez da.

Ofizialak diren nire agiriak hauek dira: Vanessa Clemente de Souza Ingegneri, Batxilerra eta Lizentziatua Filologia Portugesa eta Gazteleran, São Pauloko Unibertsitate Publikoan.  Espezializatua brasildarrei gaztelera irakasten. Irakasle bezala 21 urte daramazkit, 16 horretatik irakaskuntza basikoan São Pauloko eskola pribatuetan, beti nerabeekin. Badut esperientzia ere liburu didaktikoak idazten.    

Arantxa: 
Hasi gintezke iruditzen bazaizu, eraldaketa hitzak zer esaten digunarenera inguratzen.

Vanessa:
Nahita nahiez, bizitzaren zehar eraldaketa pilo bat izango ditugu. Fisikoak direnak nabariak izango dira, ukaezinak. Baina psikologikoetan aurkitu dezakezu esaten dizuena beti modu berekoa izan dela eta ez dela ezer aldatuko. Beste batzuek, eraldaketak desio dituzte baina ziurtasunik gabe aurkitzen dira eta ez dira arriskatzen. Eta beste batzuei eraldaketarik gabe ezinezkoa egiten zaie bizitzea. Azken talde honetakoa naiz. Dena dela nire ikuspuntutik ikusita, naiz eta askotan kosta, ez da posible ez eraldatzea. Bizitzak biziarazten dizkigun esperientziak eraldaketa sakonak sortzen dizkigu esperientziaren arabera eta nola onartzen dugun ukituak eta eraldatuak izatearen arabera ere. Hitz batean: ez gara hilko jaio ginen bezala inondik inora. Bukatu gabeko obra gara eta eten gabeko eraikuntzaren beharra dugu, hau izanaz bizitzako edertasunik handiena.

Elkarrizketa hasiera honetan begi bistan dagoen zerbaitez hitz egiten hasten naiz: “gaztediaren” ezaugarriaz eta “zahartzaroarenaz”. Edertasuna eta dibertsioa lehenengoena dela esaten digute eta ederrak eta dibertigarriak izan nahi dugunez ba ez gaituzte uzten zahartzaroa lasai bizitzen (gakoz tartean jartzen ditut bi hitzak oso subjektiboak direlako). Publizitateak txikitzen gaitu taxugabeko kanonekin eta mila prozedura estetikoak daude adineko ezaugarri naturalak atzeratu nahian, ordularia gelditzea edo egutegiko orriak desagertzea posible izango balitz bezala…

Baina nork sartu zigun buruan eraldaketa hori ez dela ona? Bi urte barru zuhaitzekin sakon identifikatzen naiz, askotan kotxez noanean gelditu eta aparkatzen dut São Pauloko lore dun zuhaitz eder baten aurrean. Astebete pasata gero zuhaitz bera lore gabe aurkitzen dut adarrak biluzik  loditasun eta forma desberdinez horniturik edertasun berdinarekin. Zuhaitz hauek erakusten didatena da edertasuna bizitzako garai guztietan dagoela.

Barruko eraldaketei buruz (kanpotik datozenak edo alderantziz) hitz egiten badugu, hauek naturak ez ditu ezartzen gure aurpegian. Onartu beharko genituzke eta baimendu agertzea. Askotan behar bada bilatu ere egin behar dira.

Badaude uneak eraldaketak bereziki markatzen dituenak, nire gurasoen etxea utzi nuenean bezala, graduatu nintzenean, nire seme alabak jaio zirenean edo minbiziari aurpegia eman nionean. Dena dela pertsona batzuekin harremanak edukitzea, irakaslea izatea, kirola praktikatzea eta abar era xeheagoan baina garrantzi berdinarekin eraldatu naute. Beti eraldatu nahi nuke eraldaketa bizitzea denez.

Arantxa: 
Paulo Freireren  nagusien alfabetizazioko praktika pedagogikoari jarraituz zure  idatzitako “berbategi unibertsoko” Hitz sortzaileak (Freiren hitzetan) bereizi nahi ditut: Aldaketa, Eraikuntza eta Kanonak. Ze hitzak bururatzen zaizkizun  ahoskatzen duzunean Aldaketa, Eraikuntza eta Kanonak?

Vanessa:
Hiru hitzak oso indartsuak dira eta kutunki erlazionatuta daude. Oinarrizkoak iruditzen zaizkit idazten ari garen historia honetan. Aldaketaz pentsatzen dudanean baikorra den zerbaitez pentsatzen dut. Baina ez da erraza erronka bat da, askotan hor dauden kanonak mendetakoak dira eta jadanik ez dute errealitatea itzultzen (askok behar bada inoiz ez dute itzuli baina norbaitek inposatu zituen), apurtu behar dira. Balio duten ala ez aztertu behar da, hain garrantziak diren aldaketak bultzatu behar dira naiz eta abentura bat izan konfort egoera utzi behar delako eta korrontearen aurka igeri egin. Barrutik hasten den zerbait da, zerbaitek oztopo egiten digu hura ez dagoela ondo esaten digu eta orduan zer egiten dugu? Entzungor jarraitu? Espero dut ezetz.

Beste hitz bat gehitzea eskatzen dizut: Gogoeta. Denbora guztian galderak egitea geure buruari. Ezin dugu onartu esaten digutelako horrela izan behar duela, beti horrela izan dela, hor egokitu eta onartu behar duzula, izan behar duzula, egon behar duzula, eta abar. Zarata hau entzuten badugu, gaizki dagoena aldatu behar dugu eta horrela sartuko gara, garen eta nahi duguna izatearen etengabeko eraikuntza prozesuan.

Arantxa:
Ikusten dut hitz sortzaileen bidez gaiaren hasiera antolatu duzula zure berbaldi unibertsoa dela medio eta banakatzera noa bertan aurkitutako hitz sortzaileak:
Aldaketa: Baikorra eta erronka.
Kanonak: Mendeak, errealitatea, inposaketa, ber ebaluaketa.
Gogoeta: Gurekiko galdeketak, beti, entzun, zarata.
Eraikuntza: Konfort, korrontearen aurka, barruan, oztopoak, entzungor, eten gabeko prozesua.
Berbaldi unibertso honetatik abiatuta eta kontutan edukiz hitz sortzaileak lortutakoa, ona izango litzateke hezkuntzari buruz hitz egiten hastea aldaketaren haritik, egun hezkuntza eratzen duten kanonei buruz eta honek denak daraman gogoetatik eten gabeko posiblea den  eraikuntza prozesura.     

Vanessa:
Hezkuntza gai eztabaidagarria da naiz eta ez iruditu. Lehenengo eta bat denok uste dugulako sakonki dakigula gai honetaz eta ez da egia. Medikuntza bezain delikatua da baina gai honi buruz espertoa dela esatera ez da inor ausartzen ez badu ikasi horretarako. Hezkuntzaren ondorioak ez dira bakarrik fisikoak, arimakoak ere badira. Horregatik politiko guztien ahotan dago, Ego Ameriketan behinik behin nik dakidanez. Jendeak badaki instrukzioak onura eta aukera finantzagileak dakarkiela baino hau baino gehiago da (eta hau ez dago argi denentzat), hezkuntzak, inguratzen gaituen mundua gehiago eta hobeto ulertzera, garamatza.

Irakasle bezala, eman behar dudan klase bakoitzerako elaboratzen dudan material bakoitzean, kontutan dut ze motako gogoeta aukeratu nahi diodan ikasleriari. Begiratu zein motako boterea dudan esku artean! Baina ikasle bakoitza mundu bat da eta esperientzi propioa zamatzen du. Denen artean gogoeta multzoak eraikitzen ditugu eta Jainkoak daki ze motako inpaktua edukiko duten. Hitz batean, plan batekin heltzen naiz klasera baina karrera honetan daraman urte guzti hauetan ikusi dut askotan taldeak naraman bidetik beste bat dela eta hau bikaina iruditzen zait.

Mural hau egin genuen ikasgelan, Velazquezi buruz sekuentzi didaktiko
bat egin ondoren.

Hezkuntzan kanonei buruz hitz egiten dugunean, hemen bat oso garbi ikusten dugu. Burokrazia asko dago unibertso honetan: edukiak behar ditugu, baita agiriak eta gorputzak domatu. Baimendu talde eta pertsona bakoitzaren nortasuna hel dadin desiratzen duenera, arazo bat da hezkuntza erakundeetarako, “espertoei” aurkeztu behar diotena rola betetzen dutela denez.

Joan den urtean etxeratzea hasi zenean pandemia zela, hezkuntzan sartuta gauden guztiok asko sufritu dugu. Ikasleriaren galerak handiak izan dira eta naiz eta asko ikasi teknika aldetik dauden errekurtsoei buruz, nire gehien inporta zaidana galdu dut: harreman zuzena nire hezidunekin.

Lehenengo klasea online emanda gero pantaila itxi nuenean negarrez hasi nintzen. Hezkuntzak duen gizatiartasunetik hain urrun sentitu nintzen! Ikasleek beraien etxetik ez zituzten kamerak jartzen eta nik laukitu beltzak bakarrik ikusten nituen. Interakziorik ez zegoen. Interesatua den begirada galdu nuen, galdetzen duen begirada, zalantza duen begirada. Galdu egin nintzen. Indartu nuen gauza bakarra izan zen ez dela existitzen ikasgelarik hezitzaile/hezidun jokorik ez badago.

Distantziatik irakastea bizi izan dudan erronka profesional handiena izan da. Irekia nago medioetara ikasgela barruan baina tresna handiena beti izango gara irakasleak hasierako errekurtsoa ikasleriaren ekarpena dugula esku artean. Feedback da.

Ikusi genuen teknologia oinarrizkoa izan zela kontaktua mantentzeko baina ikusi genuen baita ere hezidunek protagonismoa galdu zutela kontaktu fisikorik gabe. Beraien etxeetan barneratu ziren zentzu guztietan. Gauza askoren ondorioa izan zen baina urruntasunean sailago egin zitzaien oholtzan egoteko gogoa.

Velazquezen obrari buruz, beraientzat interesgarriena zen hitza idatziz.

Nik pentsatzen dut eskolak aldatu behar duela organizazioa baina ez du izan behar distantzian egina.

Laburbilduz eta gure elkarrizketako hitz sortzaileak berreskuraturik: eskolak aldatu behar du egitura, ikasleriaren protagonismoa ahalbidetzeko, ez bakarrik diskurtso polit bat egitearren, praktikatzeko baizik, heztea elkarrekin eraikitzea delako. Taldean eginiko gogoeta lana da. Zaharrak diren kanonak apurtu behar dira eta beste batzuk mantendu.

Arantxa:
Zure hitzetan erronka baikorra sumatzen dut aldaketarekin erlazionatzen dena eta hezitzaile/hezidun protagonismoa ziurtatzea da ezaguera beraren bilakaeran esentziala den parte bat delako.

Elkarrekin eraikitzeak konfort pertsonala eztabaidatzen du, batzuetan korrontearen aurka igeri egitea, hezkuntza eremuan barruan eta kanpoak oztopoak aurkitzea edo sinpleki gertatzen ari denari entzungor egitea. Zuk hitz egiten didazun eraikuntza taldeak suposatzen du benetan aldaketari buruzko etengabeko prozesu bat.

Ikasgela Paulo Freireren hitzetan  “irakurri beharreko lehenengo testua da”, ikasgela esaten dugunean, nire iritziz, edozein topaketa hezitzaile eta hezidunen artean, edozein dela espazioa, kontutan edukiz familia eta gizarte osoa garela protagonistak eta parte hartzaile hezkuntza munduan, kontziente edo inkontzienteki zuzenean edo zeharka. Hau da nik bizi izan nuena Paulo Freirerekin ikasgelan.

(…) Ahora, ya nadie educa a nadie, así como tampoco nadie se educa a sí mismo, los hombres se educan en comunión, mediatizados por el mundo. (…) (Pedagogía del oprimido. Siglo XXI de España Editores, S.A. Madrid 1970, pg. 90.)

(Orain, jadanik inork ez du bestea hezten, ezta norbera hezten ere, gizakiok hezten gara elkarrekin, munduaren bitartez.)

Hemendik datorkio hezkuntzari zuk aipatzen duzun konplexutasuna akordiotara, ebaluapenetara eta programetara heltzeko garaian, eten gabeko eraikuntza eta ber eraikuntza bihurtzen delako. Irakaskuntzak duen botereaz gobernu guztiak kontutan duten zerbait da. Behar bada guk, esku hartze zuzenak garelako, ez dugu hainbeste eztabaidatzen zein aldeetara ari garen erabiltzen jakinduria jakinda ez dagoela ezer neutrala denik eta gure buruari galdetu gabe ze bizitzako aldea indartzen ari garen praktikatzen dugun irakaskintza eta ikaskuntzarekin. Zehatzago esanda  zeren edo noren alde/zeren edo noren aurka egiten ari garen irakaskintza/hezkuntza.

Kanonak nahiz eta beharrezkoak izan talde eraikuntzan, zarataz beterik daude ezinbestean. Aurreko galderak dagokion erantzunarekin batera burokrazian lur hartzen dute, honek behar den doma egokituz. Baina dena ez da zarata eta ezta ere doma beharrezkoa da bereiztea norantz bai eta norantz ez joan nahi dugun, jakinda ezer ez dela zarata eta doma soilik eta inor ez dela neutrala.

Hezkuntza askatzailea ez denean, zapalduaren ametsa
zapaltzailea bihurtzea da.

Pandemiak nabarmen agertu du mundu osoan zeintzuk garen historian esku hartzeko aukera dugunok eta zeintzuk inolaz ere ez. Tragediaz betetako argazkia bistan dago arimako begiekin ikusi nahi dunarentzat zuk esaten duzun bezala, era honetara hezkuntzaren aurpegia aldatzeko eta zehazki eskolarena.

Arantxa:
Vanessa, zergatik erabaki zenuen brasildarrei gaztelera irakastea? 

Vanessa:
Lehen aipatzen nizuen bezala eraikuntza prozesuan gaude. Filologia ikastea erabaki nuenean nire asmoa brasildar eta portugesa den literaturako irakaslea izatea zen. Dena dela fakultateak aukera ematen ziran formazio bat baino gehiago egiteko. Horrela erabaki nuen gaztelera eta literatura espainiarra eta hispanoamerikarra ikastea. Laburbilduz esan behar dut ez dudala inoiz lan egin portugesarekin ez hizkuntzan eta ezta ere literaturan. Beti gaztelerako irakaslea izan naiz. Horregatik garrantzia eman nahi diot gure ikasleei aukerak desberdinak aurkezteko praktikari. Askotan usten dugu badakigula zer nahi dugun baina bide erdian zerbaitek ezustean harrapatzen gaitu. Egia esanda, ez naiz portugesa irakasle bezala hausnartzen.

Atzerritar hizkuntza bateko irakaslea izateak asko suposatzen du niretzat. Nire ikasleei beste errealitate batzuk aurkeztea da, duten munduarekiko begirada zabaltzea, estereotipoak apurtzea, baita ere beste kulturak ezagutzeak gutaz gehiago jakitea errazten du eta  gure kulturaz gogoetak egitea. Hau denagatik atzerritar hizkuntzako irakaslea izatea atsegin dut. Errezel hau nola zabaltzen den geure aurrean ikusteak eta laguntzeak heldutasun bide horretan liluratzen nau. Azken batean irakasle bezala bide horretan laguntzaile izatea da. Zehazki gaztelerako irakaslea izatea destinoaren egin beharra izan zen. Familia espainola dut eta betidanik identifikatu naiz unibertso honekin jakinda gainera Hispano Ameriketara zabaltzen dela.

Orain baimena eskatzen dizut komentario txiki bat egiteko lehen aipatu duzun harira erlazionatuz nik agertu dudan irakasle aukeratutakoari buruz. Beraz nire hasierako formazioarekin, idazlari, zuzentzaile eta itzultzaile izan naiteke baina inoiz ez dut zalantzarik eduki atzerritar hizkuntzako irakaslea izan nahi dudanik.

Argi dago hizkuntza organismo bizi bat dela eta bizi den gizartearen erreflexu. Sortzen diren terminoak beharrei egokitzen joaten dira, hitz batzuk erabiltzeari uzten diote, beste batzuk sumatu egiten dira, ahaztuta zeuden batzuk ber sortzen dira, beste batzuk prestatuta hartzen ditugu … Hizkuntza bateko hiztun bezala, beti ari gara zein den termino egokiena   egoera bakoitzean aztertzen. Lupaz aukeratzen dugu naiz eta batzuek pentsatu bat batean sortutakoa dela.                             

Gustatuko litzaidake ikasi aditzari eta jarraitzen dion atzizkiari buruz dagokion gogoeta bat proposatzea. Ikasi dezakegu norbaitengandik edo norbaitekin itxuraz leku berea eramaten gaituzten atzizkiak dirudite baina bata edo bestea sinpleki aukeratzerakoan oso argigarria bihurtzen da. Norbaitengandik ikasten dugunean ezaguera sortzen den abiapuntu bat onartzen dugu baina norbaitekin ikasten dugunean ez gaude bakarrik, ezaguera elkarrekin lortzen eta darion zerbait da.

Hildakoen egunean aldare bat egin genuen eguneroko ikas gelan. Eduardok egin zuen egurrezko
estruktura eta kurtsoan zehar ikasitako “hildakoek betikotu” genituen beraien argazkiak ipiniz.
Gakorratz egindako tapete gorria nire amonak egindakoa da.

Arantxa:
Adibidea oso grafikoa iruditzen zait. Dena dela esan dezakegu norbaitengandik eta norbaitentzat, norbaitekin esaten dugunean inplizituki hor daudela. Beti dago oinarrian eta jasotzen den lekuan komunitate bat eta hori da norbaitekin adierazten dugunean argiago geratzen dena. Gogoeta honek azpimarratzen du ezaguera eta jakinduriari dagokion ezaugarri pedagogikoa hau dela: inork ez duela esklusiboki  jakinduriaren jabetasuna.

Zure erantzuna irakurri ondoren Paulo Freireren (Brasilen gaudenez) berak esandako esaldi batetara eraman nau:

(...) Agora mesmo, no momento exato em que escrevo sobre isto, quer dizer, sobre as relações pensar, fazer, escrever, ler, pensamento, linguagem, realidade, experimento a solidariedade entre esses diversos momentos, a total impossibilidade de separá-los, de dicotomizá-los.(...) (PROFESSORA SIM tia NÃO cartas a quem ousa ensinar. Ed. Olho d’Água. São Paulo 1997, pg. 7).

(…) Une honetan, honi buruz idazten ari naizen une berean, esan nahi dut, egin, idatzi, irakurri, pentsamendua, hizkuntza, errealitatea, gertatzen den momentu horietan esperimentatzen dudan harremanei buruz, elkarrekiko solidaritatea dela, ezinezkoa izanik bat bateko banaketa, dikotomizazioa (…)        

Gizarte brasildarraren egungo egoera ikusiz, zer nahi zenuke komentatu? Zerk jarraitzen du izaten zure ametsa?

Vanessa:
Egia esan pena handia sentitzen dut ikustean ze bide hartzen ari den hain ahaltsua den gizarte brasildarra. Gure gizartea polarizatuta dago eta ez zait batere ona iruditzen. Politikoki ez dut pentsatzen aberri salbatzailerik dagoenik baina era batera edo bestera jendeak espero du norbait perfektua eta dena konponduko duena. Politikariak onura ateratzen diote egoera honi, leku guztietan bezala, eta oso ongi jolasten dute joko honetan. Gauzak horrela direla propaganda onenak irabazten du.

Aitortzen dizut askotan berrietatik urruntzen naizela eta nire pertsonal eta profesional mugetara mugatzen naizela babestu nahian eta egin dezakedan kapazitatean sinetsi nahian. Esperientzi sakonak eduki ditut azken urteetan eta bizitza beste era batetara ikusten dut. Inoiz baino begirada enpatikoagoa eta sakonagoa dut. Horrek zer ikusia du baita ere uste dut hemen daramadan urteekin.

Nire ametsa jakintsua izatea da, une bakoitzari merezi duen intentsitatearekin onura ateratzearren tontokerietan denbora galdu gabe. Etxekoekin egon nahi dut alaitasun, barre, osasun mentala eta fisiko uneetan txertatuta bizituz. Beste guztia ondorioak dira. Horregatik saiatzen naiz gauza guztiak perspektiban jartzen.

Hautatzerakoan hobeto bereizten dakien eta orekatuagoa den gizarte bat nahi dut, jakinda honek denak hezkuntzarekin zer ikusia duela.

Arantxa:
HASTEA deitutako gizakiak gara, biologikoki, psikologikoki, kulturalki, historikoki, hezkuntzan, politikan, estetikan, etikan …

(…) Que o saber tem tudo a ver com crescer, tem. Mas é preciso, absolutamente preciso, que o saber de minorias dominantes não proíba, não asfixie, na castre o crescer das imensas maiorias dominadas. (PROFESSORA SIM tia NÃO cartas a quem ousa ensinar. Ed. Olho d’Água. São Paulo 1997, pg. 127).

(…) Jakiteak era bateko zer ikusia du hastearekin. Baina beharrekoa da, oro ar beharrekoa, jauntxoen gutxiengo jakinduriak, ez debekatzea, ito, irendu, nabarmen  gehiengoa diren menderatuen hastea.) 

Milesker Vanessa, besarkada bero bat saudade brasildarrez betea.

Vanessa:
Ni naiz eskertzen dudana eman didazuen aukera polit hau niri ideiak organizatzeko eta nire praktika pedagogikoaz erreflexionatzeko. Dudan korreoa konpartitzen dizuet norbaitek nahi baldin badu elkarrizketa honekin jarraitu: vanessa.ingegneri@gmail.com 

Vanessa, Eduardo, Manuela eta Enzo.


Eusko Jaurlaritza