606 Zenbakia 2011-12-23 / 2012-01-06

Euskonews Gaztea

Gaiak: Olentzero, mutilak eta jostailuzko sukaldeak

ELGEZABAL, Alfre



Aupa Olentzero 7 urte dituen Aitor naiz!!! Zer moduz???

Ba tira lehenengo eta behin nire egoeraren berri emango dizut. Urte osoan nahiko ondo aritu naizelakoan nago. Gurasoek esandakoa bete dut, ikastolako etxeko–lanak egunero prest izan ditut, ah! Ta hori gutxi balitz maisuak nahiko nota onak jarri dizkit. Argazkia: CC BY — aniara

Beraz, nire bide onaren bermea azaldu eta gero buruan daukadan arazotxo baten berri eman nahiko nizuke. Nire ametsa sukaldean ondo aritzea eta sarritan janaria prestatzeko erosketak egitera joatea da eta asko pentsatu eta gero SMOBYren sukaldetxoa eta supermerkatua eskatu nahi dizkizut.

Kontua da nire etxean aitari nik zuri opari hau eskatzea ez zaiola batere gustatu. “Baina zu burutik jota zaude!!! Horrelako opariak neskek baino ez dituzte eskatzen!!!”, “Maritxu deituko zaituzte!!!”, “Laztana, ez duzu futbitorako baloirik nahi edo Athleticen kamisetarik??”.

Olentzero ni mutila izanda ezin dut ba sukaldetxorik eskatu??? Nor da Maritxu hori ba?? Amak hala ere esan dit nik zuri nahi dizudana eskatu ahal dizudala beraz nire eskariarekin aurrera jarraituko dut. Ah!!! Ta amatxok esan dit ia aitarentzako beste burmuin bat bidal diezagukezun, kokoteraino dagoela bere jokabideez (ba hori amaren mezua). Hala ere zu lasai sukaldetxoa ekartzen badidazu aitari errezetak idazteko eskatuko diot eta.

Eskerrik asko, musu handi bat!!!