601 Zenbakia 2011-11-18 / 2011-11-25
Euskal Herriko Lapurdi probintzian , 2500 biztanleko herri ttipi bat, Itsasu deitua, gereziaren hiriburua da. Duela aspaldi gereziak landatzen dira, kasik itsasuar guziek beren baratzeetan gereziondoak dituzte. Jaten dira bakarrik edo erreximenta bilakatu eta, ardi gasna–rekin eta ere arnoa–rekin krakadarentzat.
Hiru gerezi mota badira:
– Xapata, gorria da, ekainaren hastapenean biltzen da eta mikatza da. – Beltza, bere izenak erraiten duen bezala beltza da eta ttipia, ekainaren erdian biltzen da erreximenta egiteko. – Peloa, erdi gorria erdi beltza da, sukratua da, maiatzaren erdian biltzen da erreximenta egiteko. Gereziaren Historioa Itsasun
Duela 70 urte gerezi produkzioa biziki garrantzitsua zen. Bainan gero eta gehiago jendeak nahiago zituzten Mediterraneoko gereziak. Duela hamar urte, Xapata erakundea egina izan da, jendeak ez ahantzteko Itsasuko gereziak eta ezagutarazteko. Beraz jendeek berriz jaten dituzte Itsasuko gereziak. “Frantzia guzian saltzen ditugu gereziarekin eginak diren produktuak eta bereziki gerezi erreximenta”, Mirentxu Elissaldek errana.
12 produktoreak eraiki dute talde bat “G.I.E” 1994ean ( Groupement d’Interet Economique/Interes ekonomiko batzordea) .
GIE ren esker :
– 4000 arbola landatu izan dira . – Marka bat egin dute “Cerise d’Itxassou / Itsasuko Gerezia” eta logo bat asmatu dute . – Aldatzen dituzte gereziak erreximentetan eta ere bertze produktu , adibidez : Alkohola , ziropa , izozkiak ... – 9 ekoizleren artean erosi dute hesurra kentzeko makina , gerezi erreximenta egiteko . Gereziaren Besta
Gerezi besta Itsasuko kermeza da eta gereziaren fama haundizteko parada. Bildu dirua emana da pa “Itsasuarrak” elkarteari, eskola pribatuari eta ere elizari. Ekainaren lehen igandean ospatzen da urtero gereziaren besta da. Egun horren programa:
10 etan meza elebiduna herriko elizan. 10 eterditan Esku huskako pilota partida 12ak eterditan bazkaria Alaiak kantariekin 13ak eterditan mutxikoak 16etan dantzak (Ataitze taldea) eta herri jokoak 17ak eterdiak mutxikoak Egun osoan: gereziak saltzen dira eta arratsaldean joko eta animazio frango bada Gerezi erreximentaren errezeta
–1kg gerezi – 600 g erreximenta azukre – zitroina jusa
Prestaera:
1: Gereziak garbitu eta kendu gerezien buztana eta esurra 2: Eman kazuela batean zitroin jusa eta 15 cl–ko ura 3: Utzi 15 minutu 4: Beste kazuela batean utzi sukrea urtzea suan eta eman ura pixka bat 5: Eman azukrea beroa fruituen gainean 6: Utzi borbor eta nahasi ainitz aldiz 7: Kendu sutik eta utzi hozten . APETITU ON ! Azkenik erraiten ahal dugu Itsasuko gerezia garatzen dela urte guziz elkarteei esker, helburu berriak ukanez... Eta ez ahantza... ETORRI DENAK GEREZI BESTARAT EKAINAREN LEHEN IGANDEAN !!!! Xehetasunak: - http://www.cerise-itxassou.com
Argazkiak eta informazioak: Itsasuko Krakada bixkotxtegia .