Euskonews Gaztea
Gaiak: Ezpeletako biperra
Kanboko San Mixel ikastetxea
Ezpeletako biperra aurkezteko, Ramuntxo Lecuonak —Ezpeletako biper ekoizle bat— onartu du biperraren historia eta bere ekoizpena kondatzea. Ramuntxo Lecuona.
Nundik etorria da biperra ? Aspalditik egiten da Ezpeleta itzulian. Hego Ameriketatik etorria zen, preseski erdi Ameriketatik (Guatemala , Mexiko, ...) Euskalde haietako landare bat da. Pentsatzen dugu marinelek ekarri zutela beren bidaiaren ondotik. Klima egokia behar baita landare horrentzat.
Noiztik sormarka bat bada ? Aspalditik ekoizten eta erabiltzen da biperra hemen, 200 ala 300 urte . Baina 2000 urtean sormarka bat bilakatu da 2010ean 10. urtea ospatu dugu.
Nola ekoizten da ? Urte guziz landatzen da. Hazitik hasi behar da, landarea ereinez. Maiatzaren inguruan lurrean emaiten da. Fite loreak ateratzen dira eta fruituak sortzen dira. Ontzen dira agorrilatik azaroa arte. Gorria delarik biltzen da ongi idortzen baita aldiz berdea delarik usteltzen da. Gorria delarik badu gaitasuna mina eta usain ona ekartzea. Lehen izotzean landarea hiltzen da eta berriz hasi behar da ondoko urtean.
Nola saltzen dituzue ? Igortzen dituzue ? Saldu aintzin, biper errautsa eta kordak egiten dira. Parte bat zuzenean saltzen da eta bertze parte bat igortzen dugu erosleeri, Parisen edo Estrasburgon ... Biper korda.
Noizik hasi da biper besta ? Nola pasatzen da ? 1967an hasi zen. Biperraren konfreriak du antolatzen. Urte guziz pasatzen da urriaren azken aste buruan. Jende ezagunak ordezkatuak dira eta tokiak badira gauzen saltzeko biperrari buruz ala beste. Arrakasta handia du aspalditik, pentsa 15 000 jende etortzen dira!
Sormarka nola banatzen da ? Badira toki bereziak egiteko ? Sormarkak baditu arau batzu: – Egiteko moldea ikusi behar da. Adibidez : landatzea – Eremuari kasu egin behar da, 10 herrietan bakarrik egiten ahal da : Ezpeleta, Zuraide, Itxasu, Kanbo, Ainhoa, Senpere, Larresoro, Uztaritze, Haltsu eta Jatxun. Bainan ez da herri guzian egiten ahal ere, baimena galdegin behar da.
Ekoizle ainitz direa gaur egun ? Sormarkaren eremuan gorabehera baziren 140 ekoizle. 200.000 eta 400.000 landare artean landatuak izan , egiten du 100 hektarea inguru.
Nola erabiltzen da biperra ? Sukaldaritzetan erabiltzen da bereziki , kolorea eta gustu ona ekartzen du platerak biziarazteko. Erabiltzaileak dira gehienik etxeko andreak, sukaldariak eta konserba eta plater kozinatuak ekoizten dituzten enpresak.
Lan haundi bat da biperra ekoiztea ? Lan pixka bat galdegiten du , esku lana da tresna guttirekin. Behar dira lan oren ainitz biltzeko, korden egiteko eta errautsaren egiteko.
Bukatzeko, Ramuntxo Lecuona eskertzen dugu bere lakukoarentzat.