601 Zenbakia 2011-11-18 / 2011-11-25

Euskonews Gaztea

Gaiak: Baionako xingarra

Kanboko SAN MIXEL Ikastetxea



Lehenik, jakin behar da, Baionako xingarra sortu dela kasualitatez XIV. mendean. Baionan Xingar Feria egiten da ekainean. Irudian, 2009ko momentu bat. Argazkia: Maite Ithurbide

Leiendak erraiten du Gaston Phoebus, Bearneko bizkontea, joan zela ihizirat eta basurde bat kolpatu zuela bainan animalea eskapatu zen. Uda jin eta berritz atxeman zuen basurdea, hil zen eta ongi kontserbatua zen errekako gatzari esker. Haragia jastatua eta prestatua izan zen eta partikulazki izterra, eta izigarri preziatua!

Xingarra prestatzeko xerria neguaren hasieran edo erdialdean hil behar da. Haragia garbitu eta Salieseko gatza emaiten da. Gero bi hilabetez ematen da zintzilik neguaren hotzean. Batzutan Ezpeletako piperra erabiltzen da xingarra prestatzeko. Sukaldean zenbait hilabetez lehortzen emana da eta udan jaten ahal da. Lehortzea oso inportantea da, 13 hilabete utzi behar da xingarra ona izaiteko.

Prezioa aldatzen da:

– Hezurra kendua delarik karioa da. – Pisua gehiago duelarik karioa da. (adibidez 67.20 ¤ 6 kiloentzat hezurra kendua delarik)

Galderak pausatu ditugu RUSPIL jaunari, harakina da.

Zonbat pisatzen du xingar batek? Xingar batek pisatzen du 7 kilo inguruan.

Zonbat balio du Baionako xingarrak? 7 kilo pisatzen duelarik 90 euro balio du eta kilo batentzat 13 euro.

Zonbat urte ukan behar du xerria xingarra egiteko? Behar du ukan 8 hilabete.

Nora egiten duzue xingarra zure harategian? Lehenik hezurra kentzen dugu eta borobil forma emaiten diogu xingarrari. Gero gatza emaiten dugu gainean eta uzten dugu 15 egun gaztegian. 15 egunak pasatu eta xingarra garbitzen da urarekin. Xingarra hotzgailu berezi batean emana da 3 astez. Bukatzeko 12 hilabete emana da lehortzerat aire libroan.

Laburbilduz, erraiten ahal da Baionako xingarrak prestaketa berezi bat duela eta gustu paregabe bat.