Euskonews Gaztea
Gaiak: Zezenketak: kultura ala tortura?
Bergarako ARANZADI IKASTOLAko lantaldea
Ane Larrañaga, Malen Gallastegi, Jon Ander Larrañaga, Leire Sahuillo, Maite Elorza, Iosu Diaz
Zezenketena gizarteko azken urteetako gai polemikoetariko bat da, dudarik gabe. Baina, zer dira zezenketak eta zertan oinarritzen dira? Zezenketena, pertsona askoren ustean, kirol bezala ikusia izan den ospakizun antzeko bat da, kulturaren eta tradizioen adierazgarri bat. Beste askorentzat, ordea, animalientzako tortura besterik ez da. Egia da, bai, zezenketak antzinako tradizio direla, baina horrek ez du justifikatzen gaur egun gertatzen ari dena. Tradizioak tradizio dira, eta hau, bereziki, gaur egungo egoerara moldatu beharko litzatekeela uste dugu, egokitzeko oinarri bezala izaki bizidun guztiek bizitza duina izateko eskubidea dugula kontuan hartuz. Zezen batzuk, larrean lasai asko.
Gure ustetan, toreroak sikario antzekoak dira, izan ere, diru truk izaki bizidun babesgabe bat akabatzen dute, eta hala ere, milaka jarraitzaile dituzte mundu guztian zehar, jendeak heroi bezala ikusten dituztelako eta ez hiltzaile bezala. Esaterako, Espainian txakur batek haur bat hil zuen, eta ondoren, bere aitonak animalia hil zuen. Handik egun batzuetara, aitona denuntziatu zuten txakurra hiltzearren. Txakurrak zezenak baino eskubide gehiago ditu, ala?
Zientifiko batzuek diotenez, zezenak ez du sufritzen plazera sorrarazten dioten hormona batzuk sortzen dituelako. Baina, zeinek sinetsi dezake hori? Hori sinesten dutenak jar daitezela, momentu batez bada ere, animalia hauen tokian. Plaza erdian, milaka ahots ozenki oihuka, eta zu bertan zaudela, defenda ezinik, milaka eraso pairatzen, poliki–poliki nekearen nekez lurrean etzanda eta odolustu beharrean. Gainera, hau gutxi balitz, azken arnasa emango duzun plazara irten aurretik, kutxa ilunetan sartuta edukiko zaituzte, horrela zu minduz eta larrituz, bertatik gogo gehiagoz irten zaitezen. Hitz gutxitan, sarrera ikusgarri bat egin dezazun.
Erraza da aurrera egitea bizitzako gauza politak bakarrik begiratuz. Baina, bidegabekeria hauen aurrean, zerbait egin beharra dagoela argi dago. Ondorioz, altxa gaitezen eta borroka dezagun defendatzen dugun horren alde, guk egin ezean, inor kez baitu egingo gure izenean. Ez dezagun utzi gure diruak finantza dezan gizaki hauen denbora pasa krudel hau eta zabal diezaiogun munduari begiak.
Animalien sufrimendua ez delako bakoitzaren gustu eta zaletasunak baino garrantzitsuagoa, ez dugu inolako eskubiderik hauek torturatzeko.