598 Zenbakia 2011-10-28 / 2011-11-04

Euskonews Gaztea

Gaiak: Mursego: indarrez eta euskaraz (Zergatik oihukatzen dugun)

FERNÁNDEZ DE SEVILLA, Lola

Itzulpena: Borja Goñi / Pikara Magazine-n argitaratua



Kontzesioak albo batera utzita: norbaitek tabernaren batean goizeko seiak arte egonez gero, taberna horri eskatu ahalko litzaiokeen gutxienekoa bertan goizeko seiak arte komuneko papera aurkitu ahal izatea litzateke.

Mursego zuzenean entzun nuen lehenengo aldia komuna zuen taberna batean izan zen. Delako taberna hori, 4 kabina ezberdin izateaz gain, garbi eta komuneko paperdun egon zen gau osoz. Hasiera ona, gero. Non eta Madrilen. Bere kantetan jolasa, dantza eta indar itzela daude; norbanakoarengandiko mundua edota mundu horrexetatik norbanakoa islatu eta sortzeko ahalmenetik jaiotzen direlako. Mursego, zuzenean. Argazkia: CC BY — bixentro

Maite Arroitajauregi Mursego da. Bera, biolontxeloa, marakak, pajita batez aire–burbuilak botatzen dituen baso bat ur... Horrekin guztiarekin konposatu eta interpretatu egiten ditu abestiak, hainbat ahotsez, bere buruarekin. Liluratu ninduen. ‘do it yourself’ (‘egin ezazu zuk zeuk’, hain zuzen) delakoa gauzatzeak, poesiaz eta indarrez beteta izateak ere are gehiago liluratzen nau. Lehenengo diskoan bazeuden ingelesezko bertsioak bai eta errusierazkoa zein portugesa ere, besteak beste. Guzti–guztietan topatu nituen jolasa, dantza eta indar itzela zituen zer edo zer; seguru asko, burura datorkit, norbanakoarengandiko mundua edota mundu horrexetatik norbanakoa islatu eta sortzeko ahalmenetik jaiotzen den zer edo zer hori bera.

Madrilen dauden tabernetako komuneko papera egunerokotasunaren harrabotsaren erdian dagoen ?imi?oa baino ez da. Kaleak ilunegiak dira. Espaloiak estu suertatzen dira, gizonenak izango balira legez, haiek berek okupatu ostean. Ditugun gorputzak gozatu ez eta sufritzeko ere balio ez duten jostailuak dira. Hitzak — hitzak, gero!— ostuta bezala gertatzen zaizkigu; eta ailegatzen zaizkigun hitzok oldartu, bortxatu egiten gaituzte oso maiz. Are gehiago, oraindik ere gehiegi oihukatzea eta bitartean bertan bizi ahal izateko mundua zein hizkuntza baten bila dihardugu. Bere bigarren diskoa entzuten nabil eta hunkitu egiten nau argia naizela entzuteak

Bi(2) entzuten nabil, Mursegoren bigarren diskoa, hain zuzen. Gauzak urdailetik esperimentatzeko ohitura dut —bakoitzak organo jakin batekin du gauzak sentitzeko ahulezia—, eta disko honek zapore jakin bat badu: tuna pistoak lagunduta. Bosgarren kantaren izenburua (bai eta letra ere) dugu; eta hortik, nire urdailetik, laugarrenaren itsaspekariekin dantzan, gaur hunkitu egiten naiz (bederatzigarrenean) baten batek argia naizela (argia zara) aipatzen didala.

Eta duen indarra transmititzen dit; euskarazko indarra. Jakin badakit, dagoeneko apur bat indartsuagoa naizela, ez diogula inoiz oihukatzeari utziko. Komuneko papera, espaloiak eta kaleak, gorputzak eta hitzen alde. Ez diogu oihukatzeari utziko; ozen ozenki, gogo–gogotsu. Oihuak mundua eta hizkuntza direlako. Bizi garen bizitokia baitira. Horrexegatik egiten dugu oihu, bizi izateko. Hainbat ahotsez. Oihukatzen dugu bai eta oihukatuko dugu ere.

Pikara Magazine