597 Zenbakia 2011-10-21 / 2011-10-28
Arrate Ruiz Verde, 18 urteko Burdinibarra institutuko ikaslea da, baina aurten amaitu du batxilergoko bigarren kurtsoa. Trapagako eta Portugaleteko igeriketa klubetan egon da, eta Espainiako txapelketa batean parte hartu du, finalean. Gaur bere esperientzia kontatuko digu. Arrate, Olatz eta Katherinen artean.
Arrate, zergatik hasi zinen igeri egiten? Txikitatik gurasoek eraman naute igeri egitera. Trapagako igerilekua itxi zutenean Portugaletera joan nintzen igeri egiten jarraitzeko. Azkenean, kirol honetara zaletu nintzen.
Zenbat urterekin hasi zinen igeri egiten? Lau urterekin hasi nintzen. Trapagako igeriketa eskolan hasi nintzen, baina erakustaldiak bakarrik egiten ziren. Beraz, bertan txapelketetan parte hartzeko kluba ez zegoenez Portugaletera joan nintzen, Deportiva Nautica–ra..
Oraindik igeri egiten duzu? Federatua nago oraindik, baina aurten ez dut txapelketetan parte hartu ikasketa kontuengatik, batxilergoa bukatu behar nuen eta ikasketetan kontzentratuta egon nahi nuen. Hala ere, sasoian egoteko astean hiru egunetan igeri egiten dut. Hurrengo urtean entrenamenduetara itzuliko naiz.
Zenbat ordu entrenatzen zenuen Trapaga eta Portugaleteko igeriketa klubetan? Trapagaren kasuan, astean hiru egun joaten nintzen, eta egun bakoitzean ordu eta erdi egiten nuen. DBHko lehenengo mailan nengoenean Portura lekualdatu eta han astero sei egunetan joaten nintzen, eta egun bakoitzean 2 orduko entrenamendua eginez.
Nolakoa zen entrenamendua? Txapelketak hurbil bazeuden, entrenamendu motzak (3–4km) eta gogorrak ziren, baina txapelketarik ez bazegoen, luzeagoak izaten ziren (5–7km) eta ez hain gogorrak.
Zelako emaitzak izan dituzu txapelketetan? Ilusiorik handiena eman didana Espainiako txapelketan parte hartzea izan zen. Beharrezkoak ziren markak lortu nituen, lortuko ez nituela pentsatu arren. Gero, beste aldetik, Euskal herri mailako txapelketetan lehenengo postuetan geratu naiz, nire adinekoen artean.
Nola izan zen Espainiako txapelketa finalean egotea? Ikaragarria izan zen niretzat, lortuko ez nuela pentsatzen nuen, eta lortu nuenean oso pozik jarri nintzen. Urte guztietan egindako esfortzuak merezi egin zuela pentsatu nuen. Bartzelonan egon nintzen eta igerilari ezagunak eta ezezagunak zeuden, batzuk ikaragarri onak. Azken egunean, diskoteka bat alokatu zuten (uste dut federazioa izan zela, edo igerilari nagusiak). Oso bitxia eta berezia izan zen igerilari guztiak dotore jantzita eta giro onean ikustea.
Zenbatgarren postuan geratu zinen? Espainiako txapelketa absolutuan, nire adinekoen artean bosgarrena geratu nintzen, baina igerilari guztien artean hogeita zazpigarrena.
Urduri ipini zinen? Bai. Beti jartzen naiz urduri; gehiegi ipintzen banaiz oso txarto egiten dut. Presio–puntu egokia badut, ondo ateratzen zait eta Bartzelonan estres maila egokiaz egin nuen igeri, beraz, pozik geratu nintzen izandako emaitzarekin.
Errepikatuko zenuke esperientzia hori? Bai, ahal badut datorren urtean saiatuko naiz berriro han egoten.
Eskerrik asko, Arrate, gurekin izateagatik.