598 Zenbakia 2011-10-28 / 2011-11-04

Euskonews Gaztea

Gaiak: Ibilaldiak Euskal Herritik: aukeraketa

EUSKONEWS GAZTEA



Asteburuak bi, hiru eta lau egunetakoak izan daitezke, tartean jai–egunen bat egokituz gero. Zer egin planifikatzen baldin bazabiltza, orain arte Ibilaldiak Euskal Herritik izeneko atalean argitaratutakoetatik batzuk hautatu ditugu, lagungarri izango zaizkizulakoan.

:: Araba: Bastidatik Lapueblara Gasteiztik 45 kilometro inguru hasiko dugu txango berria, hain zuzen Arabar Errioxan kokatuta dagoen Bastidan. Nahiz eta herrian urtean zehar 1500 pertsona inguru bizi diren soilik, uda sasoian Euskal Herritik —eta baita kanpotik ere— oporraldiaz gozatzera gerturatzen den jende andanarekin betetzen da. Eta ez da harritzekoa, herriaren ingurune xarmangarriak edozein erakartzen baitu. Jarraitu irakurtzen

:: Bizkaia: Butroitik Barrikara Euskonews Gazteak ibilalditxo bat egitera gonbidatzen zaitu. Bizkairaino salto egin eta bertan, leku zoragarriak bisitatzera joango gara. Baina horrenbeste toki daude, horrenbeste txoko ezagutzeko modukoak! Oinez edo autoz, leku zoragarriekin topo egingo dugu. Jarraitu irakurtzen

:: Gipuzkoa: Artikutza, uharte bat barnealdean Nafarroan kokatuta dagoen baina Gipuzkoako parte den Artikutza parkea ezagutzera animatzen zaituztegu. Bitxia da egoera, ezen 1919an Donostiako udaletxeak erosi zuen Artikutza eremua Goizueta aldamenean dago, baina Donostiarena da legez. Bertako urtegitik Gipuzkoako hiriburuko biztanleen ur beharrak asetzea zuen helburu erosketa horrek. Gaur egun, Artikutza natura–erreserba da. Jarraitu irakurtzen

:: Nafarroa: Bardearen itzalean oraingo honetan Nafarroa muturrera egingo dugu salto, Erriberara hain zuzen. Bardeak eta inguruko herriak ezagutzeko egun pasa eder bat proposatzen dizuegu hala. Jarraitu irakurtzen

:: Ipar Euskal Herria: Lapurdiko mugan Emakume izena duen herria aukeratu dugu egunari hasiera emateko; hala, aurreneko geldiunea Lapurdi barnealdean, Baionatik 31 kilometro ingurura dagoen Ainhoa herrian egingo dugu. Jarraitu irakurtzen

‹‹Orain arteko ibilaldiak››