599 Zenbakia 2011-11-04 / 2011-11-11

Euskonews Gaztea

Gaiak: Zezenak eta Euskal Herriko ospakizun ezagunak

DIAZ, Iosu ELORZA, Maite GALLASTEGI, Malen LARRAÑAGA, Ane LARRAÑAGA, Jon Ander SAHUILLO, Leire

Bergarako Aranzadi Ikastolako ikasleak



Wikipediak dioen bezala, behiak eta zezenak, (Bos Taurus espeziekoak) ugaztun belarjaleak dira eta behia batez ere, aspaldi etxekotu den animalia da, bere balio ekonomikoa dela eta. Bergarako hiru zezen.

Espainia eta Frantzian, baita Latinoamerikako hainbat herritan, zezenketak egiteko erabili ohi dira zezenak. Estatu Batuetan ere rodeoetan erabiltzen dira. Euskal Herriko zezenketa ospakizun ezagunenetan, hau da, ospakizun herrikoietan, ez dira zezenketetan erabili ohi diren arraza berdinak erabiltzen. Zezen suzkoa

Zezen suzkoa zezenaren itxura irudikatzen duen metalezko egitura bat da. Egitura honen berezitasuna suziriz josia dagoela da. Oso ezaguna Espainiako zenbait herrixketako jaietan, metxa piztu, eta pertsona batek kaleetatik zehar garraiatzen du zezena. Bertatik korrika joaten da jendea beldurtuz suziriekin eta gauza desberdinak lurrera botaz. Dibertimendu mota hau Paraguay aldean ere oso ezaguna da Toro Candil izenarekin. Entzierroa

Besteen artean, adibide garbia daukagu Iru?eko San Fermin jaietan. Hala, egun horretan zezenketetan erabiliko dituzten zezenak lekualdatzen dituzte, lo–lekutik irten eta zezen plazara. Jendetzak hartzen dut parte euren arrean korrika eginez. Bi edo hiru minutuko lasterketa baten egitura dauka, nahiz eta askotan denbora hori baino gehiagoz luzatzen den. Iru?eko kaleetatik zehar 800 metro inguruko ibilbidea egiten dute zezenek.

Garai batean, kamioien faltan, badirudi entzierroen bidez animalien lekualdaketa egite zutela xede bakarra. Eta denborarekin, jendea hauen aurrean ipintzen hasi zela dirudi, eta emozio eta arriskuarekin adrenalina bilatuz. Gaur, mundu osoan ezagunak dira entzierroak. Iker bergararra, errekorte bat egiten ibilgailu gainean. Argazkia: Unai Aranak utzia Soka–muturra

Bigantxak dira protagonistak normalean. Soka batekin —normalean luzea— lotuta egon arren, kalean aske dabil animalia, baina ganaduzale batzuek sostengatzen dute soka hori. Errekorte lehiaketa

Errekorte lehiaketa, zezen jaialdi bat da. Bertan, partaideak zezen desberdinen aurrean aurrez aurre jartzen dira, eta txandak errespetatuz, errekorte, jauzi eta izkina egite ezberdinak egiten dituzte bere aurrean. Errekorte hauen helburua zezena engainatzea da, azken momenturaino aurrez aurre egonik, eta ahalik eta gehien arriskatuz, garaikurra eraman ahal izateko. Lehiaketa hauetan modalitate desberdinak jokatzen dira:

Jauziak. Mota desberdinak daude: aingeru jauzia, hanka loturikoa, mortala eta kiribil jauzia.

Izkin egin. Izkin egitean, zezena zirikatu, eta ondoren, bere zain geratzen da dagoen tokian, animalia ahal den eta gertuen eduki arte, ondoren, gerri mugimendu leun batez iruzur egiteko. Hauek dira izkin egiteko modu desberdinetako batzuk: bizkarrez, belaunikaturik, aulki batez baliatuko izkinak edo zapi batez begiak estalirik.

Errekorteak. Zezenarena aurrean aurrez aurre jarri eta dei egiten zaio, gerturatzen utzi eta berarengana hurbiltzeko asmotan korrika egiten da animaliari hurbiltzen utziaz. Hurbil dagoenean, bere aurretik ahal den eta gertuen igarotzea da helburua, ia gorputza ukitzeraino. Zezenaren adarretatik gertuen igarotzen dena eta modu dotoreenean egiten duenak irabazten du.