576 Zenbakia 2011-04-29 / 2011-05-06
2011ko apirilaren 29an 200. alea ipini dugu sarean. Lau urte pasatu dira euskara hutsezko egitasmo honen lehenengo alea sareratu zenetik eta denbora honetan, 40 ikastetxetik gorak hartu dute parte, eta 4000 ikasle ingururekin aritu gara kazetaritza digitalaren nondik norakoak erakutsi eta praktikan ipintzen. Horrez gainera, kolaboratzaileek ere gure proiektuarekin bat egin eta bai ikasleek eta baita erreakzioko lagunen lanei gehituta, sare polita osotu dugu gaur arteko bidean.
Udane Goikoetxea Bizkaia Irratiko kazetaria da, eta honako galderei erantzun die.
Lau urteren ondoren, eta 200.alea sarean dugula, nola ikusten duzu Euskonews Gaztea?
Gustura irakurten dodan euskal, news eta gaztea da. Egia esan, berandu ezagutu dot. Beraz, gatx egiten jata 200 ale horreen garapena egitea. Baina, ezinbesteko eskaintza dala esatera ausartuko nintzateke.
Zer nabarmenduko zenuke astekariaren eskaintzatik (edo berezitasunetatik)?
Gaiak eta atalak uztartzeko modua. Hau da, euskarazko eskaintza izatea berez da atsegina eta beharrezkoa. Horrez gainera, esate baterako, gazteei laguntza eskaintzea edo bidea erakustea naturagaz edo gai jakin batzukaz uztartzeari orijinala deritxat. Azaleko eta sakoneko informazinoak eskeintzea be positiboa da. Sarritan ez garelako lerroarte guztietan hainbeste sartzen. Didaktikotasuna da batez be atseginez hartzen dodana. Zabalkundeari jagokonez, bide barriak zabalduko neukez. Parte hartzeko bideak be zabalduko neukez.