575 Zenbakia 2011-04-15 / 2011-04-29

Euskonews Gaztea

Gaiak: Aste Santuen ohituraz

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe



Aste Santuak; batzuek izen hori gogoko dute erlijio–kontuengatik, besteek aldiz, opor garaian sartu garela aipatuko dute. Guk ere bigarrenaren aldeko apustua egingo genukeen arren, gaurko kasuan aurrenekoa hautatuko dugu arrazoi jakin bategatik.

Gure herrian mendeetan zehar erlijioak izan duen garrantzia handia dela jakin badakigu, eta XXI. mendean ere, zenbait tokitan ospakizunek antzinako usaia daukatenez, jarraian dagoeneko Euskonews Gaztean publikatutako bi artikulu ekarriko ditugu gogora. Aste Santuen harira, Balmasedak eta Segurak tradizioa izan dutelako, zertzelada batzuk.

:: Balmaseda. Aste Santuak modu berezian ospatzen dituen herria da Balmaseda. Eta aitzakia moduan hartuko dugu bertara joan eta herria hobeto ezagutzeko. Irakurtzen jarraitzeko, sakatu hemen

:: Segura. Zerainen XVIII. espetxea bisitatzetik, Segurako Aste Santuko prozesiotara egingo dugu, paraje ederrez inguratutako udalerrietara hain zuzen ere. Irakurtzen jarraitzeko, sakatu hemen Ibilaldiren bat proposatu nahi al duzu? Bidali iezaguzu helbide honetara: gaztea@euskonews.com