575 Zenbakia 2011-04-15 / 2011-04-29
• Ekonomiaren uzkurketaren seinaleak: aguraindarren arazoak krisi ekonomikoa dela eta (langileak, ikasleak, dendariak, enpresariak, tabernariak...) Orokorrean eta adibide konkretuak jarrita.
Uzkurketak jende guztiarengan du eragina. Lanik gabe bazaude ekonomia pertsonala ere kaltetu da uzkurketarekin eta eroste maila jaistean kontsumitzeko aukera txikiagotzen da, hau da gastuak murriztea saiatuko zara.
Hau gertatzen bada kate bat bezala da: enpresarien diru sarrerak jaitsiko dira eta orduan langile bat kanporatuko dute, lanik gabe geratzen da, bere seme–alabak (ikasle bat) ezin izango du hainbeste gauzak erosi ezta oporretara joan. Gauza gutxiago erosten badira dendariek diru gutxiago irabaziko dute eta tabernariak berdin. Argazkia: CC BY – Polycart
Adibidez: bere aita lanik gabe dagoen ikasle bat, Aste Santuko oporrak iristen dira eta bere lagun guztiak oporretara joango dira beste leku batera eta bera bakarrik geratuko da Agurainen, ezin baita oporretara joan, beharrizanak betetzeko aurreztu behar duelako (janaria, eskolako koadernoak ...). Gainera, bere urtebetetzea da eta mugikor bat eskatu du, baina mugikorra ezik praka pare bat oparitu diote, mugikor bat baduelako eta prakak gehiago aprobetxatu ditzekeelako.
• Ekonomiaren uzkurketaren hasiera Agurainen: langileen arazoak nola hasi diren azaldu eta zergatiak aztertu (Nestlé, Atusa, Thaiser) Orokorrean eta adibide konkretuak jarritak.
Langile askok kanporatuak izan dira ERE zela eta, prejubilazioak edo beste arrazoi batzuengatik.
Nestlé enpresaren arazoa kanporaketak izan dira. Adibidez, gaur egun mutilak lan egiten egoten diren “paletizador” postua kenduko dute eta horren eragina izango da langile gutxiago kontratatuko dituztela eta egoera okertuko dela.
Atusa enpresak ERE bat egin zuen eta hori zela eta 245 langileengan eragina izan zuen eta finkoak ziren 50 langile bota egin zituzten.
Thaiser enpresak, konfirmatu zuen ia lantalde guztiaren kanporaketa , 47 langileetatik 45 langileen kaleratzea, hain zuzen. Gelditzen diren bi langileak ere kanporatuak izango dira lana amaitzen duten unean. Krisiaren ondorioak biztanle guztiengan du eragina. Argazkia: CC BY – Danielle Moler
• Aguraingo egoera munduko egoera ekonomikoarekin lotu.
Krisia mundu osoan dago, baina Agurainek, Espainiak bezala oso zaila izango du aurten krisitik ateratzeko. Euskadi gainera, munduko langabezi tasaren handienetakoetan dago.
Munduko beste leku batzuetan egoera hau saiatuko dira pixkanaka–pixkanaka aldatzen. Euskadin eta Espainian adibidez, azkarrago saiatuko dira hobetzen, egoera okerragoa delako.
Europako Batasuneko herrialdeek bi urte dituzte kontu publikoetako desorekak zuzentzeko, defizit publikoa barne produktu gordinaren %3ra mugatzeko, alegia. Herrialde gehienek hartu dituzte horretarako neurriak, nahiko eraginkorrak gainera, defizita murriztea lortzen ari direlako.
• Egoera horretatik ateratzeko zailtasunak aztertu.
Ekonomia hazkundea oso motel dabil oraindik lanpostuak sortzeko. Krisia dagoenetik galdu diren enpleguak berreskuratzea objektiboa da, baina oso zaila da guztiak berreskuratzea.
Oinarrizko zailtasun bat da produktibitatea jaitsi egin dela, hemen soldatak oso garestiak direlako eta orduan enpresariei komeni zaie produktua Txinan egitea adibidez, soldatak oso baxuak dira han eta. Adibide hori oso ondo ikusten da Atusaren kasuan, esate baterako, lehen hemen ekoizten zutenez lan gehiago zegoen, baina gero eta gehiago hasi dira metalezko hodiak Bulgarian duten enpresan ekoizten, orduan Aguraingo enpresan ia biltegiak bakarrik funtzionatzen du.
Gainera orain aldi baterako kontratuak nagusitzen dira, hau da, ia langile guztiek bakarrik denboraldi bateko kontratua dute.
Baina Espainia ez da okerren doan herrialdea Europan, Grezia txarrago doa eta Portugal Espainia bezala dago gutxi gorabehera. Europako beste lekuetan, adibidez Alemanian, nahiz eta ez ibili oso ondo, Espainia baina hobeto daude.