575 Zenbakia 2011-04-15 / 2011-04-29
Krisia Agurainera heldu da eta familia asko txarto daude Aguraingo enpresak krisi larria bizi dutelako. Jendea kanporatzen ari dira lan gutxi dagoelako eta langabezi tasa asko handitzen ari da.
Agurain ondoan dauden enpresak krisi larria dute adibidez, Atusan: bertan lan egiten zuen gizon bat kanporatu dute, gizon horrek 55 urte zituen eta ezin du beste lan batean sartu urte asko dituelako. Orain langabezian dago eta laster erretiratu behar da baina ez du erretiroa kobratuko urte kopuru bat ez baditu kotizatu. Bi seme–alaba dauzka eta beraien ikasketak ordaindu behar ditu baina langabeziarekin oso gutxi kobratzen duenez semea Mallorkan dagoena ikasten, lan egiten jarri zen beren ikasketen parte bat ordaintzeko.
Hau da pertsona baten kasua, baina kasu gehiago eta ezberdinak daude, krisi honek jende askori eragiten dio eta. Krisiaren ondorioa, lantegiak itxi behar izatea. Argazkia: CC BY – HaPe_Gera
Tabernetan ere nabaritzen da, jende gutxiago joaten da ez delako beharrezkoa. Erretzeko kasuan, jendeak ikusten duenean ez direla hilabeteko azken egunetara heltzen tabarnetara askos gutxiago joaten dira eta tabernako jabeek ere gutxiago ateratzen dute.
Krisia kate bat bezala da enpresak ez badira ondo joaten jendea kanporatzen dute, jendea kaleratzean gutxiago kobratzen dute, orduan kontsumitzaileek beren gastuak murrizten dituzte, tabernara joatea kasu, tabernariek etekin gutxiago ateratzen dute eta azkenean heltzen dira puntu batera batzuk beraien komertzioak itxi dituztela eta hori dena jarraian gertatzen da.
Aguraingo enpresak krisian hasi dira beste herrialdeetara bidali dutelako lana, Atusan lan guztia Bulgariara bidali dute, hori izan da gainerako arazoa Atusan.
Horren ondorioz, jende asko kanporatu dute eta langile gehienak 40 urte gorakoak ziren. Pertsona horiei lana bilatzeko orain zailago egiten zaie.
Nestlén ordea, Valentzian zegoen enpresa bat hona lekualdatu dute baina krisira heldu da eta langileak kanporatu dituzte. Nestléren kasua ez da hain larria izan, baina jende asko kanporatu dituzte eta langile horietatik kargu altuak zituzten askok.
Agurainek Europar Batasuna beste herrialdeekin konparatuta krisi handia du. Espainia, Portugal eta Grezia langabezi kopuru handia duten herrialdeak dira besteekin konparatuz.
Hiru herrialde hauek oso motel doaz krisia konpontzen, Alemania hobetzen ari da: % 3,7 hazkundea, ekoizpena handituko dute; eta hari esker euroguneko batez bestekoa %1,7ra ailegatuko da.
Alemanian aurten saiatzen ari dira BPG handitzen eta horretarako portzentajea dauzkate baina Espainian edo Grezian ezin dute langabezi kopurua oso handia delako.
Espainian eta Grezian ordea ezin dute portzentajea handitu aurten langabezia kopurua oso handia delako.