Euskonews Gaztea
Gaiak: Sukalde kontuak: txangurru krepeak
Oraindik ez dakizula zer prestatu bisitan datorkizun horrentzako? Gasteizko GAMARRA OSTALARITZA Eskolaren eskutik datorkigun proposamen honekin aho bete hortz utziko duzu gonbidatua. Erraz–erraza, eta goxo gogoxoa! Argazkia: CC BY – grongar Osagaiak
Krepe orerako 8 arrautza 400 g irin 1 l esne 100 g ekilore olio edo gurin Gatza
Betegarrirako 4 kipula 4 porru 2 azenario 1 piper gorri 1 kg otarrainxka Txangurrua brandy gatza
1 l bexamel Elaborazioa
Krepeen orea egiteko, osagai guztiak nahastu eta azkenean, gurina esnean urtua eta epel dagoela, beste osagaiei gehitzen joan. Txanotik pasatu ondoren, 30 minutuko geldialdi bat izan behar du hozkailuan. Krepeak egiteko krepera erabili eta ahalik eta finen egiten saiatu. Anoako 3 krepe ipini.
Betegarria egiteko, barazkiak brunoisean moztuta gogortasunaren arabera samurtzen dira. Bigundutakoan, otarrainskak eta arraina gehitu eta lamaztatu (flambeatu). Betegarria trinkotzeko bexamela erabili behar dira.
Krepeak betetzeko betegarriaren 2 koilarakada erabili, otzara forma eman eta ixteko, porruaren orri berdea mehe moztuta eta galdarraztatuta erabili. Nola aurkeztu
Zerbitzatzerakoan, plateraren hondoa saltsa beltzez eta amerikarrez apaindu —plater erdia koloreko—, krepeak labean saltsa pixka batekin sartu itsatsita ez geratzeko eta bro daudenean plater apainduaren gainean jarri.