569 Zenbakia 2011-03-04 / 2011-03-11
Zer da dopina? Kirolari bat bere errendimendua igotzeko legez kontrako botikaren bat hartzeari deritzogu. Hala, dopina, kirol arlo guztiei eragiten die, baina batez ere txirrindularitzari. Argazki: CC BY – Ben Alford
Gaur egun, dopina arazo larria da txirrindularitzari dagokionez, urtero, positibo kasu gutxiago gertatzen diren arren, txirrindularitza sinesgarritasuna galtzen ari da. Kaletik zoazela edonori entzun diezaiokezu esaten Contador, Valverde eta beste hainbat txirrindulari dopatzen direla, batzuetan frogarik gabe eta ezer jakin gabe esaten dute, jende guztiak uste baitu txirrindulari orok zerbait hartzen duela.
Dopinak, bere alde onak ditu, baina garrantzitsuagoak dira bere alde txarrak. Alde onak hauexek dira; kirolariaren errendimendua igotzen du, ondorioz emaitza hobeak lortzen ditu, hau da, ospe gehiago eta diru gehiago lortzen du txirrindulariak. Alde txarrei dagokienez ere ugari daude; dopatuta harrapatzen bazaituzte, bi urteko zigorra jasan beharko duzu, zure bizi iraupenak ere nabarmenki egingo du behera, epe luzera begira, dopina pozoia baino ez delako gorputzarentzako. Harrapatzen bazaituzte, agur esan beharko diozu zure kirol etorkizunari, zeren, nahiz eta bi urtez bakarrik zigortu, inork ez du nahi bere taldean dopatu den kirolari bat. Argazki: CC BY – Zaldylmg
Hori ikusi eta gero, normala al da txirrindulari bat famatuago bihurtzea positibo eman ostean, txapelketa bat irabazita baino? Nire uztez argi dago ezetz, kirolari batek, bere bizitzan zehar kirolari bezala lortutako emaitzengatik izan behar duela famatua, eta ez positibo emateagatik, nire uztez hori penagarria da.
Hala eta guztiz ere, jendeak jarraitzen du pentsatzen txirrindulari gehienak dopatzen direla, nahiz eta hauei, izugarrizko jarraipena egiten dieten; eta zergatik pertsonek batzuek jarraitzen dute txirrindularitza kritikatzen? Auskalo!
Ondorioz, zer egin beharko lukete profesionalek beraien sinesgarritasuna berreskuratzeko? Nire uztez, beraien esku dagoen guztia egiten dute, astero, email bat bidali behar diete berain federazioari, non egongo diren argituz eta ze entrenamendu mota egingo duten azalduz, gainera edozein momentutan beraien etxean mediku bat ager daiteke odol probak egiteko, sakrifizio gehiagorik ezin diezaiekegula eskatu iruditzen zait.
Bukatzeko, esan beharra daukat nire uztez penagarria dela hain polita eta sakrifikatua den kirol honetan, hain erraz guztia epaitzea bat edo bi dopatu direlako.