568 Zenbakia 2011-02-25 / 2011-03-04

Euskonews Gaztea

Gaiak: Ataun kulturaz blai

AIZPURUA BARANDIARAN, Jexux



Ataunera joko dugu gaurko txangoan, eta Jexuxen eskutik udalerria ezagutuko dugu. Eskerrik asko! Zubikoeta jauregia

Udalerriak hainbat aukera eskaintzen du oinez, txirrinduz nahiz autoz (SIDECAR–auto elektrikoak) egin ahal izateko eta horretarako herri guztian zehar, Agauntza ibaia, edozein lekutan sar gaitezkeen herri–bide ordekatsu eta lasaia izango dugu bidelagun; izadiarekin solas egiteko, jentil eta sorginen ipuin edo esaundak gogoratzeko edo norbaitekin kontu kontari joateko, aukeran aukerakoa.

Iparraldetik abiatuta berehalaxe Zubikoeta jauregia nabarmentzen da. Herri–sarreran, berriz Bidarte etxea: bertakoa zen karlistadetan Gipuzkoako Diputatu Nagusi eta eskribau izan zen Migel Dorronsoro Zeberio. Plazak bi eraikin nagusi ditu: udaletxea eta San Martin eliza. 1761eko organo erromantikoaren itxurak eta soinuak berak merezi dute bisitatxo bat. Ekialdeko haitzarte edo domoa zaintzen, Jentilbaratzako gaztelua.

Bazterrika karobi–zuloa urrunean dela, Olaluzeagako karobi–zulo ederra dugu bide alboan. Laster gara Joxemiel Barandiaran jaiotako etxean: Peruenezar. Eta aurreraxeago Sara Etxea, bere ikertoki eta bizitoki izandakoa. Barandiaran Museora iritsiko gara: bertan biltzen da bere bizitza eta ikerlanaren ondarea. Udaletxea. Mendiz mendi

Oraingoz, Ergoiena auzorainokoa den herri–bidean jarraituko dugu eta Atxurreneko zubitik gora Berrenoako galtzada.

Lizarrustira inguratzen bagara, Aralarko Parketxea dago bertan eta Lareo urtegira joateko aukera. Mendiz ekin nahi dionak Aralar nahiz Etxegarate bitarteko pagadi ederrean hainbat trikuharri ikus ditzake. Jentil eta sorginak

Herria ikusteko eta ezagutzeko, besteak beste, bi ekintza nabarmen daitezke: urtebiz bat antolatzen den Jentilen bideetatik izeneko mendi–ibilaldi luzea eta azaroan antzezten den Jentilen etorrera ikuskizuna.

Orain arteko ibilaldiak: :: Bizkaia :: Nafarroa :: Gipuzkoa :: Ipar Euskal Herria :: Araba :: Nazioartea Ibilaldiren bat proposatu nahi al duzu? Bidali iezaguzu helbide honetara: gaztea@euskonews.com