569 Zenbakia 2011-03-04 / 2011-03-11

Euskonews Gaztea

Gaiak: Aritz Campos: atzo ikasle, gaur irakasle

ANGULO, Adrian

Gasteizko OLABIDE Ikastola



Gaur Aritz Camposekin hitz egingo dugu bere aldaketari buruz; hau da, ikasle izatetik irakasle izaterako urratsaz. Aritz, Arrasateko unibertsitatera joan baino lehen bere azkenengo lau urteak Olabide eman zituen ikasten, eta irakasle moduan aurreneko aukera gure ikastolak eman dio. Argazkia: CC BY – Sergio.

Zergatik aukeratu zenuen ikastetxe honetan klase ematea? Nahiko galdera erraza da hori. Hona etorri nintzen azken lau urteak hemen ikasi nituelako eta hemengo pertsonen eta ikasketen maila oso ona delako.

Berdin sentitzen zara ikasle eta irakasle izatean? Noski ezetz,baina txanpon baten bi aurpegiak dira zalantzarik gabe. Hau da, oso ezberdinak dira baina amankomunean gauza asko dituzte. Argi daukadan gauza bakarra da errazagoa dela ikasle izatea irakaslea izatea baino, eta hori bi aldeak frogatu eta gero esaten dut.

Noiz aukeratu zenuen irakaslea izatea? Ba txikitan ez nuen inolako intentziorik irakasle izateko, baina ikasketak bukatu bezain pronto, nahiz eta lanean beste sektore batetan hasi, irakasteko bokazioa etorri zitzaidan, eta helburu gisa nire ikastola izan zenean irakastea jarri nion nire buruari.

Ikasle zinenean kritikatzen zenituen irakasleak? Noizbait kritikatuko nituen bai! Baina ez dut uste gehiegi izango zenik, enpatia aldetik betidanik nahiko ondo ibili naiz eta ez nintzen argia izan behar irakasleek nire onura nahi zutela ulertzeko, nahiz eta batzuetan nik gustuko ez izan haiek hartzen zuten jarrera.

Ikasle zinenean eta orain dauden ikasleen arteko desberdintasunik al daude? Ba gauza gehienetan ez dut aldaketarik sumatzen, agian bakarra ikastolan elementu berri eta modernoak daudela, esate baterako, ikasleen egongela, ordenagailu gehiago, proiektoreak...Ikasle eta irakasleok antzera jarraitzen dugu, eta azken kasu horretan gehienak ez dira aldatu nire ustez.

Ze ilusio duzu irakasle moduan betetzeko? Oraindik ez dut lanbide honek epe luzean zer proposatzen duen jakiteko aukerarik izan, baina daramadan denboran esan dezaket irakaslea izatea ez dela erraza, baina beste lan askok ematen ez duten aukera ematen digula, beste pertsonei laguntzeko aukera hain zuzen. Eta hori gustuko du.

Eskerrik asko Aritz galdera guztiei erantzuteagatik eta zorte ona irakasle moduan. Eskerrik asko zuei.