Euskonews Gaztea
Gaiak: Ibilaldiak Euskal Herritik (LXXI): Abanto-Zierbena
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe
Euskal Herriak paisaia anitzekin disfrutatzeko abagunea eskaintzen digu; landa guneko edota itsas bazterreko herri bitxiak, industriaren eragina duten udalerriak... Eta gaurko kasuan, meatzari–herri izaniko Abanto–Zierbenara joango gara, Bizkaira. Zierbena. Argazkia: © Gaizka Garamendi. (3digitala) Zertzeladak
Aspalditik bizi izan da gizakia inguru horietan, hain zuzen, Los Zorros izeneko leize batetan 1982an eginiko indusketa batzuek, historiaurreko bi haur eta bi helduren aztarnak azaleratu zituzten. Egun, Gallarta dugu biztanle gehien duen auzoa eta udaletxea ere bertan dago kokatuta. Baina udalerria auzune ezberdinetan dago banatuta; Abanto, Florida, Santa Juliana, Las Carreras, Las Cortes, San Pedro Abanto...
Antzinatik gaurko izaera eskuratu duen arte, Abanto–Zierbena inguruan hainbat gertaera eman dira historian zehar. Badirudi, erromatarrek Zierbenako portua ezagutzen zutela. Eta garrantzitsua izan da, ezbairik gabe, XIX. mendean iritsi zen industrializazio aroa; Bizkaiko beste hainbat udalerriri moduan —aurreko batean Erandioren kasua ezagutu genuen— sektore horren agerpenak ekonomikoki indartzeko abagunea eskaini zion inguru honi. Zierbenako bitxikeria bat. Argazkia: © Gaizka Garamendi. (3digitala) Bisitarekin hasiz
Hala, gure bisitaldian, garai hartako bizimodua jasotzen duen Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa ezagutzeko tartetxo bat hartzera gonbidatzen zaitugu. Gallartan dago eta besteen artean, meatze–ustiapen aro hartako tresna, makina eta dokumentazioa ikus dezakegu, bai eta garaiko artistek meategietako ikuspuntua irudikatuz sorturiko artelan bilduma ere, beste hainbat edukiren artean.
Halere, gure bisitaldian bestelako tokiak ezagutzera abiatu gaitezke. Esate baterako, udalerri zabal honetan sakabanatuta, eraikin erlijioso anitz aurkituko ditugu; batzuk aipatzearren, XIII. mendeko Abantoko Santa Juliana eliza, Las Carreraseko San Pedro Eliza edota Sanfuenteseko Santa Luzia eliza.
Gainera, arkitektura zibil polit eta bitxiak ere aurkituko ditugu gaurko txangoan. Estilo barrokoa duen XII. mendeko Barco dorrea; 1839an altxatutako Matiena etxea, Las Carreras auzunean; Gallartako meategia aireztatzeko zutik mantentzen den Ezekiela osina deiturik euskarria...
Abanto–Zierbenak hemen jasotakoa baino askoz gehiago eskaintzen dio bisitariari. Ez al zara animatzen deskubritzera? Orain arteko ibilaldiak: :: Bizkaia :: Nafarroa :: Gipuzkoa :: Ipar Euskal Herria :: Araba :: Nazioartea Ibilaldiren bat proposatu nahi al duzu? Bidali iezaguzu helbide honetara: gaztea@euskonews.com