
Artisautza
Arturo Andrade. Eskultura, pintura, buztina eta lutheria: Sarrera
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Ahaleginaren, lanaren eta nahiaren poderioz gizakia noraino hel daitekeen uzten du agerian Arturo Andradek. Helburu guztiak lortzen dituen autodidakta dugu, ezin trebeagoa pinturarekin, buztinarekin, egurrarekin zein metalarekin lan egiten. Gainera, bere zaletasunaren ondorioz, luthier (soka-instrumentuen fabrikatzaile eta konpontzaile) bihurtu da.
Beste luthier batzuk ere izan ditugu gure artean gune honetan, baina soka-instrumentuetan espezializatutako aditu batekin gaurkoan hitz egingo dugu estreinakoz.